Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. IVAPeko eduki orokorrak
 

Administrazio Orokorreko teknikariaren

2019/07/01 - 2019/07/29
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Administrazio Orokorreko teknikariaren
Lanpostua:
Teknikaria
Plaza-kopurua:
28
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A Talde
Titulazioa:

«Lan harremanetako eta Giza Baliabideetako Gradua» edukitzea 2018ko martxoaren 17a baino lehen, egun horretan bukatu baitzen AOT 28 plaza betetzeko deitu zen hautaketa prozesuko eskariak aurkezteko epea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

Oinarri Orokorretan ezarritako gainerako baldintzak betetzea (2016ko abenduaren 20ko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 240 zk.).

Onartzea
Elektronikoa:

Eskariak eredu ofizialean egin beharko dira. Eskari ofiziala helbide honetan lor daiteke: www.bilbao.eus/e-Udala/EPE/Lan-eskaintza Publikoaren aplikaziorako sarbidea.

Eskariak helbide elektroniko horretan ezarritako prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. Hautaketa-prozesu honetan parte hartzeko eskarian adierazi beharko da, behar bezala eta zerrenda batean, baldintzak eta aurkeztutako merezimenduak betetzen direla. Ez da ziurtagirien kopiarik aurkeztu behar eskariarekin batera; izan ere, epaimahaiak edo Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak eskatzen dutenean ziurtatu beharko dira parte hartzeko baldintzak eta aipatutako merezimenduak.

Aurrez aurrekoa:

Era berean, Alkatetza, Kontratazio eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak erregistroko bulego txiki bat jarriko du Aznar eraikinean (Venezuela plaza 2, 5. solairua), ordenagailuekin eta beste baliabide tekniko batzuekin, hala nahi dutenek eskaria aurkezteko erabil ditzaten. Era berean, interesdunei aholkuak emango zaizkie eskabidea behar bezala betetzeko

Deialdia
Gaiak:

IIA)L

Lehenengo zatia

Zuzenbide politiko eta konstituzionala

1. Estatuaren teoria. Estatuaren helburuak, osagaiak eta funtzioak. Estatu-motak eta gobernu-motak. Alderdi politikoak.

2. Konstituzioa: kontzeptua, izaera eta motak. Espainiako 1978ko Konstituzioa: egitura eta ezaugarri nagusiak. Botereen banaketa. Koroa Konstituzioan.

3. Espainiako 1978ko Konstituzioan jasotako funtsezko eskubideak eta betebeharrak. Bere bermeak eta etendura. Hura babestea. Ohorerako, norbanakoaren eta familiaren intimitaterako eta norbere irudirako eskubidearen babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa.

4. Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzaileak. Arartekoa.

5. Gobernua. Gobernuaren eta botere legegilearen arteko harremanak.

6. Botere judiziala. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Justizia Auzitegi Gorena: antolaketa, eremua eta osaera.

7. Auzitegi Konstituzionala. Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoa. Eskumenak eta funtzioak. Konstituziokontrakotasun eta babes-errekurtsoak, aginpide-gatazkak eta konstituziokontrakotasun-arazoa. Tokiko autonomiaren defentsaren auziak.

8. Estatuaren lurralde-antolamendua. Autonomia estatutuak: esanahia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua. Aurrekari historikoak. Indarrean dagoen Estatutua: egitura. Estatutuaren erreforma: a) Konstituzioaren arabera b) Euskal Estatutuaren arabera. Prozedura arrunta eta prozedura bereziak.

9. Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko eskumenen banaketa. Nola banatzen diren eskumenak Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia-estatutuan.

10. Eusko Legebiltzarra: Osaketa eta funtzionamendua. Lege autonomikoak. Lege-dekretuak eta legegintzako dekretuak. Legeak egiteko prozesua. Legegintzako ekimena. Legegintzako ahalmenaren mugak.

11. Eusko Jaurlaritza. Ekainaren 30eko 7/1981 Legea. Lehendakaria. Izendapena eta eskumenak. Bere estatutu pertsonala. Eusko Jaurlaritza: Osaketa, eskumenak eta funtzionamendua. Sailburuak. Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa.

12. Organo autonomikoen jardueraren kontrola: indarrean dauden arauak. Legeen kontrola. Administrazioaren kontrola. Arbitraje Batzordea.

