Hauexek izango dira udalekuan zehar begirale zein koordinatzaileek egin beharreko lanak:
— Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu.
— Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketa egiten.
— Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratzea. Gainera, besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamendu-arauak betearazi beharko dituzte.
— Ezarritako neurri guztiak eta Covid-19 pandemiaren aurrean etorkizunean aplika daitezkeenak betetzea eta betearaztea.
— Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.
— Haur guztien parte-hartzea sustatu.
— Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz. Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomia garatzen lagundu.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea.
Udaleku irekietan koordinatzaile izateko baldintza berezia.
Udaleku irekietako koordinatzaileen lan-poltsan onartua izateko baldintza hau ere bete beharko da:
— Haur eta Gazteen Aisialdirako Begirale Diploma edo Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak lan horietarako baliokide gisa onartzen dituen tituluak (ikus https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/programak/tituluak).
Euskara jakitea: euskara ulertu eta mintzatzeko trebetasuna izatea. Beharrezkoa ikusiz gero, azterketa egingo zaio izangaiari trebetasun hau frogatzeko.
a) 18 urte beteta izatea edo kontratua sinatzen den egunean beteta izatea.
b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea.
c) Gaixotasunik ez edukitzea, ezta akats fisiko nahiz psikikorik, postuan bete behar diren funtzioak betetzea galaraziko lukeenik. Beharrezkoa izanez gero mediku-txostena eskatuko da.
d) Europako Batasuneko edozein estatuko edota hitzartutako herrialde bateko nazionalitatea edukitzea, abenduaren 29ko 55/1999 Legearen 37. artikuluan xedatutakoaren arabera.
e) Euskara jakitea: euskara ulertu eta mintzatzeko trebetasuna izatea. Beharrezkoa ikusiz gero, azterketa egingo zaio izangaiari trebetasun hau frogatzeko.
f) Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
g) Izendatua suertatuko balitz, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako lanetan ez aritzea lanpostuaz jabetzeko egunean.
h) Natura sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
Kirol udaleku eta uda gazteko kirol koordinatzaile izateko baldintza bereziak.
Kirol udalekuetako eta uda gazteko kirol koordinatzaileen lan-poltsan onartua izateko ondorengo baldintzetatik bat betetzearekin nahikoa izango da:
— Goi Zikloko Jarduera Fisikoa eta Kirol Jardueretan titulazioa amaituta izatea.
— Lehen Hezkuntzako Gradua Gorputz Heziketako espezialitatean ikasketen lehenengo 2 urteak gaindituta izatea.
— Heziketa Fisikoaren eta Kirolaren Zientziaren Graduko lehenengo 2 urteak gaindituta izatea.
Eskatzen diren baldintza hauek izena emateko epea amaitzen denerako beteta eduki behar dira.