Egoitza elektronikoa

Administrazioko kudeatzailea

2023/07/12 - 2023/08/08
Inprimatu
Zumarraga
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zumagarrako Udala
Lehiaketa:
Administrazioko kudeatzailea
Lanpostua:
Administrazioko kudeatzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:
Hautagaientzako informazio gisa, eta hautaketa prozesuko ebaluazio irizpideen oinarri moduan balio izan dezan, honako hauek dira deialdi honen xede den lanpostuko funtzio nagusiak:

— Gainekoak agindutako gaien kudeaketa eta izapidetze administratiboaren arduradun izatea, hark agindutako moduan, antolakuntzako edozein sailetan txertatuta daudela eta sail horren eremu funtzionala edozein dela ere.

— Dagokion lanpostua betetzen duenak, lanpostu horren antolakuntzako testuinguruari eta testuinguru funtzionalari erreparatuta, zati bat bakarrik eginda ere, zentzu horretan, honako hauek dira kategoria profesional horren barruko funtzioak eta zereginak: likidazioak igortzea; errekurtsoen ebazpen proposamenak; datuak informatizatzea; erroldak eguneratzea; kontabilitatea; nominak egitea; gizarte aseguruak; dokumentuak erregistratzea; eskabideak betetzea; kontratazio espedienteak; aktak, ziurtagiriak eta eskatutako gainerako dokumentu administratiboak egitea; dirulaguntzak, lizentziak, baimenak eta zehapen espedienteak izapidetzea; eragiketak hirugarrenekin; ondarea, kontsumoa, artxiboa, bulegoa eta postaren kudeaketa; zenbateko jakin bateko ordainketak eta kobrantzak eta abar; hori guztia, jarraibideei segituz eta gainekoen gainbegiradapean.

— Herritarrei arreta eta informazioa ematea eta, hala badagokio, dagozkion sailetara bideratzea, gaia konplexua delako berehala ebatzi ezin bada.

— Administrazio lanaren berezko gailuak, makinak eta ekipamendu informatikoak eta komunikaziokoak maneiatzea.

— Esleitutako artxiboak eta erregistroak kudeatzea, mantentzea eta kontrolatzea, baita datu base informatikoak ere.

— Aurrekoen pareko edo haiekin lotutako edozein funtzio, edo, hala badagokio, egokiak direnak lanpostua betetzen duenaren posturako edo kategoriarako, haren gainekoak aginduta, EPOETBren 73.2. artikuluari jarraituz.



Titulazioa:

Batxilergoko titulua edo teknikari titulua izatea, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izana. Atzerriko titulazioetarako, haren baliozkotzea frogatzeko egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntz eskakizuna edo baliokidea izatea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu kide batekoa, edo Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenei jarraituz langileen zirkulazio librea Europar Batasuna Eratzeko Hitzarmenean definitutako moduan aplikagarria zaion beste estatu batekoa.

Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahalko dute, Zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude, baita haren eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak ez badaude bananduta Zuzenbidearen arabera, ondorengo horiek 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izan arren haien kontura bizi badira (5/2015 Errege Dekretua, 57. artikulua).

b)    Aurreko eskakizuna egitea.

c)    Hamasei (16) urte beteta edukitzea tea ez gainditzea, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina.

Udaltzaingoko ofizialorde - buru plazarako, betekizun hori oinarri espezifikoan dago zehaztuta, 1/2020 Lege-Dekretuari, uztailaren 22koari, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen testu bategina onesten duenari, jarraituz.

d)    Gaitasun funtzionala izatea lortu nahi den lan eskalako edo kategoriako zereginak egiteko.

e)    Ezein administrazio publikotako edo konstituzio organotako edo autonomia erkidegotako estatutuetako organotako zerbitzutik diziplina espediente baten ondorioz aldenduta ez egotea, eta autonomia erkidegoko desgaikuntza osoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionario kidego edo eskaletarako edo langile lan kontratudunen kategorietarako.

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta ez egotea, ezta pareko egoeraren batean ere, eta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, estatu horretan baldintza berdinetan enplegu publikoa lortzea eragozten duenik.

f)    Eskatutako titulazioa edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izana, oinarri espezifikoetan zehaztuko dena.