13. Euskara Estatutuan. Azaroaren 24ko 10/1982 Legea, euskararen erabilpena arautzen duena, eta Auzitegi Konstituzionalaren 82/1986 Epaia, ekainaren 26koa. Hizkuntza-eskakizunen azterketa berezia: araubide juridikoa eta horren aplikazioa.

14. Genero politikak. Emakumearen sustapena. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legea. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.

15. Europar Batasuna: sorrera eta bilakaera. Batasuneko erakundeak, antolaketa eta eskumenak. Eskualdeetako Lantaldea. Batasun ekonomiko eta monetarioa.

16. Batasuneko ordenamendua. Sorrera eta izaerak. Itunak eta zuzenbide eratorria. Batasuneko zuzentarauak eta arautegiak. Batasuneko zuzenbidea eta kide diren herrialdeen zuzenbidea. Batasuneko zuzenbidea eta autonomia erkidegoak. Tokiko Autonomiaren Europako Gutuna (1985eko urriaren 15a). Edukia. Iturrien sisteman daukan lekua eta esanahia.

17. Laneko arriskuen prebentzioa: Lan Arriskuen Prebentziorako azaroaren 8ko 31/1995 Legea eta Prebentzio Zerbitzuen Araudia, 39/97 ED.

18. Datu pertsonalen babesa. Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa. Titulartasun publikoa duten datu pertsonalen fitxategiei buruzko eta datuak babesteko euskal agentzia sortzeko otsailaren 25eko 2/2004 Legea.

19. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Gobernu irekia, gardentasuna, datu irekiak eta herritarren partaidetza Euskadiko Tokiko Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016

Legean.

Bigarren zatia 

Administrazio zuzenbide orokorra

20. Administrazioa legearen eta zuzenbidearen menpe egotea. Zuzenbide publikoaren iturriak. Legea: lege motak.

21. Araudia: Kontzeptua eta motak. Egiteko prozedura. Erregelamendu-ahalmenaren mugak eta legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa. Zerbitzuko jarraibideak eta aginduak.

22. Ohitura. Administrazioaren jarduna. Zuzenbidearen oinarri nagusiak. Beste iturri batzuk.

23. Administrazio publikoaren jarrera juridikoa. Administrazioaren ahalmenak. Zuhurtziazko ahalmena eta ahalmen arautua.

24. Administratua. Kontzeptua eta motak. Administratuaren ahalmena eta arrazoi aldatzaileak. Herritarren lankidetza eta parte-hartzea Administrazioan.

25. Administrazio-egintza. Kontzeptua. Administrazio-egintzen motak. Administrazio-egintzaren elementuak.

26. Administrazio-prozedura. Aurrekari historikoak. 39/2015 Legearen berrikuntza nagusiak.

27. Prozeduraren denborazko dimentsioak. Agiriak jasotzea eta erregistratzea (Erregistro elektronikoa). Interesduna eta ordezkaritza. Komunikazioak eta jakinarazpenak.

28. Administrazio-prozedura erkidearen faseak. Administrazioaren isiltasuna.

29. Administrazio-egintzen eraginkortasuna eta baldintzak. Betearazpena eta etendura. Administrazio-egintzak betearaztea.

30. Administrazio-egintzen baliogabetasunaren teoria. Egintza deusezak eta deuseztagarriak. Administrazio-egintza baliozkotzea. Administrazioaren kabuz berrikustea.

31. Administrazio-errekurtsoak: Kontzeptua. Printzipio orokorrak eta motak. Araubide juridikoa. Administrazio-errekurtsoen ordezko prozedurak: kontziliazioa, bitartekaritza eta arbitrajea.

32. Erreklamazio ekonomiko-administratiboak. Bere erregulazioa tokiko administrazioan.

33. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Erregulazioa. Aldeak. Aurka egin daitezkeen egintzak. Prozedura orokorra. Epaia eta epaiaren betearazpena. Prozedura bereziak.

34. Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legea: Esparru objektiboa eta esparru subjektiboa. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.

35. Kontratuko alderdiak. Kontratazio-organoa, esparru lokalean dituen eskumenak, kontratazio-mahaia eta kontratugilearen profila. Enpresaburuak kontratatzeko dituen ahalmena, kaudimena eta debekuak.

36. Administrazio publikoen kontratuak prestatzeko eta adjudikatzeko arau orokorrak. Kontratazioaren arloko errekurtso berezia.

