Egoitza elektronikoa

2022ko «oporretan euskaraz» programako koordinatzaile bat eta bederatzi begirale

2022/05/11 - 2022/05/20
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zizurkilgo Udala
Lehiaketa:
2022ko «oporretan euskaraz» programako koordinatzaile bat eta bederatzi begirale
Lanpostua:
Koordinatzaile eta begirale
Plaza-kopurua:
koordinatzaile bat eta bederatzi begirale
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Begiraleek honako ataza hauek egingo dituzte Oporretan Euskaraz programan:

— Programazioaren diseinuan, jarraipenean eta ebaluazioan parte hartu.

— Programatutako guztia gauzatzeko beharrezkoa den lanketa egin.

— Haurrei harrera egin eta arreta eskaintzeaz arduratzea. Gainera, besteak beste, espazioak ireki eta itxi beharko dituzte, txukuntasuna mantendu beharko dute eta funtzionamendu-arauak betearazi beharko dituzte.

— Haurrak dinamizatu eta lotura afektibo eta konfiantzazkoak bideratuko dituzte.

— Haur guztien parte-hartzea sustatu.

— Harreman ludikoa garatu, baliabide eta jarduera desberdinetan loturak sortuz. Haurrei eguneroko eginbeharretan autonomía garatzen lagundu.

— Euskararen erabilera sustatzea udaleku guztian zehar eta egiten diren ekintza guztietan.

— Udalekuetan parte hartzen duten umeen guraso eta arduradunei egunerokotasunean sortarazten zaizkien zalantzei erantzutea.

Udaleku irekietan koordinatzaileari dagokionez, aurreko atazak egiteaz gain:

— Begirale taldea zuzenduko du.

— Udaleko Gazteria Teknikariarekin koordinazio lanak egingo ditu eta horretarako behar haina bilera egingo ditu.

Udaleku irekietako plangintza eta balorazio txostena aurkeztuko dizkio Gazteria Teknikariari.

Titulazioa:

 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa edo baliokidea izatea

Hizkuntza eskakizuna:

B2 Euskara Eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak edo adin horretatik gorakoak badira.     

b)    18 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.

c)    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa edo baliokidea izatea, edo titulu hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotzea edo kredentziala eduki beharko da. Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen eremuan beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei, Erkidegoko Zuzenbideko xedapenetan ezarritako am langabeziari. Izangaiei dagokie azterketa hori egiaztatzea.          

d)    B2 Euskara Eskakizuna egiaztatzeko ziurtagiria izatea.             

e)    Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da azterketa medikoaren bidez.

f)    Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotako zerbitzutik bereizia ez izatea, eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea banandua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan eta baldintza berberetan enplegu publikora iristea galarazteko.       

g)    Indarrean dagoen araudiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita.

h)    Sexu-izaerako delituengatik zigor-aurrekaririk ez izatea.   

i)    Aisialdiko titulua. Haur eta gazteen aisialdiko monitore homologatuaren titulua.

       

Onartzea
Elektronikoa:

Zizurkilgo Udaleko erregistro elektronikoan erregistratuko dira.


Aurrez aurrekoa:

Zizurkilgo Udaleko Erregistro Orokorrean.

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako edozein lekutan