2024ko Udaleko irekietako koordinatzaile eta begiraleak
Gipuzkoa
Hauexek izango dira udalekuan zehar begirale zein koordinatzaileek egin beharreko lanak:
—Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu.
—Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketa egin.
—Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratzea. Gainera, besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamendu-arauak betearazi beharko dituzte.
—Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.
—Haur guztien parte-hartzea sustatu.
—Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz. Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomia garatzen lagundu.
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaz-tagiria eduki behar da.
- Udaleku irekietan koordinatzaile izateko baldintza berezia.
Udaleku irekietako koordinatzaileen lan-poltsan onartua izateko baldintza hau ere bete beharko da:
—Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale Diploma edo Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak lan horietarako baliokide gisa onartzen dituen tituluak (ikus https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/programak/tituluak).
- Kirol udaleku eta uda gazteko kirol koordinatzaile izateko baldintza bereziak.
Kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol koordinatzaileen lan-poltsan onartua izateko ondorengo baldintzetatik bat betetzearekin nahikoa izango da:
— Goi Zikloko Jarduera Fisikoa eta Kirol Jardueretan titulazioa amaituta izatea.
— Lehen Hezkuntzako Gradua Gorputz Heziketako espezialitatean ikasketen lehenengo 2 urteak gaindituta izatea.
— Heziketa Fisikoaren eta Kirolaren Zientziaren Graduko lehenengo 2 urteak gaindituta izatea.
* Eskatzen diren baldintza hauek izena emateko epea amaitzen denerako beteta eduki behar dira.
Euskararen C1 hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
a) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazio-nalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondo-rengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
b) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.
c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaz-tagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
d) Gaixotasunik ez edukitzea, ezta akats fisiko nahiz psikikorik, postuan bete behar diren funtzioak betetzea galaraziko lukeenik. Beharrezkoa izanez gero mediku-txostena eskatuko da.
e) Europako Batasuneko edozein estatuko edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea, abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.
f) Euskara jakitea: euskararen C1 hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea. Ez duenak, aukera izango du azterketa egiteko, eta hizkuntza gaitasuna frogatzeko proba bat egin beharko dute. 2023ko udalekuetako hautaketa-prozesuan hizkuntza maila egiaztatzeko proba egin zutenei frogatutzat emango zaio.
g) Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
h) Izendatua suertatuko balitz, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako lanetan ez aritzea lanpostuaz jabetzeko egunean.
i) Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
- Eskaerak, behar bezala bete ondoren, Zestoako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (www.zestoa.eus). Bertan, «Tramiteak» atalaren barruan, «Tramiteak online»-en bakoitzak bere eskaera erregistratu beharko du elektronikoki ziurtagiri elektronikoa erabiliz.
- Zestoako Udaleko erregistroan (Foruen plaza 1 20740, Zestoa). Ordutegia: 8:00-14:00.
- Eskariak, halaber, Herri Administrazioen administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearem 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.
- Proposamenak posta bidez bidali daitezke, kasu honetan, posta-bulegotik zein egunetan bidali duen justifikatu beharko da eta, egun berean, korreo-elektroniko bidez, eskaintza bidali duela jakinarazi beharko da gazteria@zestoa.eus helbidera.
- Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.