37. Administrazio-egintzaren motak. Sustapena eta horretarako baliabideak. Diru-laguntzen azterketa berezia.

38. Administrazio-polizia. Kontzeptuaren bilakaera. Poliziaren boterea eta horren mugak. Poliziaren baliabideak.

39. Administrazio publikoen zigortzeko ahalmenaren printzipioak. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek zigortzeko duten ahalmena. Toki erakundeen zigortzeko ahalmena.

40. Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Zerbitzu publikoa eta administrazioaren prestazioak. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.

41. Jabetza nahitaez kentzea. Kontzeptua, elementuak eta izaera juridikoa. Prozedura orokorra. Premiazko prozedura. Erreferentzia gainerako prozedura bereziei. Berme jurisdikzionalak. Desjabetutako ondasuna itzultzea.

42. Jabetza publikoak: tipologia. Jabari publikoa: kontzeptua, izaera eta elementuak. Jabari publikoko afektazioa eta mutazioak. Jabari publikoaren araubide juridikoa. Erabilera: Erreserba eta emakida.

43. Administrazio publikoen ondare pribatua. Araubide juridikoa. Administrazioaren ahalmenak eta eskuratu, erabili eta besterentzeko araubidea.

44. Administrazioaren erantzukizuna. Bilakaera eta gaur egungo araubidea. Ordain daitezkeen kalteak. Administrazioaren ekintza eta prozedura, erantzukizunari dagokionez.

45. Funtzionario publikoak. Kontzeptua eta motak. Funtzio publikoaren egitura. Langile publikoei buruzko estatuko eta autonomia erkidegoko legeak.

46. Euskal Funtzio Publikoaren Legea. Edukiaren eta bilakaeraren ideia orokorra.

47. Funtzionario-harremana sortzea eta bukatzea. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Eskubide ekonomikoak.

48. Funtzionarioen diziplina-araubidea. Langile publikoen erantzukizun zibila eta penala.

49. Estatuko administrazioaren antolaketa. Organo nagusiak. Estatuko Kontseilua. Organo periferikoak.

50. Antolaketa administratiboa. Antolatzeko ahalmena. Organo administratiboak. Kontzeptua eta motak. Kide anitzeko organoen garrantzi berezia.

51. Antolaketa administratiboaren printzipioak. Eskumena, hierarkia eta koordinazioa. Deszentralizazioa. Autonomia eta tutoretza.

Hirugarren zatia

Tokiko eta foru zuzenbide administratiboa

52. Tokiko araubidea: printzipio konstituzionalak. Tokiko autonomia eta tutoretza. Estatuko oinarrizko legeak eta araubidezko garapena.

53. Probintzia tokiko araubidean. Probintziaren erregulazio konstituzionala. Antolaketa eta eskumenak.

54. Lurralde Historikoak. Aurrekariak. Konstituzioan eta Estatutuan inkardinatzea. Lurralde Historikoei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legea. Egitura. Edukia eta oinarrizko printzipioak. Eskumenak transferitzea eta eskuordetzea.

55. Bizkaiko Lurralde Historikoaren foru antolaketa. Foru-organoak. Batzar Nagusiak: aukeraketa, antolaketa, funtzioak, osaketa eta funtzionamendua. Foru Aldundia: osaketa, eskurantzak eta funtzionamendua. Ahaldun Nagusia: izendapena, estatutu pertsonala eta kargua uztea. Foru diputatuak.

56. Tokiko hauteskunde sistema. Zinegotziak eta alkateak aukeratzea. Zentsura mozioa eta konfiantza arazoa tokiko esparruan. Hauteskunde-auzietako errekurtsoa. Tokiko korporazioetako hautetsien estatutua.

57. Udalerria. Historia. Toki-erakundeen motak Espainiako zuzenbidean.

58. Udal mugarteak. Udal biztanleak. Bizilagunen trataera berezia. Udalean erroldatzea.

59. Araubide komuneko udalerrien antolaketa. Araudi Organikoa.

60. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako antolaketa.

61. Bilboko Udalaren antolaketa. Bere araudi organikoak.

62. Udalaren eskumenak: zehazte sistema. Berezko eskumenak, eskumen partekatuak eta eskuordetuak. Gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuak erreserbatzea.

