Egoitza elektronikoa

Administrazio orokorreko teknikaria (AOT) (Pertsonak eta talentua)

2023/07/10 - 2023/07/21
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arabako Kalkulu Gunea AB
Lehiaketa:
Administrazio orokorreko teknikaria (AOT) (Pertsonak eta talentua)
Lanpostua:
Administrazio orokorreko teknikaria (AOT) (Pertsonak eta talentua)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Erakunde Administrazioko eta Giza Baliabideetako Alorrean integratuko da, alorreko koordinatzailearen eta, aldi berean, alorreko arduradunaren menpean.

- Hasierako eginkizunak honako hauek izango dira:

- Nominak egiteko beharrezko dokumentazioa prestatzea.

- Dietak eta bidaia gastuak.

- Kontratazioa, Gizarte Segurantzako altak eta bajak.

- Aseguru sozialak sortzea, berrikustea eta likidatzea.

- Nominak egitea, kalkulatzea eta ordaintzea.

- Hautaketa prozesuak izapidetzen laguntzea.

Enpresaren ezagutza funtzionalean sakondu ahala, pertsonak kudeatzeko beste eginkizun batzuk egingo ditu, eta horretan sakontzen joango da denborak aurrera egin ahala. Eginkizun horiek komunikazio-, negoziazio- eta lankidetza-gaitasunak garatzeko aukera emango diote, besteak beste. Hasieratik langileen garapen profesionalaren esparru guztietan parte hartzea izango du helburu.

- Prestakuntza-beharren inbentarioan laguntzea, arloen eta lanbide profilen araberako informazioarekin.

- Hautaketa epaimahaietan titular moduan parte hartzea.

- Langileen lanbide profilen inbentarioan eta ebaluazioan parte hartzea.

- Langile bakoitzaren karrera profesionalaren garapen optimoaren jarraipenean parte hartzea.

- Langile berriak sartzea kudeatzea.

Titulazioa:
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura, edo gradu baliokidea. 

  • Lan Zientzietako lizentziatura, Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako gradua edo baliokidea.

  • Zuzenbideko lizentziatura, edo gradu baliokidea.

  • Ekonomia eta Enpresako lizentziatura edo gradu baliokidea.
Hizkuntza eskakizuna:

Ez

Beste baldintza batzuk:

Deialdiaren oinarrietan adierazitakoak

Onartzea
Elektronikoa: