Administrari laguntzailea (Lehiaketa)
Gipuzkoa
Deialdiko lanpostuei dagozkien eginkizunak, orientazio eta azalpen gisa, honako hauek dira:
Lanpostuaren eginkizunak eta funtzio zehatzak:
— Herritarrei arreta, aurrez aurrekoan, telefono bidez eta bide elektronikoz.
— Jendeari arreta egitea eguneroko eta tramiteko gaietan; ahal dela, herritarrak planteatutako arazoak konpontzen saiatzea; espedienteen egoera eta horren inguruko gainerako inguruabarrak zertan diren jakinaraztea; legez isilpean gorde behar diren espedienteak isilpean gordetzea; eta behar bezalako errespetua erakustea kasu bakoitzeko intimitaterako eskubideari. Beharrezkoa izanez gero, gaia Udaleko beste sailetako teknikariei edo administrariei bideratzea.
— Udal Bulego Orokorretako tramiteak egin edo/eta tramitatzen parte hartzea administrazio-lanak eginez.
— Udalean jasotako eskabideak sarrera-erregistroan erregistratzea.
— Udaletik igortzen diren dokumentuak irteera erregistroan erregistratzea.
— Biztanleen Errolda Erregistroaren kudeaketan laguntza.
— Gutuneria bideratu, espedienteak antolatu, dokumentuak artxibatu, dokumentuak eta espedienteak katalogatu eta abar.
— Informatika-ekipamenduak, Office informatika-programak, Biztanleen Errolda Erregistroa, Ibilgailuen Errolda, eta lanpostuak berea den administrazio-jarduerara betetzeko beharrezkoak dituen egungo edo etorkizunean ezarriko diren gainerako informatika-programa zein ekipamenduak ezagutzea eta trebeziaz erabiltzea.
— Idazkaritza/Kontuhartzailetza Saileko teknikariei eta administrariei laguntzeko beraien zereginetan laguntzea.
— Udal Bulego Orokorretako gastuen, eskaeren eta fakturen kontrola.
— Alkatetza eta Idazkaritzako hitzorduak kudeatzea (agenda).
— Eusko Jaurlaritzaren, Foru Aldundiaren eta beste erakunde batzuen dirulaguntzak tramitatzerakoan herritarrei laguntzea.
— BakQ herritarrentzako identifikazio elektronikoaren eskaerak kudeatzea.
— Bere lanpostuaren kategoriaren arabera egiteko agindu dakiokeen beste edozein zeregin edo betekizun betetzea.
Ikas Graduatua, Bigarren Hezkuntzako graduatua, LHI edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna (B2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Ikas Graduatua, Bigarren Hezkuntzako graduatua, LHI edo baliokidea den beste tituluren baten jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna (B2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.
e) Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun azterketa ere gaindituz.
f) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
g) Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.
Zestoako Udalaren erregistro elektronikoan (www.zestoa.eus)aurkeztu beharko dira.
Zestoako Udaleko harrera bulegoan.
Era berean, eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira. Horiek aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izango da deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.