Aktiboak transferitzeko eta proiektu eraldatzailek koordinatzeko A Teknologo Espezialista
Bizkaia
Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.
- Ingelesa C1 maila izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Euskara B2 maila izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Garatzen dituen zereginei lotutako antzeko postu eta erantzukizunetan gutxienez bitan 5 urteko esperientzia edukitzea deialdiaren 3. puntuan agertzen diren lanetan.
- B motako gida baimena.
NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKERen eskabide eredua (DBLO Eskaera 2021 Solicitud LOPD) aurkeztuz eta CV erantziz, berari dagozkion froga-agiriak gehituz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.
Lan esperientzia egiaztatzeko, enpresa zein administrazioak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Bertan kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi beharko dira. Esperientzia egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.