Osasun Saila

Emozioei heltzea COVID-19aren aurrean

Osasun Mentaleko Aholku Batzordea EMOZIOEI HELTZEA COVID-19AREN AURREAN

Autozainketak herritarrentzat

ESTRESA

  • COVID-19aren zabalkundeak estresa eragiten du pertsonengan eta komunitatean orokorrean.
  • Mehatxu-egoera horrek egokitzapen-aldaketa emozionalak sortzen ditu eta gure organismoa ez da ohi bezala portatzen.
  • Erantzuna norbera izateko duen moduaren araberakoa izateaz gain, dugun laguntza eta ditugun baliabideen araberakoa izango da.
  • Estresa gure bizitzaren parte da, ezin da saihestu.
  • Komunikabideetan eta sare sozialetan epidemiari buruzko informazioa agertzen da behin eta berriz, eta baliteke horrek estres-mailak areagotzea.

ALDAKETAK

  • Aldaketak egon ahal dira pentsatzen dugun moduan (ez garakontzentratzen, gauzei bueltak ematen dizkiegu), gure emozioetan (tristura, estutasuna, beldurra), gure jokabidea (isolatzea, ez zaintzea) eta baita fisikoak ere (lo ez egitea, palpitazioak).
  • Seinaleei horietako batzuk nabaritzen badituzu, ez larritu, egokitzapen-erreakzioak dira.
  • Medikuarenera jo behar dugu horiek oso intentsuak badira eta bizitza normala egitea ezinezkoa bazaigu.
  • Norbere burua eta besteena zaintzea epidemiaren kontra borrokatzeko modua da.

AUKERA

  • Bestalde, krisi-uneetan pertsonen alderik onenak eta errukitsuenak loratzen dira.
  • Horixe bera miresten dute herritarrek egunero, zaintzen dituzten langileei esker onak eskainiz.
  • Paziente askok profesionaletan aurkitzen dute posible duten giza tratu bakarra.
  • Tratua eta zainketa hobetzeko ekintza posibleak hauek dira: pazienteei irratiak, liburuak, mp3, egunkariak paperean eta aldizkariak ematea, baita atxikimendu-objektuak ere (argazkiak, etab.) eta whatsappa eta posta elektronikoa erraztea...
  • Gaixotasun mentala duten pertsonak, hots, mendeko pertsonen kasuan, laguntza-beharrak handiagoak dira.
  • Garrantzitsua da pazienteen senitartekoei laguntzea gaixoa hiltzen ari denean eta doluan egoera honetan.

Norbere burua zaintzea eta besteak animatzea epidemia geldiarazteko modua da NORBERE BURUA ZAINDUZ, BESTEAK ZAINTZEN DITUGU!

Osasun Mentaleko Aholku Batzordea EMOZIOEI HELTZEA COVID-19AREN AURREAN

Gomendioak herritarrentzat

HARTU ATSEDEN

  • Zaindu zure oinarrizko beharrak (jan, edan eta lo egin modu erregularrean).
  • Mantendu higiene eta eguneko errutinak jantzi zaitez eta ez egon egun osoan pijaman.
  • Errespetatu lotarako ordutegia, egin lo behar beste eta ez egin aktibatzen zaituen jarduerarik lotara joan aurretik.

MANTENDU ZAITEZ AKTIBO

  • Ahal den neurrian jarraitu zure eguneroko jarduerak egiten, errutina eta ordutegi bat izaten, horrekin pentsamenduak hobeto kontrolatuko dituzu.
  • Pentsatu zer egin dezakezun eta ez pentsatu egin ezin duzun horretan.
  • Saia zaitez aisialdi-uneak izaten, sustatu zure sormena, partekatu besteekin.

ZAINDU ZURE OHITURAK

  • Saihestu alkohola eta drogak.
  • Kontrolatu automedikazioa eta jarraitu preskribatuta duzun medikazioa hartzen. Izan etxean behar duzuna, ez pilatu.

