Egoitza elektronikoa

Administrazio Orokorreko Laguntzailea

2022/06/27 - 2022/07/22
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gordexolako Udala
Lehiaketa:
Administrazio Orokorreko Laguntzailea
Lanpostua:
Administrazio Orokorreko Laguntzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Udaleko teknikariei eta administrariei laguntzea, administrazio-jarduerak eginez (ofimatika,mekanografia, dokumentuen transkripzioa, datu-baseak eguneratzea, korrespondentziabidaltzea, kalkulu erraza, makinak erabiltzea, dokumentuak eta antzekoakartxibatzea). Hauek izango dira esleitutako eginkizunak:

a) Goi-mailako taldeei administrazio-laguntza emateko eginkizunak:

— Hierarkian gorago daudenek emandako jarraibideen arabera, administrazio-laguntzako eginkizunak betetzea, hala nola dokumentuak eta inprimakiakformalizatzea.

— Informazioa tratatzeko atazak betetzea.

— Kalkulu errazeko atazak egitea.

— Administrazio-prozedura errepikakorrak eta normalizatuak izapidetzea.

— Sarrera- eta irteera-erregistroari dagozkion atazak egitea.

— Administrazio-ebazpenen jakinarazpen materiala telematikoki egitea, dagozkionjakinarazpen-ordainagiriak erantsiz eta goragokoei gertatzen diren gorabeherenberri emanez.

— Beste administrazio publiko batzuetara komunikazioak bidaltzea.

— Dokumentuak eta artxiboak materialki erregistratu, katalogatu eta artxibatzea.

— Espedienteak osatu eta azaleztatzea, espediente elektronikoa barne, hirugarreneieta beste administrazio batzuei bidaltzeko.

— Administrazio-ziurtagiriak entregatzea.

b) Jendeari, hierarkian gorago daudenei eta goi-kargudunei arreta emateko eginkizunak.

— Jendea aurrez aurre, telefonoz edo telematikoki artatzea, bere ataleko langileeskudunak arreta eman diezaion koordinatuz.

— Deien zentrala eta abisuak jasotzea kontrolatzea.

— Erabiltzaileei laguntzea eskabideak betetzen, eta eskabide horien eta gainerakokomunikazioen sarrera-erregistroa egitea.

— Goragoko organo hierarkikoek eta goi-kargudunek beste administrazio eta interesdunbatzuekin hitzorduak adosteko behar diren kontaktuak ezartzea.

c) Beste eginkizun eta zeregin batzuk

— Biztanleen udal-errolda kudeatzea.

— Posta eta dokumentazioa jasotzea.

— Herritarrek adierazitako kexa eta erreklamazio puntualak kontrolatu, ezagutarazieta kudeatzea.

— Udal-zergen ordainketa kudeatzea ordainketa-pasabidearen edo antzeko baliabideenbidez.

— Agintzen zaizkien administrazio-laguntzako beste guztiak.

Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua, Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Teknikari Laguntzailea, Oinarrizko Lanbide Titulua edo eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. HE (C 1)

Beste baldintza batzuk:

— Espainiarra izatea edo urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuakonartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren57. artikuluan ezarritakoa betetzea, beste estatu batzuetako herritarrakenplegu publikora sartzeari dagokionez.

— 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroaren gehieneko adina ez gainditzea,Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 56.1.c)artikuluan ezarritakoaren arabera.

— Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua, Bigarren Hezkuntzakograduatu-titulua, Eskola Graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, TeknikariLaguntzailea edo Erdi Mailako titulua izatea, edo eskabideak aurkezteko epeaamaitzen den egunean eskuratzeko moduan egotea.

— Eskatzen den tituluaren edo atzerrian lortutako tituluaren baliokidea den bestetitulu bat alegatuz gero, izangaiak dagokion baliokidetasun-ziurtagiria aurkeztubeharko du, hezkuntza-arloan eskumena duen estatuko edo autonomia-erkidegokoorganoak emana. Baliokidetasun hori eskatutako mailari eta espezialitateariburuzkoa izango da.

