Adimen lehiakorreko eta finantzaketa publikoko kudeatzailea (Bilbo)
Bizkaia
Adimen Lehiakorreko Unitateko zuzendariaren mende dago eta bere helburu nagusia izango da euskal enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen inbertsio publikoko proiektuak identifikatzea, bereziki finantzaketa multilateraleko erakundeek bultzatutakoak, bai eta enpresa interesatuei laguntzea aukeraren bizi-zikloan eta sostengua ematea unitateko gainerako zereginetan
Hauek dira lanpostuaren zeregin garrantzitsuenak:
i. Aukerak identifikatzea esparru multilateralean
ii. Hedapena eta partzuergoak osatzeko laguntza
iii. Kanpo-sarearekin koordinatzea
iv. Nazioarteko lizitazioen plataformaren kudeaketa
v. Lizitazioetan parte hartu nahi duten euskal enpresekiko harremanak
vi. Eskualde edo/eta herrialde interesgarrien analisiak eta monitorizazio estrategikoko mekanismoak egituratzea
vii. Euskal enpresek intereseko sektoreetan dituzten gaitasunak aztertzea
viii. Adimen lehiakorreko txostenak egitea
ix. Adimen unitateari sostengua ematea
Unibertsitateko goi-mailako prestakuntza
C1 tituluaren baliokideak diren ingeles-ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta 297/2010 Dekretuarekin (2010eko azaroaren 15eko 219. EHAA) bat.
a) Hizkuntzak:
i. Baloratuko da frantsesa eta euskera jakitea
b) Esperientzia:
i. 5 urteko esperientzia nazioartekotze-jardueretan, aholkularitza estrategikoan edo negozioen garapenerako aholkularitzan edo nazioarteko lizitazioekin lotutako ikerketen arloan
ii. Baloratuko da esperientzia izatea Euskadirentzat estrategikoak diren sektoreei buruzko nazioarteko merkatu-azterketak egiten
c) Gaitasunak:
i. Komunikazioa
ii. Bezeroa orientatzea
iii. Talde-lana
iv. Antolakuntza eta plangintza
v. Moldakortasuna
vi. Gaitasun analitikoa
vii. Ekimena
viii. Motibazioa