Analista Funtzional
Araba
Informazio Sistemaren Alorrean integratuko da, proiektuaren burutzaren eta, aldi berean, alorreko arduradunaren mendekoan.
• Erabiltzaileen beharrak aztertzea
• Aplikazioaren edo sistemaren zati bakoitza diseinatzea edo parametrizatzea teknologiaren arabera. Datu eredutik erabiltzaile interfazera.
• Aplikazioaren edo sistemaren alderdi guztiak dokumentatzea metodologiaren arabera.
• Garapenen funtzionamendua baliozkotzeko beharrezko probak zehaztea.
• Garapenak baliozkotzea eta onartzea.
• Ingurune desberdinetako ezarpena kudeatzea.
Informatikako edo Ingeniaritzako lizentzia, edo gradu baliokidea, unibertsitate ikasketetako “Ingeniaritza eta Arkitektura” edo “Zientziak” ezagutza adarretakoa.
Titulu ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.
Ez da egingo hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.
Honela balioetsiko da:B1: 0,5 puntu.B2: puntu 1.C1: 1,5 puntu.
A) Eskaera: Eskaera, I. eranskina eta II. eranskina betetzea, dokumentu horietan jasotzen diren eremu guztietan.
B) Nazionalitatea: Inoren konturako lanpostuetan langile lan kontratudun aritzeko indarrean den legediak ezartzen dituen betebehar guztiak betetzea. Atzerritarrei dagokienez, aintzat hartu behar da abenduaren 22ko 8/2000 Lege Organikoak (atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa aldatzen du) eskatzen dituen baimenak eduki behar dituztela.
C) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroko gehieneko adina ez gainditzea.
D) Tituluak: Oinarri espezifikoen hirugarren oinarrian adierazitako titulazioetako bat izatea edo hura igortzeko eskubideak ordaindu izana.
E) Gaitasun funtzionala: Ez izatea dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen osasun arazorik, hargatik eragotzi gabe 13/82 Legea, apirilaren 7koa, minusbaliatuen integrazio sozialari buruzkoa.
F) Gaikuntza: Ez egotea epai bidez edo zerbitzuaren diziplina espedientearen bidez administrazio publikoetako edo sektore publikoko enpresetako edozeinetatik bereizia edo aldi batez lanpostutik kendua, eta ez egotea ezgaiturik funtzio publikoak betetzeko
Izangaiek posta elektroniko bidez bidali beharko dituzte oinarri orokorretako 3.1) atalean eskatzen diren agiriak, honako helbide honetara: 2022004@qualisconsultores.es