2022ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari dagozkion hautaketa-proben deialdiak, enplegu publikoa egonkortzeko prozesuaren bidez.
Bizkaia
1. Hauek dira:
a) Egoera hauetako bat gertatzea:
- Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.
- Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.
b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.
c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.
d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.
e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; eta oinarri espezifikoetan ezarritako baldintzak betetzea. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.
f) Ezin izango dira aurkeztu kategoria bereko GUFEko lan-kontratuko langile finkoak.
2. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetarako lehiatzen direnek legezko izaera hori eduki behar dute aitortua, %33ko portzentajean edo altuagoan, eta eskabidea aurkezteko unean egiaztatu beharko dute hori Bizkaian bizi ez diren pertsonek.
Nolanahi ere, honako kasu hauetan joko da baldintza hori betetzen dutela: ezintasun iraunkor oso bat dela-eta pentsio bat aitortua duten Gizarte Segurantzako pentsiodunen kasuan, eta zerbitzurako ezintasun iraunkorra edo desgaitasuna dela-eta erretiro-pentsio bat aitortuta duten klase pasiboetako pentsiodunen kasuan.
3. Hautaketa-prozesuan desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plazetan lehiatzeko parte eskatu dutenek aurkeztutako eskabideak aztertuta ondorioztatzen bada ez dituztela betetzen horretarako baldintzak, ofizioz onartuko dira txanda ireki arruntean,
betiere txanda horretan onartuak izateko baldintzak betetzen badituzte.
4. Eskaera-orriak aurkezteko epea amaitzen den egunean eduki beharko dira betekizun horiek guztiak, salbu eta hizkuntza-eskakizunaren betekizuna, berau berariazko oinarrietan aurreikusitako euskara-ariketa idatzia egiteko eguna baino lehen egiaztatu
beharko baita. Halaber, beharrezkoa izango da betekizun horiei guztiei eustea hautaketa-prozesuan zehar, harik eta kontratazioa egin arte.
Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.
Aldez aurreko hitzordua eskatzeko telefonoa: 94 608 2250
Eskatu aldez aurreko hitzordua online
Zure eskabidea entregatzera edo norbaitek zure izenean betetzera joaten zarenean, beharrezko dokumentazio guztia eduki behar duzu.
Ikusi dokumentazioaren zerrenda (PDF, 294 KB)
Aldez aurreko hitzordua eskatu eta dokumentazioa prest duzunean, etor zaitez izapidea online pausoz pauso egiten laguntzeko gaitutako bulegora.
Bulegoaren ordutegia: 9:00etatik 17:00etara.