Lanpostuari dagozkion eginkizunetan aritzeak, eginbehar hauek betetzea dakar, bertzeak bertze:
Lanbide Heziketako Lehen Mailako ziurtagiria, Oinarrizko Hezkuntza Orokorrekoa edo horien baliokideak izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean titulu hori eskuratzeko maneran egotea.
Hizkuntza eskolaren batek emandako euskararen gaitasun agiria izatea, edo ofizialki horren baliokidetzat jotzen den beste titulazio bat. Lanpostuan aritzeko eskatzen den euskara maila Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 da, gutxienez (erabiltzaile independente aurreratua). Izangaiak, aipatu diren titulu edo ikastaroak ez baditu, proba bat egiteko aukera izanen du, eta horrela zehaztuko da beharrezkoa den maila baduen hizkuntza horretan. Izangaiek, askitasun proba hori egin nahi badute, deialdian parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute, horri dagokion tokian.
B motako ibilgailuen gidabaimena izatea.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Agoizko Udalaren Erregistro Orokorrean (Kale Berria, 22, 31430 P.K.) aurkeztu beharko dira edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozein baliatuz, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun naturaleko epean. Epearen azken eguna jaieguna bada, Udalaren bulegoak jendearentzat irekita dauden hurrengo eguna arte luzatuko da. Eskabideak deialdi honetako eranskinean argitaratutako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira eta horietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako.
II. ERANSKINA
Kultura orokorreko gaiak
II.1. Komunikazio alorra:
1.–Ohiko testu idatziak (informaziokoak, literaturakoak...) ulertu eta ideia nagusiak eta haien arteko loturak laburtzea. Hainbat testu motaren alderdi erraz batzuen analisia (egitura, hitzak, puntuazio zeinuak...).
2.–Hainbat motatako (kontakizun, deskripzio, elkarrizketa, txosten...) testu errazak idaztea testuari dagokion egitura erabiliz, ortografiako arauak betez eta testua lotzen duten oinarrizko prozedurak (juntagailuak, aditzaren denbora, puntuazio zeinuak...) erabilita.
3.–Sinboloak, irudiak, planoak eta grafiko sinpleak ulertzea.
4.–Alfabetoaren ordena menderatzea hiztegia, gida, telefonoa, zerrendak eta abar aise erabiltzeko.
5.–Inprimakiak, galdera sortak eta inprimaki sinpleak ulertu eta betetzea: NANa, telegramak, igorpenak, bankuko agiriak, eskabideak.
II.2. Matematiken alorra:
1.–Zenbaki natural eta hamartarrak irakurri, idatzi eta ordenatzea.
2.–Eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun problema txikiak konpontzea oinarrizko lau eragiketak (batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa) erabiliz, zenbaki naturalekin zein hamartarrekin.
3.–Luzera, azalera, masa, kapazitate eta denbora neurriak. Multiplo eta azpimultiplo erabilienak. Unitateen konbertsioa.
4.–Irudi lau eta gorputz geometriko ezagunenak bereiztea. Oinarrizko osagaiak (aldea, angelua, erpina, aurpegia, oinarria eta altuera) zein diren jakitea.
II.3. Ingurune sozialaren eta naturalaren arloa:
Agoizko Udalaren egitura eta gobernu organoak.
Agoitz. Erliebea, klima, kokapen geografikoa, fauna eta landaredia. Historiako gertakariak eta pertsonaia historikoak. Gaur egungo egoera. Nekazaritza, abeltzaintza, industria, merkataritza eta zerbitzuak.
III. ERANSKINA
1.–Eraikinetako banaketa koadroak, potentzia kontrolatzeko etengailua, magnetotermikoak eta diferentzialak.
2.–Ohiko argien zirkuituak: etengailuak, konmutadoreak, entxufe-oinak, lanparak, pitzarazgailuak eta erreaktantziak.
3.–Iturgintza eta berokuntza instalazioen gaineko mantentze lana: aparatu sanitarioak, txorrotak, zisternak, sifoiak, berokuntza zirkuituak, erradiadoreak betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai nagusiak.
4.–Korronte elektrikoaren hastapenak. Korronte jarraitua eta aldizkako korrontea. Oinarrizko magnitude elektrikoak, horien kontrola eta neurria. Korronte elektrikoaren ondorioak. Etxebizitzetako instalazio elektrikoak. Tresnak nola erabili eta segurtasunez nola erabili.
5.–Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak.
6.–Oinarrizko ezagupenak, telefono banagunea, faxa, fotokopiagailuak, koadernagailuak, ikus-entzunezko materiala eta agiriak suntsitzeko gailuak erabiltzeko.
7.–Sinboloak, irudiak eta grafiko sinpleak ulertzea; inprimakiak, galde-sortak, formulario errazak, bankuko agiriak, eskabideak eta postako inprimakiak ulertu eta betetzea.
8.–Iragarki ohol ofizialen mantentze eta kontrol lana; orobat, bulegoko materialak, altzariak eta garbiketa gaiak.
9.–Kartazaletan sartzea, etiketak paratzea, paketeak eta korrespondentzia eraikinean barrenean eta eraikinetik kanpoan banatzea, baita korrespondentzia ofizialaren frankeoa edo zigilatzea ere.
10.–Gidak, zerrendak, telefonoak aise erabiltzeko hurrenkera alfabetiko eta numerikoak jakitea eta menderatzea, kontrol xumeak egitea eta dokumentuak artxibatzea.
11.–Informatikari buruz jakin beharreko oinarrizko ezagupenak.