a. Txanda irekia 230
a.1.- Sarbide orokorraren modalitatea: 220
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 22
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 174
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 24
a.2.- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 10
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 4
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 3
b. Barne-sustapeneko txanda 60
b.1.- Sarbide orokorraren modalitatea: 57
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 11
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 39
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 7
b.2.- Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 3
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
Eskainitako lanpostuei buruzko informazioa (PDF, 414 KB)
Eskainitako lanpostuen zerrenda (PDF, 1 MB)
Eskainitako lanpostuen zerrenda (XLSX, 39 KB)
Batxilergoa edo teknikari-titulua edo horren baliokidea
Deialdi honetako lanpostuetan, 1., 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak lanpostua betetzeko betekizun izan daitezke. Euskara jakitea nahitaezko betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
Horrez gain, deialdi honetako lanpostu batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Aipatutako betekizunak merezimenduak alegatzeko izapidean alegatu beharko dira, frantseseko eta ingeleseko ezagutzak izan ezik, horiek oinarri orokorretako 9.7 atalean jasotakoaren arabera alegatuko baitira.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
Txanda irekia
Baremo honen arabera lortutako puntuen batuketak emango du lehiaketa-faseko kalifikazioa:
a) Esperientzia. Bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legearen lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoarekin, esperientzia orokorraren eta espezifikoaren ataletan lortutako puntuazioaren batura izango da esperientziagatiko guztizko puntuazioa.
Esperientzia-atal bakoitzean, esperientzia-mota bakoitzerako eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten azken 15 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientziagatik 62 puntu emango dira gehienez, baremo honen arabera:
a.1) Esperientzia orokorra.
Esperientzia orokortzat hartzen dira edozein administrazio publikotan –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta haren organismo autonomoak barne–, organismo autonomotan edo zuzenbide pribatuko ente publikotan C1 azpitaldeko administrarien kidego, eskala edo kategorian edo horiei atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,152 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte.
a.2) Esperientzia espezifikoa.
Berariaz baloratuko da esperientzia espezifikoa, esperientzia orokorraren baloraziotik bereizita eta haren osagarri.
Hautagai bakoitzari bi balorazio desberdin esleituko zaizkio alegatu duen esperientzia espezifikoari dagokionez. Lehenengo balorazioa destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuak esleitzeko aplikatuko da, eta bigarrena, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuak esleitzeko.
Bi kasuetan, jarraian adierazten diren arauak aplikatuta baloratuko da esperientzia espezifikoa, gehienez 40 puntu izan arte:
a.2.1) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 18. mailako lanpostuetarako. Zerbitzu hauek baloratuko dira:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– EAEko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Esperientzia hori baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,277 puntu emango dira, gehienez 40 puntu izan arte.
a.2.2) Esperientzia espezifikoaren balorazioa, destino-osagarriaren 20. mailako lanpostuetarako. Ondorengo apartatuetako arauak aplikatu osteko puntuazioen baturaren araberakoa izango da.
i.– 0,173 puntu lan egindako hilabeteko, gehienez 25 puntu izan arte, zerbitzu hauengatik:
– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Eskalako izendapenarekin emandako zerbitzuak.
– Administrarien Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
– EAEko Administrazioko lan-kontratudunen kolektiboko hitzarmenaren lan-harremanarekin eskala horri atxikita emandako zerbitzuak.
– Deialdiaren unean indarrean dagoen lanpostu-zerrendan Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuak.
Ii.– Horrez gain, 0,104 puntu emango dira lan egindako hilabeteko, gehienez 15 puntu izan arte, aurreko apartatuko (i) zerbitzuengatik, Administrarien Kidegoari atxikita dauden eta destino-osagarriaren 20. maila duten lanpostu hauetan eman badira:
– Kontabilitateko administraria.
– Langileen administraria.
– Zuzenean zerbitzuko agentea
– Administrazioko teknikari orokorra
– Kudeaketako administraria.
b) Titulazioak izatea, probak gainditu izana karrerako funtzionarioa edo langile lan-kontratudun finkoa izateko prozeduretan, eta lan-poltsetan egotea.
Merezimendu hauei gehienez 12 puntu emango zaizkie:
b.1) Titulazioak, gehienez 10 puntu.
10 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
– Nazioarteko Merkataritzako goi-mailako teknikaria.
– Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
– Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
– Garraio eta Logistikako goi-mailako teknikaria.
– Kontsumitzailearentzako Zerbitzuetako goi-mailako teknikaria.
– Zuzendaritzari Laguntzeko goi-mailako teknikaria.
– Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
– Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
– Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diploma.
5 puntu tituluko, gehienez 10 puntu izan arte, titulu hauengatik:
– Lanbide-heziketako goi-mailako teknikaria, aurreko paragrafoan aipatu ez diren espezialitateetan.