— Lanposturako eskatzen den derrigorrezko hizkuntza-eskakizuna izatea: 3. HE (C 1).

— Edo ezagutza horiek IVAPek antolatutako proben bidez egiaztatzea. Prozesuagainditu ondoren, hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta ez badu, hautatutako izangaiaklanpostuari esleitutako hizkuntza-eskakizunaren azterketan parte hartubeharko du.

— IT-Txartela (maila aurreratua) edo informazioaren teknologia berrien erabilerakobeste edozein ziurtagiri baliokide (Word 2010, Excel 2010).

— Bete beharreko funtzioei dagokien gaitasun funtzionala izatea.

— Karrerako funtzionario izendatzeko ezgaitasun-kausan ez egotea, ez eta diziplina-espediente bidez Estatuko, Autonomia Erkidegoko, Tokiko edo Erakunde AdministraziokoZerbitzutik bereizita ez egotea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaitutaez egotea ere.

— Karguaz jabetzeko zin edo promesa egiteko konpromisoa hartzea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Gordexolako Udaleko Erregistro Orokorrean (Molinar plaza, 1. zk., 48192.-Gordexola,Bizkaia).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein leku eta modutan.

Deialdia
Gaiak:

Lehenengo zatia

Espainiako Konstituzioa eta Estatuaren Antolaketa

1. gaia. 1978ko Espainiako Konstituzioa. Espainiarren oinarrizko eskubide eta betebeharrak.Eskubide horiek bermatzea, babestea eta etetea. Herriaren Defendatzailea.Arartekoa.

2. gaia. Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia-estatutuak: esanahia. Eskumenenaraubidea. Toki-erakundeak. Toki-autonomiaren printzipioa.

3. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua, Eskumenei buruzko I. Titulua. II. Titulua,Euskal Herriko botereak.

4. gaia. Europar Batasuna: esanahia. Erkidegoko erakundeak. Europako ErkidegokoZuzenbidearen iturriak

Bigarren zatia

Administrazio Zuzenbide Orokorra

5. gaia. Herri-administrazioa ordenamenduan. Administrazio publiko motak. Herri-administrazioen jarduteko printzipioak. Legezkotasun-printzipioa. Zuzenbide Publikoareniturriak.

6. gaia. Herritarren parte-hartzea eta lankidetza administrazio-eginkizunetan. Pertsoneneskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Pertsonen agerraldia. Artxiboeta erregistroetara sartzea.

7. gaia. Administrazio-egintza. Betekizunak, baliozkotasuna eta efikazia. Egintzadeusezak eta deuseztagarriak. Egintzak baliozkotzea eta berrikustea. Egintza akastunenbihurketa. Egintzak eta izapideak kontserbatzea. Administrazio-egintzak errebokatzeaeta oker materialak edo egitezkoak zuzentzea.

8. gaia. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko39/2015 Legearen eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015Legearen printzipio orokorrak. Prozedurako interesdunak. Interesdunen ordezkaritza etaidentifikazioa. Epe-mugak eta epeak. Dokumentuen erregistroa. Dokumentuen eta kopienbaliozkotasuna eta efikazia.

9. gaia. Administrazio-prozedura erkidea. Lege-erregulazioa. Printzipio orokorrak.Faseak. Prozedura amaitzeko moduak. Entzunaldiaren eta jendaurreko informazioarenizapideak. Administrazio-egintza betearaztea. Ebazteko betebeharra: funtzionarioarenerantzukizuna. Administrazio-isiltasuna.

10. gaia. Administrazio-errekurtsoak: kontzeptua eta motak. Berraztertzeko errekurtsoa.Gora jotzeko errekurtsoa. Berrikusteko errekurtso berezia. Administrazioarekikoauzi-errekurtsoa.

11. gaia. Datu pertsonalen babesa Administrazio Publikoan. Araudi erregulatzailea.Datuak babesteko printzipioak. Datu pertsonalen babesaren arloko eskubideak eta betebeharrak.Titulartasun publikoko fitxategiak.