Atzerrian lortutako titulazioak dituzten hautagaiek frogatu egi beharko dute dagokion baliozkotzea edo homologazioa frogatzeko dagokion egiaztagiria dutela.

g)    Hautaketa prozesuan frogatzea lortu nahi den lanposturako (lan kontratudun langileak) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzako plazak) eskatutako hizkuntz eskakizuna dutela, edo hautaketa prozesuan maila frogatzeko probak gainditzea. Betekizun hori dagokion hautaketa prozesuan eskakizuna frogatzeko proba egiten den datan bete beharko da.

j)    Administrazio Publikoaren zerbitzurako langileen bateraezintasunaren arloan indarrean dagoen araudian jasotako ezintasun edo bateraezintasun kausarik ez izatea; dena den, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean dihardutenek aukera izango dute aipatutako legezko arauetan jasotako hautatzeko eskubidea erabiltzeko.

h)    Ez izatea karrerako funtzionarioa edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan kontratudun langile finkoa udal deialdigilean.

i)    Oinarri espezifikoetan eskatutako beste edozein betekizun.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskaera elektronikoa egoitza elektronikoan: https://uzt.gipuzkoa.eus/PortalV/7.00/SolicitudesCategorias.aspx?IDCategoria=51.

Elektronikoki aurkezteko, egoitzan onartutako identifikazioko eta sinadura elektronikoko bitartekoren bat eduki beharko da.

Aurrez aurrekoa:

Zumarragako Udalaren herritarren arreta eta erregistro bulegoan.

Eskaera arreta bulegoren batean aurkeztea aukeratuz gero, aurretiko hitzordua hartu behar da Euskadi plazako 1 zenbakian, Zumarragan (20700).

Halaber, 39/2015 Legearen, urriaren 1ekoaren, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 16.4. artikuluan zehaztutako lekuetan ere aurkeztu ahalko da.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGI OROKORRA
ADMINISTRAZIOKO KUDEATZAILEA.

 1. Espainiako 1978ko Konstituzioa. I. titulua: oinarrizko eskubide eta betebeharrak. Kapitulua. II Eskubideak eta askatasunak. VIII. titulua: Estatuaren Lurralde Antolaketa. II. kapitulua. Toki-administrazioarenak.

 2. EAEko Autonomia Estatutua. I. titulua: Euskal Herriaren eskumenak.

 3. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena. II. titulua: udalerria. I. kapitulua: lurraldea eta biztanleria. II kapitulua: Antolakuntza. III kapitulua: Eskumenak.

 4. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena. V. titulua: toki erakundeen xedapen komunak. I. kapitulua: Funtzionamendu araubidea. V. kapitulua: Toki korporazioetako kideen estatutua.

 5. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituena. VI. titulua: ondasunak, jarduerak eta zerbitzuak eta kontratazioa. I. kapitulua: Ondasunak. II kapitulua: Jarduerak eta zerbitzuak. III kapitulua: Kontratazioa.

 6. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, EAEko Toki Erakundeei buruzkoa. IV. titulua: udal antolakuntza eta funtzionamendua. Ordezkarien estatutua. Zuzendari publiko profesionalak. I. kapitulua: Udal antolaketa eta funtzionamendua. II kapitulua: Ordezkarien eta toki ordezkarien estatutuari buruzko xedapenak.

 7. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko. I. titulua: prozedurako interesdunak. II. titulua: herri-administrazioen jarduera. III. titulua: administrazio-egintzak.

 8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. IV. titulua: Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak. I. kapitulua: prozeduraren bermeak. II. kapitulua: prozeduraren hasiera. III. kapitulua: Prozeduraren antolamendua. IV. kapitulua: prozeduraren instrukzioa eta V. kapitulua: prozeduraren amaiera. V. titulua: administrazio-bidean egintzak berrikustea. II. kapitulua: Administrazio-errekurtsoak.

 9. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduketa printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. II kapitulua: Administrazio publikoen organoak. 1. atala: Organo administratiboak; 2. atala: Eskumena; 3. atala, 1. azpiatala: Funtzionamendua. 4. atala. Abstentzioa eta errekusatzea.

10. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoko Araubide Juridikoari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduketa printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. V. kapitulua: Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa. III. titulua: administrazioen arteko harremanak. IV kapitulua: Administrazioen arteko harreman elektronikoak.

11. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa. II Titulua: Datuen babesaren printzipioak.

12. Datu Pertsonalak Babesteko Europako Erregelamendua. II. Kapitulua: Printzipioak.

13. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako. I. titulua: Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa.

14. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Atariko titulua. I. titulua: jarduera publikoaren gardentasuna. I. kapitulua: Aplikazio eremu subjektiboa.

15. 11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. II. titulua: Euskal herri-administrazioetako langileak.

16. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa. II kapitulua: Sektore publikoko kontratuak.

17. 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuak Prebenitzekoa. Kapitulu II: Prebentzio zerbitzuen eskubidea eta betebeharrak.