Egoitza elektronikoa

2023ko "Udaleku irekietarako" koordinatzaileak

2023/02/16 - 2023/03/15
Inprimatu
Zumaia
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zumaiako Udala
Lehiaketa:
2023ko "Udaleku irekietarako" koordinatzaileak
Lanpostua:
Koordinatzailea
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Titulazioa:

Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

1.    Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo bestela, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

Aurreko paragrafoetan azaldutako atzerritarrez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak ere aurkeztu ahal izango dira.

2.    16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.    Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.

4.    Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.

5.    Denbora libreko begirale titulua edo baliokidea izatea.

6.    Funtzioak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.            

7.    Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.

8.    Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Oharrak:
  • Kontratuaren iraupena ekainaren 26tik uztailaren 28ra arte (biak barne) izango da. Hala ere, epe hau aldatu daiteke lehenengo txandari dagozkion egunetara murriztuz edo prestaketa eta ondorengo lanak horrela eskatzen badute handituz, betiere, zerbitzuaren beharrengatik. Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontutan izanik ezartzen duena izango da.
  • Ordainsaria: Zumaiako Udaleko ordainsarien taularen 9. maila.
Onartzea
Elektronikoa:

Zumaiako Udalaren www.zumaia.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.

Aurrez aurrekoa:

Zumaiako Udaleko erregistroan (Foruen plaza 1 20750, Zumaia). Ordutegia: 8:00-14:30.

Eskariak, halaber, Herri Administrazioen administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.    

Eskabidea orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da: Postetxeko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Zumaiako Udaleko Erregistroan. 

Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.