Egoitza elektronikoa

Administrazio eta finantza Teknikaria

SPRI - Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia
2025/06/19 - 2025/06/30
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Administrazio eta finantza Teknikaria
Lanpostua:
Administrazio eta finantza Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
  • Finantza-egoeren barne-reportinga, txostenak, aurkezpena eta jarraipenak egitea tartean diren arloekin; kontabilitate-eragiketak gainbegiratzea.
  • Kanpo- eta barne-auditoretzetan zuzenean parte hartzea.
  • Datuetan oinarrituta erabakiak hartzea, desbideratzeak aztertzea, eta joerak eta aukerak identifikatzea ahalbidetzen duten beharrezko adierazleak diseinatzea. Proposamenak egitea, jarduketa-planak ezartzea eta horien jarraipena egitea.
  • Fiskalitatea: zerga guztiak garaiz eta modu egokian aurkezten direla bermatzea (PFEZ, BEZ, SZ), baita aplikatu beharreko zerga-araudia ulertzea ere.
  • Erosketak kudeatzea eta aurrekontuak egiten parte hartzea.
  • Administrazio orokorrarekin, kontabilitatearekin eta aurrekontu-kontrolarekin, diruzaintzarekin eta abarrekin lotutako lanak koordinatzea, gainbegiratzea eta egikaritzea.
  • Gainerako arloei informazioa ematea, aurrekontua betetzeari dagokionez erabaki egokiak har ditzaten.
  • Lizitazioetako mahaietan parte hartzea, jarduketa-esparrutik ideiak emanez.
  • Araudia betetzea: erakundea indarreko araudira ondo eta osorik egokituta dagoela bermatzea.
  • Prozesuak optimizatzen laguntzea, administrazio- eta finantza-prozesuen etengabeko hobekuntza eta digitalizazioa sustatzeko.
Titulazioa:
  • Unibertsitateko goi-mailako titulua, lehentasuna Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua.
Hizkuntza eskakizuna:
  • Euskara ezagutza: C1 titulazioaren baliokideak eta/edo C1 titulua.
  • Ingeles ezagutza: B2 titulazioaren baliokideak eta/edo B2 titulua.
Beste baldintza batzuk:

ESPERIENTZIA

  • Gutxienez 3 urte auditoretzan eta 4 urte finantza-arloak kudeatzen.
  • Ezagutza zabala Euskadiko Administrazio Orokorraren sektore publikoko aurrekontuekin eta jarduera ekonomiko-finantzarioekin.
  • Ofimatikako erabiltzaile aurreratua izatea (Microsoft 365, Excel, Power Point…).
  • Elkarlanean aritzeko tresnekin esperientzia izatea (Microsoft Teams, etab.).

BESTELAKOAK

  • Gaitasun analitikoa, komunikaziokoa eta pertsonen arteko trebetasunak.
  • Talde-lanerako orientazio argia eta elkarlaneko kultura.
  • Sor daitezkeen arazoak identifikatzeko, aztertzeko eta konpontzeko jarduera proaktiboa eta asmamena.
  • Autonomoa eta ondo egituratua, baina malgua. Estrategikoki pentsatzeko eta aldaketara ondo egokitzeko gai dena.
  • Trebetasuna eta interesa teknologia berrietan.