Egoitza elektronikoa

Administrazio orokorreko teknikari (AOT) (Pertsonak eta talentua)

2023/07/10 - 2023/07/21
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arabako Kalkulu Gunea, A.B.
Lehiaketa:
Administrazio orokorreko teknikari (AOT) (Pertsonak eta talentua)
Lanpostua:
Administrazio orokorreko teknikari (AOT) (Pertsonak eta talentua)
Plaza-kopurua:
1
Eginkizunak eta atazak:

Erakunde Administrazioko eta Giza Baliabideetako Alorrean integratuko da, alorreko koordinatzailearen eta, aldi berean, alorreko arduradunaren menpean.

 Hasierako eginkizunak honako hauek izango dira:
 Nominak egiteko beharrezko dokumentazioa prestatzea.
 Dietak eta bidaia gastuak.
 Kontratazioa, Gizarte Segurantzako altak eta bajak.
 Aseguru sozialak sortzea, berrikustea eta likidatzea.
 Nominak egitea, kalkulatzea eta ordaintzea.
 Hautaketa prozesuak izapidetzen laguntzea.

Enpresaren ezagutza funtzionalean sakondu ahala, pertsonak kudeatzeko beste eginkizun batzuk egingo ditu, eta horretan sakontzen joango da denborak aurrera egin ahala. Eginkizun horiek komunikazio-, negoziazio- eta lankidetza-gaitasunak garatzeko aukera emango diote, besteak beste. Hasieratik langileen garapen profesionalaren esparru guztietan parte hartzea izango du helburu.

 Prestakuntza-beharren inbentarioan laguntzea, arloen eta lanbide profilen araberako informazioarekin.
 Hautaketa epaimahaietan titular moduan parte hartzea.
 Langileen lanbide profilen inbentarioan eta ebaluazioan parte hartzea.
 Langile bakoitzaren karrera profesionalaren garapen optimoaren jarraipenean parte hartzea.
 Langile berriak sartzea kudeatzea.

Titulazioa:

• Lan Zientzietako lizentziatura, Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako gradua edo baliokidea.
• Zuzenbideko lizentziatura, edo gradu baliokidea.
• Ekonomia eta Enpresako lizentziatura edo gradu baliokidea.
• Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura, edo gradu baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

Ez

Onartzea
Elektronikoa:

Posta elektronikoz: 2023003@qualisconsultores.es helbidera

Deialdia
Web-orria: