Aldi baterako enplegua egonkortzea (lehiaketa).
Bizkaia
Pertsonal eta administrazio arduraduna: plaza 1.
Kazetaria: plaza 1.
Liburutegiko arduraduna: plaza 1.
Kultur Teknikaria: 2 plaza.
Euskaltegiko irakaslea: 3 plaza.
Administraria: 4 plaza.
Liburutegiko administraria: 2 plaza.
Kultur eragilea: plaza 1.
Administrari laguntzailea: 2 plaza.
Liburutegiko administrari laguntzailea: 5 plaza.
Atezainak: 7 plaza.
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu etaEspainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorriaskea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitateespainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartuahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoeketa ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetikbananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatikgorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d) Eskuratu nahi den eskalako edo lan- kategoriako zereginak betetzeko gaitasunfuntzionala izatea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehienekoadina ez gainditzea.
f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia ErkidegoetakoErakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizitaez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako,funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietarairisteko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ezegotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragoztenduen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordaindutaizatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioenkasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
i) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioaegiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Hautaketa-prozesuaren barruan lanposturako eskatzen den hizkuntza-eskakizunaduela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen direnegiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izangoda.
k) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloanindarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasunekolegezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoaedo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetanaipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea.
l) Deialdia egin duen administrazioan ez izatea kategoria bereko lan-kontratukolangile finkorik.
m) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahal izangodira.