Egoitza elektronikoa

Administrazio Orokorreko eskalan - AOT

2023/09/08 - 2023/10/05
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Foru Aldundia
Lehiaketa:
Administrazio Orokorreko eskalan - AOT
Plaza-kopurua:
31
Plaza-banaketa:

Txanda

Araubidea

Plazak

Barne Igoerako Txanda

DGHE3

2

DHE3

4

Desgaitasuna duten pertsonen barne-igoerako txanda

DHE3

1

Desgaitasuna duten pertsonen txanda

DHE3

1

Txanda Askea

DGHE3

4

Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko herritarra izatea.
a.a) Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideak, ezkontideon nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude.
Era berean, baldintza beretan parte hartu ahal izango dute bi horien ondorengoek, baldin eta hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, hori baino nagusiagoak izan arren, mendekotasuna duten pertsonak badira.
a.b) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko tratatuen aplikazio-eremuaren barruan dauden pertsonak, baldin eta tratatu horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina nahitaezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.
c) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
d) Ez egotea diziplina-espediente bidez bereizita ezein administrazio publikoren zerbitzutatik edo ezein autonomia-erkidegotako konstituzio- edo estatutu-organoetako zerbitzutatik. Halaber, ez izatea adierazita, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntzarik edo desgaikuntza berezirik enplegu edo kargu publikoak betetzeko edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.
e) Deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Tituluak atzerrian lortu dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.
f) Oinarri espezifikoetan ezarritako gainerako baldintzak betetzea.
g) Ezingo dira aurkeztu administrazio honetako kategoria bereko karrerako funtzionarioak.

Onartzea
Elektronikoa:
Aurrez aurrekoa:

Laguntza – Erregistroa eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoan (Diputaziokalea 7, 48008 Bilbo) eta Durango, Bermeo, Gernika eta Balmasedako eskualde-bulegoetan(https://web.bizkaia.eus/eu/eskualde-bulegoak).Eskabidea herritarrei laguntzeko gure bulegoetako batean aurkeztu nahi izanez gero,hitzordua eskatu behar da aldez aurretik https://web.bizkaia.eus/eu/aurretiko-hitzorduaatalean edo 94 406 8000 telefonoan.