– Aurreko paragrafoan aipatu ez den gradu, lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, diploma, ingeniaritza tekniko edo arkitektura tekniko oro.
b.2) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko karrerako funtzionario izateko 2000. urtetik aurrera –urte hori barne– egin diren hautaprobak gainditzeagatik, gehienez 10 puntu emango dira:
– Oposizio-fasea gainditzea: 10 puntu.
– Oposizio-faseko lehen ariketa gainditzea: 5 puntu (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
b.3) 5 puntu emango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Administrarien Kidegoko lan-poltsetan edo horien baliokideetan egoteagatik (hori da azpiatal honetan lor daitekeen gehieneko puntuazioa).
c) Informatika-ezagutzak.
Informatika-ezagutzak gehienez 4 punturekin baloratuko dira, 1,5 puntu ziurtagiri hauetako bakoitzeko:
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 oinarrizkoa.
– Internet oinarrizkoa.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 oinarrizkoa.
– Microsoft Outlook XP/2003/2010.
– Microsoft Power Point 2000/XP/2003/2007/2010 maila bakarra.
– Microsoft Word 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Excel 2000/XP/2003/2007/2010 aurreratua.
– Microsoft Access 2000/XP/2003 aurreratua.
– Internet aurreratua.
Oinarri orokorretan adierazi bezala, moduluak gainditu izana IT Txartelaren egiaztatze-sistemaren bidez egiaztatu behar da. Modulu berean bertsio bat baino gehiago egiaztatzen badira, bakarra baloratuko da.
Deialdi honen ondorioetarako, maila aurreratua dutela egiaztatzen dutenei egiaztatutzat emango zaie oinarrizko maila.
d) Hizkuntzak.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailetako ingelesa, frantsesa eta alemana baloratuko dira. Gehienez puntu 2 lortu ahal izango dira, baremazio honen arabera:
– B2 maila edo handiagoa: 1,5 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
– B1 maila: 1 puntu, hizkuntza bakoitzeko.
e) Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
– 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
– 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
Barne-sustapena
a) Antzinatasuna.
Antzinatasuntzat hartuko dira Administrazio Publikoan, organismo autonomoetan edo zuzenbide pribatuko ente publikoetan egindako zerbitzuak, eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak.
Antzinatasuna baloratzeko, lan egindako hilabete bakoitzarengatik 0,061 puntu emango dira, gehienez 22 puntu izan arte. Ez dira baloratuko hilabetetik beherako zatiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek hirurtekoen ondorioetarako aitortutako antzinatasuna bakarrik zenbatuko da.
b) Esperientzia.
Administrarien Kidegoari atxikitako lanpostuetan emandako zerbitzuengatik 0,111 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, gehienez 40 puntu izan arte.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
c) Txanda irekirako adierazitako irizpide eta baremoen arabera baloratuko dira titulazioak, karrerako funtzionario edo lan-kontratudun finko izateko hautaprobak gainditu izana, lan-poltsetan egotea, informatika-ezagutzak eta hizkuntza-ezagutzak.
d) Euskara.
Euskara jakitea betekizuntzat eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da, baremo honen arabera:
– 1. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.
– 2., 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna: 18 puntu.
Eskaerak eta hautaketa-prozesuen jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkezteko, Enplegu Publikoaren Atariko helbide elektronikoa erabili beharko da (https://www.euskadi.eus/enplegu–publikoa/), eskabidea bete ahala adierazten diren argibideei jarraituz. Horretarako, nork bere burua identifikatu beharko du, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean onartutako edozein bitarteko erabiliz (https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/), edo eskabidea bete ondoren aplikazioak berak ematen duen aldi baterako erabiltzailearen bidez. Aldi baterako erabiltzaile hori eskabidea kontsultatzeko bakarrik erabili ahal izango da. Gainerako izapideak egiteko, beharrezkoa izango da identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoren bat edukitzea.
Eskabide elektronikoa Eusko Jaurlaritzako KZ–Gunea zentro publikoetan ere egin ahal izango da. KZguneen zerrenda eta kokapena helbide honetan ikus daitezke: www.kzgunea.eus.
Aurretiko hitzordua eskatuz IVAPeko bulego hauetan:
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 08: 30-14: 00
Hitzordua eskatzeko:
![]()
Garatutako gai-zerrenda (PDF, 12 MB)
![]()
Gai-zerrenda:
Gai orokorrak
Aurrekontuak eta kontabilitatea
Langileak
Antolaketa eta kudeaketa administratiboa
Herritarrentzako arreta
Liburutegia
Administrazio-prozedura
Konpetentzia digitalak