Administraria
Bizkaia
— Modernizazioan eta giza baliabideetan izapidetze eta lankidetzako administrazio-lanak egitea.
Eginkizun nagusiak
1. Idazkaritza Nagusiarekiko zuzeneko laguntzarako lanak egitea.
2. Giza Baliabideetako arduradunari administrazio-laguntza ematea, udal-langileen gorabehera eta eskaerak izapidetzeko (oporrak, lizentziak, mediku-laguntzak, ordutegiaren kontrola…).
3. Udal-langileen eskaerak eta gorabeherak izapidetzea Udalak dituen edo etorkizunean erosten dituen tresna fisiko eta informatikoetan.
4. Administrazio-komunikazioak egitea Gizarte Segurantzari langileen gorabeherei buruz.
5. Administrazio-komunikazioak egitea Gizarte Segurantzarekin, udal-langileen gizarte-aseguruei dagokienez eta horren ondoriozko beste gai batzuei dagokienez.
6. Nomina osatzea, eta kontabilitaterako eta ordainketarako behar den informazioa zerbitzu ekonomikoetara bidaltzea.
7. Gizarte-aseguruak osatzea, eta kontabilitaterako eta ordainketarako behar den informazioa zerbitzu ekonomikoetara bidaltzea.
8. Erregistro Orokorrak arlora bideratutako erregistroak jasotzea eta baliozkotzea.
9. Bere erantzukizunpeko espedienteen jakinarazpen telematikoa egitea.
10. Arloko gastuaren kontrola izapidetzea.
11. Arloko programarekin lotutako dirulaguntzak izapidetzea.
12. Giza Baliabideetako teknikari arduradunarekin lankidetzan aritzea Giza Baliabideetako gastua aztertu eta kudeatzeko.
13. Laneko arriskuen prebentzio-planetan laguntzea, planekin lotutako lanak eta horietatik eratorritako administrazio-lanak eginez (higienea, segurtasuna, etab.).
14. Kanpoko LAP zerbitzuak emandako informaziotik abiatuta, langileentzako laneko arriskuen fitxa pertsonalizatuak prestatzea eta haiei ematea, behar den informazioa erantsita.
15. NBEen fitxak emateari buruzko dokumentazioa artxibatzea.
16. Gizarte Segurantzako likidazioak egitea.
17. Administrazio elektronikoan Barne Kudeaketako eta Informatikako teknikariarekin elkarlanean aritzea: espediente elektronikoa, erregistro eta jakinarazpen telematikoak, egoitza elektronikoa, elkarreragingarritasuna…
18. Administrazio mailan, Barne Kudeaketako eta Informatikako erdi-mailako teknikariarekin elkarlanean aritzea administrazio-espedienteetan: administrazioa sinplifikatzea.
19. Administrazio mailan, Barne Kudeaketako eta Informatikako erdi-mailako teknikariarekin elkarlanean aritzea Prozeduren Eskuliburuari dagokionez.
20. Administrazio mailan, Barne Kudeaketako eta Informatikako erdi-mailako teknikariarekin elkarlanean aritzea Udalaren Intranetari dagokionez.
21. Administrazio mailan, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean Barne Kudeaketako eta Informatikako erdi-mailako teknikariarekin elkarlanean aritzea.
22. Administrazio mailan, Barne Kudeaketako eta Informatikako erdi-mailako teknikariarekin elkarlanean aritzea Biscaytikekiko harremanetan.
23. Administrazio mailan, Barne Kudeaketako eta Informatikako erdi-mailako teknikariarekin elkarlanean aritzea, udal-langileen etengabeko prestakuntza digitalean eta Biscaytik e-Learning baliabideen erabilerari dagokionez.
24. Agiriak eta txostenak idaztea eta mekanografiatzea.
25. Erregistro Orokorrak arlora bideratutako erregistroak jasotzea eta baliozkotzea.
26. Bere erantzukizunpeko espedienteen jakinarazpen telematikoa egitea.
27. Espedienteen izapidetzean sartzen dira horiek hastea, horien jarraipena egitea, epeak kontrolatzea, jakinarazpenak, buletinetako argitalpenak, horiek amaitzea eta, azkenik, artxibatzea.
