Kale garbitzaileen lan poltsa.

2013/05/30 - 2013/06/15
Inprimatu
Antzuola
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ANTZUOLAKO UDALA
Lehiaketa:
Kale garbitzaileen lan poltsa.
Lanpostua:
kale garbitzaile.
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren zereginak hauek dira:

Herriko kaleak garbitzea.

Zeregin esanguratsuenak:

—Herriko kaleak garbitzea.

—Paperontzi selektiboak hustu eta dagokion gunera eramatea.

—Makina barredoraren zein bere ardurapeko gainentzako ekipo mekanikoak garbitzea, mantenua egitea eta konponketa txikiak egitea.

— Herriko espazio-publikoetako hustubide eta belarrak garbitzea.

—Antzuolan, atez-atekoarekin hondakinak banatzeko irizpideak jarraitzea.

—Beharrezkoa denean obretako brigadari laguntzea.

—Arloko arduradunari hondatuta egon daitezkeen instalakuntza eta hiri-altzarien berri eman.

—Eskatzen zaionean mahai, aulki, armairu, liburu, bulego materiala etab lekuz aldatzea.

—Jai edo ekintza desberdinetako taula, argi edo instalazioen muntaian laguntzea, hala eskatzen zaionean.

—Agintzen zaion bere kategoriako beste edozein lan egitea, aldez aurretik horri buruzko prestakuntza jaso badu.

Titulazioa:

Titulazioa: Eskola ziurtagiria.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara: 1. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea. Jarraian aipatzen diren bitartekoetatik edozein erabil daiteke hizkuntza-eskakizuna ziurtatzeko:

  • Eskaerarekin batera aurkeztu behar da Herri Administrazioaren Euskal Institutuaren ziurtagiria, 1. hizkuntza-eskakizuna lortu dela ziurtatzen duena, edo horren ziurtagiri baliokideak aurkeztuko dira, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren, euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailarekin partekatzen denaren arabera.
  • Hautapen-prozesuaren bigarren ariketa baztertzailea egitea.
Beste baldintza batzuk:

Gida-baimena: B1.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaerak bat etorriko dira Antzuolako Udalaren Erregistro Bulegoan jasoko den, eta oinarri hauen eranskin gisa aurkezten den, eredu ofizial eta normalizatuarekin.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:

I. ERANSKINA

GAI ZERRENDA

GAI ZERRENDA OROKORRA

1. 1978ko Espainiako Konstituzioa: Printzipio orokorrak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.

2. EAEko Autonomia Estatutua: EAEko Botereak.

3. Biztanleria. Kontzeptua. Herritarren eskubideak eta betebeharrak.

4. Udal-antolakuntza. Udaletako organo motak. Alkatea. Udal Osoko Bilkura. Tokiko Gobernu Batzordea. Organo osagarriak: Informazio Batzordeak.

GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA

1. Eskuzko kalegarbiketa.

2. Kalegarbiketa mekanikoa.

3. Garbiketa tresna eta makineria.

4. Paperontziak.

5. Jai eta ekitaldi berezietako garbiketa.

6. Azoka garbiketa.

7. Parke, lorategi eta hilerrien garbiketa.

8. Elurte eta izozte egunetako ekinbidea.

9. Hondakinen bilketa selektiboa.

10. Atez-ateko sistema.

11. Laneko arriskuen prebentzioa. Kontzeptuak. Osasuna. Laneko arriskua. Lan-baldintzak. Arrisku-faktoreak. Prebentzio- teknikak. Kalte profesionalak. Laneko arriskuak. Segurtasun-baldintzak. Lan-karga eta nekea. Ingurumena lanean. Prebentzio-teknikak. Ergonomia. Seinaleztapena. Larrialdi Plana.

12. Antzuolako udalerria. Biztanleria, geografia eta orografia. Kale-izendegia, baserriak, auzoak eta udal-bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak. Festak.

egutegia:
Abisuak
Berriak: