2022ko "Udaleku irekietarako" begiraleak
Gipuzkoa
Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea.
Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
1. Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo bestela, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Aurkez daitezke, halaber, Europako Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta haren ondorengoak eta bere ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
Aurreko paragrafoetan azaldutako atzerritarrez gain, Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrak ere aurkeztu ahal izango dira.
2. 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
3. Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria) edo gorako titulu baten jabe izatea edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
4. Euskararen 2. hizkuntza-eskakizunaren edo baliokidea den tituluaren jabe izatea.
5. Funtzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea.
6. Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
7. Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
— Txanda bakarraren kasuan lan eginez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 4tik 15era (biak barne) edo uztailaren 18tik 29ra (biak barne) izango da, edo, bi txanden kasuan lan eginez gero, uztailaren 4tik 29ra arte (biak barne). Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da.
— Ordainsaria: Zumaiako Udaleko ordainsarien taulako 7. maila.
Zumaiako Udalaren www.zumaia.eus egoitza elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez.
— Zumaiako Udaleko erregistroan (Foruen plaza 1 20750, Zumaia). Ordutegia: 8:00-14:30.
— Eskariak, halaber, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabilita aurkeztu ahalko dira.
Eskabide orria posta bulego batean aurkeztekotan, gutun-azal ireki batean eraman behar da: Correoseko enplegatuak data eta zigilua jartzeko, aurkezteko epearen barruan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabidea posta bulegoan utzi zen egunean izan duela sarrera Zumaiako Udaleko Erregistroan.
— Aplikagarria den araudiak dioen beste edozein eratan.