LASAITU

  • Arnasketak eta erlaxazioak arreta arazotik desbideratzen laguntzen dute.
  • Atseginak zaizkizun jarduerak egin: marraztu, irakurri, musika entzun.
  • Umorea desesperazioaren aurkako antidoto bat izan ahal da. Barre egin, irribarre egin, izan jarrera baikorra.

EGIN ARIKETAK

  • Egin ariketa fisikoa, gimnasia, luzapenak,.. zure aukeren eta ohituren arabera, objektibo errealistekin.

ANTZEMAN EGOERAK ZUGAN DUEN ERAGIN EMOZIONALAANTZEMAN EGOERAK ZUGAN DUEN ERAGIN EMOZIONALA

  • Izan zaitez zure emozioez eta sentsazioez kontziente. Ez zaitzatela eraman.
  • Egon adi estres, antsietate eta depresio sintomen agerpenari.
  • Eman zure buruari denbora bat zure sentimenduak ulertzeko.

KONTROLATU ZURE PENTSAMENDUA

  • Identifikatu ondoezik handiena sortzen dizuten pentsamenduak, horiek defentsa-erreakzio normala izana ahal dira. Hurbileko pertsonekin partekatu ahal dituzu.
  • Planteatu lortu ahal diren xedeak, eta ez kostu handia ekarriko duten helburuak, horiek frustrazio handiagoa sortu ahal digute.
  • Egon adi baztertze-jarrerekin.

INFORMA ZAITEZ

  • Partekatu egiaztatutako informazioa eta jarraitu iturri ofizialen eta fidagarrien gomendioak.
  • Ez egon komunikabideen mende denbora guztian.

BERROGEIALDI LUZATUA

  • Berrogeialdia luzatzeak estres handiagoa gehitu ahal digu, kutsatzearen, aspertzearen edo ondorio ekonomiko negatiboen beldur garelako.

KOMUNIKA ZAITEZ

  • Zure pertsona maiteekin, euskarri bat direlako, telefono edo bideo-deien bidez, baliabideak neurriz erabiliz eta zure atsedena zainduz.
  • Berrogeialdia aukera ona da laguntasunak berreskuratzeko.
  • Zaindu zure maiterik behartsuenak: nagusiak, mendekoak, isolatuta daudenak.
  • Bereziki zaurgarriak diren pertsonen kasuan, ez esan gezurrik eta eman azalpen koherenteak duten ulermen-mailaren arabera.

ETA, HALA BEHAR BADUZU, ESKATU LAGUNTZA!

  • Nerbiosoegi bazaude, denbora osoan triste bazaude edo erreakzio batzuk denboran luzatzen badira... zuretzat gehiegi dela sentitzen duzunean.

Eskatu laguntza! Osasun Aholkua: 900 20 30 50

Osasun Mentaleko Aholku Batzordea EMOZIOEI HELTZEA COVID-19AREN AURREAN

Gomendioak pazientearentzat, familiarentzat, seme-alabentzat eta nerabeentzat

ARRETA BEREZIA BEHAR DUTEN PERTSONAK

  • Patologia kronikoak dituzten pertsonak.
  • Osasun mentaleko arazoak eta adizkioak dituzten pertsonak.
  • Umeak eta nerabeak.
  • Adineko pertsonak.
  • Gaixotasuna duten pertsonak.
  • Haien senitartekoak.
  • Senitarteko bat galdu duten pertsonak.
  • Langile sanitarioak, poliziak, garbitzaileak, farmazialariak, elikadurakoak, etab.

ARRETA HANDIZ IBILI ETA JARRAITU GOMENDIOAK

  • Jarraitu osasun-agintariek zehaztutako prebentzio-neurriak eta izan konfiantza haiengan.
  • Informa zaitez modu errealistan. Ez hartu arinki bere arriskua eta ez handitu.

GAIXOTASUNA IZATEA

  • Urrundu zure pentsamendu intrusiboak. Ez pentsatu okerrenean.
  • Beldur zarenean, izan kontuan aurreko esperientziak.
  • Isolamenduak estresa, antsietatea, bakardadea, haserrea, beldurra eta etsipena sorraraz ditzake. Dena pasako da.

