Egoitza elektronikoa

2023ko "Udaleku irekietarako" kirol begiraleak

2023/03/28 - 2023/04/05
Inprimatu
Oñati
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Oñatiko Udala
Lehiaketa:
2023ko "Udaleku irekietarako" kirol begiraleak
Lanpostua:
Begiralea
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Titulazioa:

 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta ondoren azaltzen diren ikasketen titulazioaren jabe izatea, edota ikasketa horiek egiten egotea.

  • IVEF/INEF.
  • Irakasle ikasketan gradua (hezkuntza fisikoko espezialitatea).
  • TAFYD (Gorputz eta kirol ekintzak sustatzea).
  • Kirol begiralea (Kirolaren Euskal Eskola eta federazioetako tituloak, eskainiko diren zerbitzuetan, edo baliokidea).
Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako B2 mailaren edo horren pareko euskara maila izatea.

Beste baldintza batzuk:

«Kirol zerbitzu orokorretarako»:

1.    Lan-kontratua egiterako egunean 16 urte beteta izatea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.   

2.    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta ondoren azaltzen diren ikasketen titulazioaren jabe izatea, edota ikasketa horiek egiten egotea.

— IVEF/INEF.

— Irakasle ikasketan gradua (hezkuntza fisikoko espezialitatea).

— TAFYD (Gorputz eta kirol ekintzak sustatzea).

— Kirol begiralea (Kirolaren Euskal Eskola eta federazioetako tituloak, eskainiko diren zerbitzuetan, edo baliokidea).

3.    Euskarako B2 mailaren edo horren pareko euskara maila izatea.

4.    Funtzioak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisikorik ez izatea.

5.    Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.            

6.    Haurtzaroa eta adoleszentziaren babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeko 8.artikuluaren arabera, sexu delitugileen Erregistro Zentraleko agiri negatiboa izatea. (Gehienez ere 3 hilabetetako aurretiaz emandakoak onartuko dira).

7.    Kontratazio hau beste lan kontratu edo funtzionario izendapen batekin ez da bateragarria izango, kirol begirale lanpostua betetzeko ezarritako lanaldi partzialetik haratago talka egiten duenean.

«Kirol zerbitzu espezifikoentzako»:

1.    Lan-kontratua egiterako egunean 16 urte beteta izatea.              

2.    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, edo baliokidearen jabe izatea.

3.    Eskalada indoor eta patinajea kirol begirale lanetan esperientzia izatea edo/eta formakuntza espezifikoa jaso izana.

4.    Euskarako B2 mailaren edo horren pareko euskara maila izatea.

5.    Funtzioak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisikorik ez izatea.

6.    Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.            

7.    Haurtzaroa eta adoleszentziaren babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeko 8.artikuluaren arabera, sexu delitugileen Erregistro Zentraleko agiri negatiboa izatea (gehienez ere 3 hilabetetako aurretiaz emandakoak onartuko dira).

8.    Kontratazio hau beste lan kontratu edo funtzionario izendapen batekin ez da bateragarria izango, kirol begirale lanpostua betetzeko ezarritako lanaldi partzialetik haratago talka egiten duenean.

Oharrak:

Lan kontratuaren iraupena ekainaren 22tik uztailaren 21era bitartean izango da; eta, lanaldia, Udalak ezartzen duen zerbitzuaren beharren araberakoa.

Onartzea
Elektronikoa:

Oñatiko Udaleko Zerbitzu Telematikoetan.

Aurrez aurrekoa:

Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Posta bulego batean.               

HAZko ordutegia: 07:30-15:30        

Era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazio Guztien Zuzenbide Arauen eta Administrazio Jardunbidearenak, 16.4 artikuluan izendatzen dituen bideetatik ere aurkez daitezke eskaerak. Oñatiko Alkateari zuzenduko zaizkio. Antzeman litezkeen okerrak edozein unetan zuzendu ahal izango dira ofizioz edo interesatuak hala eskatuta.