28. Idazkaritzako administraria ordezkatzea oporretan, atsedenaldian edo aldi baterako ezintasun labur baten ondorioz ez dagoenean.
29. Lanpostuaren balioaniztasunaren eta kualifikazioaren arabera agintzen zaizkion lanak egitea.
Batxilergoko titulua, teknikoa edo baliokidea.
Nahitaezko 2. hizkuntza-profila
1. Baldintza orokorrak
Deialdietako kidego eta eskalarako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintza orokorrak eta oinarri espezifikoetako baldintzak ere bete behar dituzte:
a) Nazionalitatea: Espainiar nazionalitatea izatea.
a.a) Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.
a.b) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.
a.c) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda eguneroko bizimoduan besteren laguntza behar badute.
a.d) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, a.a) atalean zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
b) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lan-egokitzapenak egin behar badira ere.
c) Adina: Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
d) Gaikuntza: Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.
Beste estatu bateko kide direnei dagokienez, gaitasunik gabe utzita edo antzeko egoeran ez egotea, ezta ere bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zigorrik edo baliokiderik izatea.
e) Titulazioa: Deialdiaren lanpostu horretan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatutako titulazio akademikoa edukitzea. Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.
f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.
g) Hautaketa-prozesu bakoitzeko oinarri espezifikoetan eskatzen diren gainerako baldintza guztiak.
Eskabideak Udalbatzako presidenteari zuzenduta aurkeztu beharko dira, hogei (20) egun balioduneko epean, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
1. gaia: Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak: zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa. Konstituzioaren balio nagusiak.
2. gaia: Espainiako Konstituzioa: funtsezko eskubide eta betebeharrak. Botere konstituzionalak: botere betearazlea, botere legegilea eta botere judiziala.
3. gaia: Espainiako administrazio publikoa. Estatuko administrazio orokorra. Autonomia Erkidegoak: estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko harremanak. Autonomia-erkidegoen antolaketa politiko eta administratiboa.
4. gaia: Espainiako toki-araubidea. Toki-administrazioa Espainiako Konstituzioan. Toki-autonomiaren printzipioa: esanahia eta irismena. Toki-administrazioa osatzen duten erakundeak.
5. gaia: Euskadiko Autonomia Estatutua: aurretiazko titulua, Euskadiko botereak, ogasuna eta ondarea.
6. gaia: Lurralde historikoak: foru-erakundeak: batzar nagusiak eta foru-aldundiak. Erakunde erkideen eta foru-erakundeen arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak.
7. gaia: Administrazio-zuzenbidearen sorburuak. Legea: kontzeptua eta motak. Araudia: erregelamenduak egiteko ahalaren titulartasuna eta mugak. Arauen hierarkia. Legezkotasunaren printzipioa administrazio publikoan.
8. gaia: Administrazioaren antolamendua. Antolaketa printzipioak: hierarkia eta eskumena. Eskuordetzea, goragokoak eskumenak bereganatzea eta ordezkatzea. Kudeaketa-agindua. Kontzentrazioa eta deskontzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa.
9. gaia: Administrazioaren antolamendua: administrazio organoak. Kide anitzeko organoak.
10. gaia: Administrazio egintza. Ekoizpena, edukia, zergatia eta modua.
11. gaia: Administrazio-egintzen zilegitasun-presuntzioa. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna. Jakinarazpenen edukia, epeak eta praktika. Argitaratzea. Erabateko deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
12. gaia: Administrazioari eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkeztea. Eskaerak zuzendu eta hobetzea. Administrazio-erregistroak. Epemugak, epeak eta horien zenbaketa.
13. gaia: Administrazio-prozedura (I): printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errefusatzea. Herritarren eskubideak.
14. gaia: Administrazio-prozedura (II): administrazio-prozeduraren faseak. Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera. Administrazio-isiltasuna.
15. gaia: Administrazio elektronikoa: Hiritarren eskubideak. Erregistroak, komunikazioak eta jakinarazpen elektronikoak. Prozeduren kudeaketa.