HILDAKO PERTSONAK

  • Agur esan gabe hiltzea, eta senitartekoak bisitatu ezin izateak dolua egitea zailtzen du.
  • Baina ez da ezinezkoa egitea. Beste egoera batzuetan egin daiteke, nahiz eta zailagoa izan.
  • Aukerak bilatu behar dira, laguntzak mantendu, atzeratutako zeremoniak, eta beharrezkoa balitz, laguntza psikologikoa.
  • Txikiei azaldu behar zaie, haien adina kontuan izanik.

TXIKIAK

  • Haurrek erreakzionatzen dute neurri handi batean pertsona helduengan ikusten dutenari erantzuteko edo imitatzen.
  • Haien aurrean lasaitasuna eta konfiantza izatea haiei laguntzeko eta lasaitzeko modurik onena da.
  • Haien estresa kontrolatzeko gai diren gurasoek gaitasun handiagoa dute jarrera lasai hori izateko haien seme-alabekin.
  • Haur guztiek ez diote estresari modu berdinean erantzuten.
  • Arreta eman behar diguten agerpen batzuk hauek dira:
    • negar gehiegi egitea
    • gainditutako jarrerei itzultzea (enuresia)
    • triste sentitzea
    • aldaketak loan eta elikaduran
    • sumingarritasuna, oldarkortasuna, inpultsibotasuna.
    • adi egoteko eta kontzentratzeko zailtasuna

ZER EGIN

  • Haiekin hitz egin, lasai eta modu ulergarrian epidemiari eta bere ondorioei buruz.
  • Adierazi onik daudela eta horregatik dela garrantzitsua jarraibideak betetzea.
  • Mugatu seme-alabak komunikabideen aurrean dauden denbora, bereziki txikienen kasuan, ulertzen ez duten zer edo zerk ikaratu ahal dituelako.
  • Hitz egin nerabeekin, gaitasun gehiago dute arazoa ulertzeko.
  • Joera handiagoa dute informazioa jasotzeko sare sozialen bidez, eta informazio okerra jasotzeko aukera gehiago dituzte.
  • Mantendu errutinak etxean isolamenduak irauten duen bitartean: higienea, elikadura eta loa.

Osasun Mentaleko Aholku Batzordea EMOZIOEI HELTZEA COVID-19AREN AURREAN

Gomendioak osasun mentalentaleko tratamendua jasotzen duten pazienteentzat

OSASUN MENTALA

  • Osakidetzako Osasun Mentaleko unitate guztiek haien zerbitzuak antolatu dituzte arreta eskaintzen jarraitzeko eta artatzen dituzten pertsonen segurtasuna bermatzeko.
  • Lagundu ahal dio dituen zalantzak idatziz jasotzea.
  • Telefono bidezko kontsultaren ondoren beste zita bat emango zaio; litekeena da telefono bidezkoa izatea berriro ere, egoera normalizatu arte.

ERREAKZIOA ESTRESAREN AURREAN

  • Osakidetzako Osasun Mentaleko Zerbitzuen ustez, zenbait kasutan, estres- eta antsietate-erreakzioak erreakzio normal eta moldagarria izan daitezke, izurritearen ziurgabetasunaren eta sortutako isolamendu sozialaren aurrean.
  • Nahasmendu mentalak dituzten pertsona gehienak ondo egokituko dira egoera berrira, eta baliteke hobetzea ere, inguruko beste pertsona batzuei lagundu behar dietelako.
  • Hala ere, kasu batzuetan okerrera joan daitezke.
  • Hori gertatuz gero, jar zaitez harremanetan zure Osasun Mentaleko Zentroko profesionalekin edo Larrialdiekin.

