Aholkularitza Juridikoko teknikaria
Bizkaia
Aholkularitza Juridikoaren arduradunaren menpe lan eginez, eginkizun nagusi hauek izango ditu:
- Institutuak sinatutako kontratuak taxutzea eta kudeatzea.
- Eremu publiko nahiz administratiboko eta merkataritzako lege, arau, erregulazio eta estandar aplikagarriak betetzen direla bermatzeko aplikatu beharreko neurriei buruz aholkatzea. Eta institutuaren jardueran ingurune juridikoan edo erregulaziokoan edozein aldaketak izan dezakeen eragina ebaluatzea.
- Datuak babesteari lotutako alderdiak kudeatzea.
- Ondasunak eta zerbitzuak kontratatzea, administrazio eta finantza arloarekin lankidetzan. Arlo horretan, administrazio klausulen edo kontratazioko baldintza juridikoen agiriak prestatzea egokituko zaio, bai eta kontratu publikoei aplikatu beharreko legerian aurreikusitako eta arlo juridikoari esleitutako beste edozein eginkizun ere.
- FEIren eskumeneko edozein gairi buruzko txosten juridikoak egitea.
- FEIren ondarea administratzea eta kudeatzea, finantza arloarekin lankidetzan. Institutuaren zordunen konkurtso egoeren eta aurrekonkurtso egoeren segimendua eta kudeaketa egitea.
Titulua: Zuzenbideko lizentzia/gradua; Zuzenbideko eta Ekonomiako gradu bikoitza; eta antzekoak.
Ez nahitaezkoa:
- Euskera (PL3-rarte)
- Ingelesa (PL3-rarte)
Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 2 urtekoa.
Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea.
Lanposturako gaitasunak edo trebetasunak: proaktibotasuna, taldean lan egiteko gaitasuna, eta emaitzetarako orientazioa.
Masterra edo formakuntza espezifikoa, merkataritza, administrazio nahiz konkurtso zuzenbidean, eta beste adar batzuetan.
Aurretiko esperientzia izatea, EAEko sektore publikoko entitateren bateko sail juridikoan, nahiz abokatu bulego bateko zuzenbide publikoko sailean. Bai eta EAEko sektore publikoaren barruko antzeko lanpostuetara sartzeko oposizioetara edo probetara aurkeztu izana egiaztatzea ere.