16. gaia: Administrazio-egintzak administrazio-bidean berrikustea: printzipio orokorrak. Administrazio-errekurtsoak: Administrazio-errekurtsoa jar dakiekeen egintzak. Administrazio-errekurtsoen izapideko erregela orokorrak. Errekurtso motak. Huts materialen zuzenketa. Egintzak errebokatzea.
17. gaia: Administrazio-ekintzarako moduak, toki-eremuan arreta berezia jarrita. Sustapen-jarduera. Zaintza-jarduera: administrazio-lizentziak eta -emakidak. Toki-zerbitzu publikoa: toki- zerbitzu publikoa kudeatzeko modua.
18. gaia: Herritarrei arreta emateko zerbitzuak. Herritarra, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile gisa. Jendeari arreta emateko, harrera egiteko, eskaria analizatzeko eta herritarrei erantzuna emateko trebetasunak.
19. gaia: Administrazio-zehapenak. Zehapen- zuzenbidearen printzipio orokorrak.
20. gaia: Kontratazio publikoa toki-eremuan: printzipio orokorrak, kontratu motak, kontratatzeko moduak eta prozedurak.
21. gaia: Udal-aurrekontua: kontzeptua, printzipioak, egitura eta edukia. Onespen-prozedura.
22. gaia: Udal Ogasuna: udalen sarrera motak.
23. gaia: Honako zerga hauen egitatea, subjektu pasiboa eta sortzapena: ondasun higiezinen gaineko zerga; ekonomia-jardueren gaineko zerga; trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga; eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga; hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
24. gaia: Administrazio publikoen eta haietako agintari eta langileen erantzukizuna. Printzipio orokorrak eta prozedura.
25. gaia: Udalerria. Udal-mugartea. Biztanleria: erroldatzean arreta berezia jarrita.
26. gaia: Beste toki-erakunde batzuk. Mankomunitateak, eskualdeak edo zenbait udalerri elkartzen dituzten beste erakunde batzuk.
27. gaia: Udalaren antolamendua: funtsezko printzipioak. Oinarrizko organoak: alkatea, alkateordeak, Udalbatza eta Tokiko Gobernu Batzarra. Organo osagarriak.
28. gaia: Alkatearen eskumenak. Alkatetzaren ebazpenak.
29. gaia: Udalbatza: osaera eta eskumenak. Tokiko Gobernu Batzarra. Osaera, izendapena eta eskumenak. Informazio batzordeak.
30. gaia: Udalbatzaren funtzionamendua: bilkura eta erabakien araubidea, aktak eta erabakien ziurtapenak.
31. gaia: Toki-erakundeek duten arauak egiteko ahala. Araubide organikoa eta ordenantzak. Arauak egin eta onesteko prozedura. Toki-arauak argitaratzea. Bandoak.
32. gaia: Toki-erakundeetako langileak. Motak. Funtzio publikoaren egitura eta antolamendua: lanpostu-zerrenda eta aurrekontu-plantillak. Laneko arriskuen prebentzioa.
33. gaia: Langileria arloko organo eskudunak. Estatuaren eskumenak. Toki-korporazioen eskumenak: Udalbatza, alkatea.
34. gaia: Toki-erakundeen ondasunak. Motak. Ondasunen inbentarioa.
35. gaia: Udalaren jabari publikoa: motak eta erabilera eta aprobetxamendu moduak.
36. gaia: Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileran (I): Hirigintza-lizentziak: motak. Eskumenak eta prozedura.
37. gaia: Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileran (II): Kontserbazio-betebeharra. Betearazteko aginduak. Aurri-deklarazioa.
38. gaia: Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurzoruaren erabileran (III): Hirigintza-legezkotasunaren babesa. Hirigintzako arau-hausteak eta zigorrak.
39. gaia: Datu pertsonalen babesa. Xedea eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak. Administrazioaren eta bertako langileen betebeharrak.
40. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerakoa: printzipio orokorrak eta berdintasuna administrazio-prozeduretan eta -arauetan sustatzeko neurriak. Hizkera ez sexista.
Gaiak prestatzeko, indarreko legeriatzat jotzen da deialdia argitaratzean Bizkaiko Aldizkari Ofizialean dagoena.