63. Kide anitzeko organoen bileren erregimena eta akordioak.

64. Tokiko beste erakunde batzuk: Mankomunitateak, eskualdeak eta metropoli-areak. Udal enpresak. Partzuergoak.

65. Tokiko erakundeen ordenantzak eta araudiak. Motak. Horiek lantzeko eta onartzeko jardunbideak.

66. Tokiko erakundeetako langileak. Motak eta aplika daitezkeen arauak. Zuzendaritzako kideak.

67. Tokiko Funtzio Publikoa eta bere antolaketa. Araubide juridikoa. Hautaketa sistemak. Lanpostuen zerrenda.

68. Tokiko funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Sindikatzeko eskubidea. Gizarte Segurantza.

69. Toki-erakundeen ondasunak. Kalifikazio juridikoa aldatzea. Administrazioaren prerrogatibak. Jabari publikoko ondasunak erabiltzeko araubidea. Ondasunen zerrenda.

70. Tokiko erakundeen jarduera motak. Administrazioak ekimen pribatuan esku-hartzea.

71. Lizentziak. Izaera juridikoa, araubide juridikoa eta emateko prozedura.

72. Zerbitzu publikoa tokiko esparruan. Kudeaketa moduak. Emakidaren trataera berezia.

Laugarren zatia

Hirigintzako zuzenbidea

73. Lurraldearen antolaketa. Horren erregulazioa Euskal Herrian. Lurraldea antolatzeko tresnak. Hirigintzaren arloko estatuko eta autonomia-erkidegoko arauak. Aurrekariak eta indarrean dauden arauak.

74. Hirigintzaren antolaketa administratiboa. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen eskumenak. Lurralde Historikoen eskumenak. Udalaren eskumenak.

75. Lurzoruaren sailkapena: motak eta mailak. Kalifikazioa. Lurzoruaren jabetzaren erregimena.

76. Hirigintza antolaketa eta lurraldearen antolaketarekin daukan lotura. Hirigintzako planeamendua: Plan-motak eta tramitazioa. Hiri Antolaketarako Plan Orokorra. Planeamendu orokorraren bateragarritasuna. Sektorizazio planak.

77. Antolaketa xehakatua. Plan bereziak. Plan partzialak. Beste baliabide batzuk (xehetasun-azterlanak, udal ordenantzak eta katalogoak).

78. Esku-hartze administratiboa lurzoruaren merkatuan. Lurzoruaren ondare publikoak. Udalaz gaineko esku-hartzea lurzoruaren merkatuan. Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea. Lurrazal eskubidea.

79. Obrak eta eraikinak zaintzea. Legezko aurri-egoera. Betearazpen-aginduak. 80. Hirigintzaren arloko legaltasuna kontrolatzeko mekanismoak. Hirigintza arloko legaltasunaren bermea eta babesa. Hirigintza-ikuskapena. Hirigintzaren arloko arau-hausteak eta zigorrak.

81. Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroaren Babesari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legea.

Bosgarren zatia

Finantza eta zerga zuzenbidea

82. Zerga Zuzenbidea. Zerga Lege Orokorraren esanahia eta printzipio eragileak. Zergen arloko arau-hausteak eta zigorrak.

83. Estatuan indarrean dagoen zerga sistema. Egituraren printzipioak. Zuzeneko eta zeharkako ezarpena.

84. Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Aurrekontuaren araubide juridikoa. Tokiko aurrekontuak. Kontabilitatea eta kontuak.

85. Kontzertu Ekonomikoa. Aurrekariak. Printzipio nagusiak. Harmonizazio fiskalerako arauak. Zerga itunduak. Kupoa: metodologia.

86. Tasak, prezio publikoak eta kontribuzio bereziak. Erreferentzia berezia tokiko arloari.

87. Tokiko ogasunak: diru-sarreren sailkapena. Ordenantza fiskalak.

88. Ondasun higiezinen gaineko zerga. Katastro-kudeaketa eta zerga-kudeaketa. Hiri-lurrek irabazitako balioaren zerga.

89. Ekonomi jardueren zerga. Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

90. Tokiko entitateen eta euren menpeko erakundeen jarduera ekonomiko-finantzarioaren barruko kontrola. Kontu-hartzea: eremu subjektiboa, eremu objektiboa, modalitateak eta eragozpenak. Finantza kontrolak, eraginkortasuna eta eragingarritasuna.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Euskadi, auzolana