ERREAKZIO NEGATIBOA

  • Kasu batzuetan, aldiz erreakzio negatiboak ager daitezke edo sintomak areagotu.V
  • Honako hau sentitzen baduzu:
    • zure sintomak areagotzen direla
    • jasan ezin duzun antsietatea
    • insomnio progresiboa
    • zure buruari edo besteei kalte egitea buruan baduzu
    • delirioak areagotzen badira
    • sintoma obsesibo-konpultsiboak, gaitasunik gabe uzten zaituztenakV
    • jatorri psikologikoko sintoma fisiko desatseginak.V
    • Paziente bipolarrak depresioarekin edo gehiegizko euforiarekin
    • Abstinentzia-sindromeak

TELEFONO BIDEZKO KONTSULTAK

  • Pertsonen arteko kontaktu fisikoak ahalik eta gehien murriztu dira. Ez dugu nahi zu zentrora joan behar izatea, batez ere adineko pertsona bat bazara edo gaixotasun kronikoak badituzu.
  • Telefono bidezko kontsultak egiten dira oro har, eta bakarrik mantentzen dira aurrez aurrekoak kasu larrietan eta beharrezkoa denean pertsonarekin egotea; larrialdietan, medikazio injektagarria eman behar denean edo beste medikazio bat ematea beharrezkoa balitz.
  • Ez da beharrezkoa kontsulta baliogabetzea. Osakidetzako pertsonaren batek deituko dizu telefonoz eta, posiblea bada, telefono bidez kontsulta berri bat kudeatuko dizute. Egon adi ordutegiari.

TRATAMENDUA

  • Ez duzu tratamendua eten behar eta etetea saihesteko behar beste medikazioa duzula bermatu behar duzu. Gehiegi izatea arriskutsua izan daiteke zeure buruaz beste egiteko pentsamendurik baduzu.

BERRIAK

  • Ikusi osasun-agintariek herritarrentzat oro har emandako jarraibideak, esaterako komunikabideen eraginpean zauden denbora murriztu behar duzu.
  • Zure elkarlana ezinbestekoa da herritarren asistentzia ematen jarraitu ahal izateko.

SENITARTEKOAK

  • Senitartekoek ere laguntza eskatu ahalko dute zalantzak argitzeko, edo pazienteen eta senitartekoen arretan gatazka-egoerak murrizteko.

Osasun Mentaleko Aholku Batzordea EMOZIOEI HELTZEA COVID-19AREN AURREAN

Erlaxazio-teknika errazak, materialetarako eta web-orrietarako estekak

Osasun Mentaleko Aholku Batzordea EMOZIOEI HELTZEA COVID-19AREN AURREAN

Kontsultatutakok dokumentazioa

  • Esku-hartze psikologikoa Covid-19aren aurrean (Profesionalentzako autozainketen gida). Aholku orokorrak antsietateari eta estresari aurre egiteko- Donostialdeko ESIa.
  • Laguntza psikologikoa koronabirusaren aurrean. Barrualde-Galdakaoko ESIa. Htpps://barrualdegaqldakao.osakidetza.eus/es/Noticias//Paginas
  • Nola egin aurre antsietateari eta estresari covid-19aren epidemian. Hainbat aholku. Itzulitako eta egokitutako dokumentua: U.S. Department of Health & Human Services. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea
  • IInformazioa pertsona erabiltzaileentzat: cov-19ak (koronabirusak) eragindako infekzioarekin lotutako arrisku sanitarioen aurrean arreta segurtasun-baldintzekin bermatzeko hartutako neurriak. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea
  • Mental health care for medical staff in China during the COVID-19 outbreak www.thelancet.com/psychiatry Qiongni Chen, *Mining Liang, Yamin Li, Jincai Guo, Dongxue Fei, Ling Wang, Li He, Caihua Sheng, Yiwen Cai, Xiaojuan Li, Jianjian Wang, Zhanzhou Zhang liangmining@csu.edu.cn Vol 7 April 2020
  • Telefono bidezko asistentzia psikologikoko protokoloa COVID-19ak sortutako emergentzia-egoeran. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea.
  • COVID-19arekin ingresatutako pazienteei eta haien senitartekoei arreta eskaintzeko programak. Nafarroako Ospitale Konplexuko Psikiatriako Zerbitzua.
  • COVID-19a duten pazienteen isolamendua humanizatzeko protokoloa. Esku-hartze psikologikoa Covid-19aren kasuan. Arabako ESIa.

Azken aldaketako data: