Egoitza elektronikoa

Aena (Teknikariak: IC-11 y IC15 : D mailako lan-poltsak )

2025/07/02 - 2025/07/28
Inprimatu
Euskal Autonomia Erkidegoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Aena (Teknikariak: IC-11 y IC15)
Lehiaketa:
Aena (Teknikariak: IC-11 y IC15 : D mailako lan-poltsak )
Lanpostua:
Aena (Teknikariak: IC-11 y IC15 : D mailako lan-poltsak )
Plaza-banaketa:
  • IC-11 Programazio eta eragiketetako teknikaria. 

  • IC-15 Mugimendu Arloko eragiketetako teknikaria. 

Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Eginkizunak eta atazak:
  • IC-11 Programazio eta eragiketetako teknikaria:

Profesional hori arduratzen da aireportuko programazio operatiboa planifikatzeaz, koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz. Eginkizun hauek ditu: baliabideak esleitzea (erakusmahaiak, hegazkineratzeko ateak edo aireontziak aparkatzeko posizioak), eguneroko jardueraren jarraipena egitea, datu operatiboak aztertzea eta prozesuak hobetzea, eragiketa segurua, eraginkorra eta puntuala bermatzeko. Aire-konpainiekin eta aireportuko beste agente batzuekin ere lan egiten du. 

  •  IC-15 Mugimendu Arloko eragiketetako teknikaria:

Postu honetan aireportuko mugimendu-eremua zuzenean gainbegiratzen da (pistak, errodaje-kaleak eta plataformak). Eragiketak denbora errealean kontrolatu eta kudeatzen ditu, segurtasun operazionalari buruzko araudia (safety) betetzen dela bermatzen du, hegaldi-eremuaren egoera ikuskatzen du eta kontrol-dorrearekin, lurreko laguntza-zerbitzuarekin eta aireportuko operazio-zentroarekin koordinatzen du. Lurreko aire-trafikoaren segurtasun eta arintasunerako funtsezko rola da. 

 

Titulazioa:

• Batxilergoko, BBBko, LHIIko, Goi Mailako Heziketa Zikloko edo Ministerioaren araberako baliokide bateko ikasketa-maila izatea, gutxienez. 

Hizkuntza eskakizuna:

 

Beste baldintza batzuk:

• Espainiako edo EBko nazionalitatea izatea, edo Espainian bizitzeko eta lan egiteko legezko egoeran egotea.

• 18 urtetik gorakoa izatea.

• Espainian gidatzeko balio duen B motako gidabaimena izatea (ez dira baliozkoak izango soilik transmisio automatikoko ibilgailuetarako gidabaimenak.

• Okupazioarekin bateraezinak diren muga medikorik ez izatea (ikus baremo medikoak okupazioa hautatzeko programan). 

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskaera telematikoak Aena-ren webgune ofizialean aurkeztu beharko dira, bertan alta eman ondoren.
    Web-helbide honetan: Aena emplegu.