IVAP- Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Edukiak bilatzeko orria
  •  

Euskara irakasle beharrak bete tzeko lan-poltsa.

2014/03/15 - 2014/04/03
Inprimatu
Beasain
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
BEASAINGO UDALA
Lehiaketa:
Euskara irakasle beharrak bete tzeko lan-poltsa.
Lanpostua:
Irakasle
Plaza-kopurua:
Lan-poltsa
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren egitekoak ondoko hauek izango dira:

Irakaskuntza:

— Euskara eskolak zuzen prestatu eta ematea:

* Urteko programazioa gauzatu.

* Horretatik, hiruhilekoa zehaztu ondoren, eguneko programazioa zehaztu, dokumentazioa bildu, materiala sortu, didaktizatu eta lanketa prestatu.

* Ikasleen lanak zuzendu, klaseak eman, taldeen barruan ikasleen maila, helburu eta erritmo diferenteak, kudeatu.

* Postprogramazioa egin.

— Ikasleen ikas prozesua jarraitu: Asisten tzia kontrolatu, ebaluatu, arreta pertsonalizatua eskaini, motibatu eta beharrei erantzun.

— Autoikaskuntzan ez ezik, beste taldeetan ere bai dabiltzan ikasleen tutoretza: Ikasleen beharrak eta gabeziak detektatu, ildo metodologikoak zehaztu, behar duen informazioa eskuratzen lagundu, helburuak markatu, zalantzak argitu, zuzendu.

— Sartzeko proben diseinuari buruzko hainbat lan egitea, ereduak sortu eta abar eta ikasleak taldekatzea, lortutako emaitzen arabera (diagnosia, txostena).

— Bileretan parte har tzea (Klaustroa, Koordinazio bilerak, ebaluazio bilerak), irizpideak batzeko, Curriculumaren hobekuntzan parte hartzeko, ildo metodologikoak finkatzeko, taldeak banatzeko, sor daitezkeen aparteko gaiak lantzeko eta ikasturtearen martxa ebaluatzeko informazioa emanez, arazoak aztertuz eta ekintza zuzentzaileak abiaraziz.

— Bere jarduerari buruzko txostenak eta idazkiak egitea (planak, memoriak, ikasleei buruzko txosten desberdinak, etab.).

— Beste irakasleen ordezkapenak egitea.

Beste funtzio batzuk:

— Euskaltegiko Zuzendaritzarekin eta lankideekin lankidetzan aritzea zentroak garatu beharreko jardueren programa diseinatzen eta beste ekintzetan: Urteko memoria, aurreko ikasturteko bete tze-maila eta ebaluazioa, hurrengo ikasturteko Planeko helburuak,

— Gainerako irakasleekin batera, Euskaltegiak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk abiarazi, garatu eta laguntzeko zereginetan parte hartzea: Eskolaz kanpoko jarduera osagarriak, hitzal diak, ipuin kontaketa, erakusketak,

— Kanpo-ebaluazioetan aztertzaile, aztertzaile-laguntzaile lanak egin.

— Euskara irakasteko beharrezko diren ezagutzak etengabe gaurkotuta mantentzea (HABE eta Gipuzkoako udal euskaltegion artean antolatutako formazioa, parte hartu eta abar).

Udaleko beste postu batzuekin dituen erantzukizun komunak:

— Bere eginkizuneko gaiei dagokionez, herritarrak hartzea, informatzea eta orientatzea.

— Euskaltegian existitzen diren instalazioak eta bitartekoakegoki erabiltzen, zaintzen eta mantentzen direla kontrolatzea eta begiratzea.

— Lehenago deskribatutako eginkizunez gainera, bere gaitasun eta ahalmen profesionalen arabera, ezarritako helburuak betetzeko egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak egitea.

Titulazioa:

Eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehenago, Irakasle-ikasketak eginda edo bestelako unibertsitate diplomaturaren bat edo horren baliokidea izatea. Halaber, onartzekoak dira 1984ko ekainaren 8ko Aginduak araututako homologazio probak gainditu zituzten irakaslegaiak.

Hizkuntza eskakizuna:

Administrazioko laugarren hizkuntza eskakizuna izatea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautaketa prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabide bidez agerrarazi behar dute hori (eredu ofizial eta normalizatuari egokiturik); Udalaren web orrian (http://www.beasain.net ) edota Euskaltegiko Harrera Bulegoan jaso daiteke eskabidea. Aipatu eskabidea Euskaltegiko Lehendakari jaunari zuzenduko diote.

Eskabideak 20 egun naturaleko epean aurkeztu behar dira, deialdiaren iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara tzen den egunaren biharamunetik kontatuta.

Euskaltegiko Herritarren Harrera Bulegoan aurkeztuko dira eskabideak edo azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38. Artikuluan ezarritako eran.

Postetxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak, epea amaitu baino lehen entregatuko dira irekita doan gutunazalean, Postetxeko funtzionarioak zigilatu eta eguna jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da sarrera izan zutela Postetxean aurkeztu ziren egunean.

Egitatezko errakuntzak daudela konturatuz gero, edozein unetan zuzendu ahal izango dira, ofizioz edo interesdunak eskatuta.

Deialdia
Oinarriak:
egutegia:
Abisuak
Berriak:
Euskadi, auzolana