12. gaia. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. 09/2013 Legea, abenduaren9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa.

13. gaia. Administrazio Elektronikoa eta teknologia berriak Administrazio Publikoan.Egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria. Identifikazio-sistemak. Administrazio publikoenarteko harreman elektronikoak. Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoaizatea.

Hirugarren zatia

Toki Adminitrazioa

14. gaia. Espainiako toki-araubidea. Konstituzio-printzipioak eta erregulazio juridikoa.Toki-erakunde motak.

15. gaia. Udalerria. Udalerria. Biztanleria. Erroldatzea. Udal-antolaketa. Eskumenak.

16. gaia. Toki-erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak. Motak. Prestatzekoeta onartzeko prozedura. Erregelamendu organikoa.

17. gaia. 2/2016 Legea, apirilaren 7koa. Euskadiko toki-erakundeei buruzkoa, herritarreneskubideak, betebeharrak eta erantzukizunak. Zerbitzuen Karta eta GobernuIrekia.

18. gaia. Tokiko Funtzio Publikoa eta horren antolamendua. Lege-erregulazioa. EnplegatuPublikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina, urriaren 30eko5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua: funtzionario publiko bihurtzeaeta funtzionario izateari uztea. Eskubideak eta betebeharrak. Funtzionarioen administrazio-egoerak, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen arabera.

19. gaia. Toki-erakundeetako lan-kontratuko langileak. Lan-kontratuen modalitateak.Iraupen mugatuko kontratuak.

20. gaia. Hirigintza-lizentziak. Jarduera-lizentziak. Jarduera hasteko erantzukizunpekoadierazpena.

21. gaia. Administrazio-kontratuak toki-eremuan. Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren8ko 9/2017 Legea: xedea eta aplikazio-eremua. Kontratuen printzipio orokorraketa betekizunak. Toki-erakundeetako kontratazio-organoak. Administrazioarekin kontratatzekobaldintzak. Kontratuen elementuak. ontratista hautatzea. Kontratazio-espedientea,kontratu txikiari aipamen berezia eginez.

22. gaia. Tokiko kide anitzeko organoen funtzionamendua. Deialdia eta gai-zerrenda.Erabakien aktak eta ziurtagiriak.

23. gaia. Administrazio-agiriak. Agiriaren kontzeptua. Erregistratzea eta artxibatzea.Erregistroaren eta artxiboaren funtzioak. Artxibo motak. Aipamen berezia kudeaketakoartxiboari.Laugarren zatiaogasun publikoa eta zerga-zuzenbidea

24. gaia. Zerga-sistema. Zuzeneko eta zeharkako zergapetzea. Toki-ogasunak Bizkaian.Diru-sarreren sailkapena. Ordenantza fiskalak: edukia eta onartzeko prozedura.

25. gaia. Bizkaiko toki-erakundeen aurrekontua. Egiteko eta onartzeko egitura etaprozedura. Aurrekontua garatu, gauzatu eta likidatzea.

26. gaia. Tokiko gastu publikoa. Gastuen aurrekontuaren kudeaketa. Faseak. Gastuarenkontrola eta fiskalizazioa.Bosgarren zatiaTeoria Informatikoa

27. gaia. Sistema eragilearen hastapenak: Windows ingurunea. Oinarriak. Windowsekoingurune grafikoan lan egitea: leihoak, ikonoak, testuinguru-menuak, elkarrizketa-koadroak. Mahaigaina eta bere elementuak. Hasierako menua.

28. gaia. Windowseko arakatzailea. Karpetak eta artxiboak kudeatzea. Bilaketa-eragiketak.«Tresnak» eta «sarbide azkarra». Osagarriak. Sistemaren tresnak. Testu-prozesadoreak:Word. Funtzio eta erabilgarritasun nagusiak. Dokumentua sortzea eta egituratzea.Fitxategiak kudeatzea, grabatzea, berreskuratzea eta inprimatzea. Lan-inguruneapertsonalizatzea.»