Agente
Gipuzkoa
Batxilergoko titulua, titulu baliokidea edo goragoko mailako beste edozein titulu izatea
2. hizkuntza-eskakizuna
a) 18 urte izatea. Agenteen kategorian sar tze ko, 38 urte beteta ez izatea; muga hori Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan emandako zerbi tzu ekin konpentsatu ahal izango da.
b) Espainiako nazionalitatea izatea.
c) Gutxieneko altuera 1,65 metrokoa izango da gizonentzat eta 1,60 metrokoa emakumeentzat.
d) Batxilergoko titulua, titulu baliokidea edo goragoko mailako beste edozein titulu izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
e) Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-araudia onartzen duen Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan ezarritako medikuntzako bazterketen taulan agertzen diren gaixotasunik ez izatea.
f) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, birgaitzearen onura aplikagarria izanik, administrazio publikoaren zerbitzutik bereizia ez izatea, eta funtzio publikoan jarduteko desgaituta ez egotea.
g) Falta astuna edo oso astuna egiteagatik Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kidegoan sar tze ko hautaketa-prozesutik baztertua ez izatea, salbu eta kanporatze-datatik zenbatzen hasita epe bera igaro bada.
h) Honako gidabaimen hau ek izatea: B motako baimena, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren.
Izangaiak lehen adierazitako gidabaimena indarrean eduki beharko du eska tzen dioten unetik, eta ez du arrazoi administratibo edo judizialengatik gida tze ko eskubidea etenda, edo kenduta, ez eta esleitutako puntu guztiak galduta ere izango.
i) Lanpostua lortu nahi dutenentzat, 2. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa izatea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da.
j) Eskatzaileak armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa hartzea.
Honako gidabaimen hau ek izatea: B motako baimena, eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren.
Eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan: www.ibarra.eus
Ibarrako Udaleko erregistro eta herritarrentzako arretarako bulegoan (San Bartolome kalea 2, 20400 Ibarra, Gipuzkoa).