Egoitza elektronikoa

2024ko «Udazain­tza zerbi­tzu­rako» hezi­tza­ileak

2024/02/15 - 2024/03/13
Inprimatu
Zumaia
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zumaiako Udala
Lehiaketa:
2024ko «Udazain­tza zerbi­tzu­rako» hezi­tza­ileak
Lanpostua:
Hezitzailea
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Titulazioa:

Gutxienez, Haur-hezkuntzako goi mailako teknikaria titulua, Haurtzaindegietako teknikari espezialista titulua edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo goragoko titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

1.    Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo bestela, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.              

Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

Aurreko paragrafoetan azaldutako atzerritarrez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak ere aurkeztu ahal izango dira.

2.    16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.    Gutxienez, Haur-hezkuntzako goi mailako teknikaria titulua, Haurtzaindegietako teknikari espezialista titulua edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo goragoko titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.

4.    Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

5.    Funtzioak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

6.    Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

7.    Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Onartzea
Elektronikoa:

Zumaiako Udalaren www.zumaia.eus egoi­tza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.

Aurrez aurrekoa:

— Zumaiako Udaleko erregistroan (Foruen enparan­tza z.g., 20750, Zumaia). Ordutegia: 7:45-14:30.

— Eskariak, halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.

Eskabidea orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da: Poste­txe­ko enplegatuak data eta zigilua jar­tze­ko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Zumaiako Udaleko Erregistroan.