Osasun Saila

Emakunde

Euskadik Konfinamenduan zehar berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloan egindako jardueren berri eman du Sektoreko Konferentzian

Emakunde

  • Euskadik Konfinamenduan zehar berdintasunaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloan egindako jardueren berri eman du Sektoreko Konferentzian

Albistea ikusi

Emakundek pandemiari emandako erantzunean genero-ikuspegia txertatzeko gomendioak argitaratu ditu, eta gune berezi bat ireki du bere webgunean

Emakunde

  • Emakunderen ustez, COVID-19aren krisiak sortutako lehentasun sanitario, sozial, ekonomiko eta politikoei erantzutean beharrezkoa da genero-ikuspegia txertatzea krisi honen esparruan emakumeen eta gizonen behar eta abiapuntuko egoera desberdinei erantzun ahal izateko. Nazioarteko hainbat erakundek, hala nola Nazio Batuek, Europar Batasunak, Lanaren Nazioarteko erakundeak eta adituek adierazi duten bezala, genero-ikuspegia txertatzeak baldintzatuko du neurri handi batean nola aterako garen krisi honetatik.

Albistea ikusi

Sei hizkuntzatan zabaldu du Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa, koronobirusak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean

Emakunde

  • Emakundek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin eta Segurtasuneko Sailarekin batera, indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko telefonoei buruzko informazioa zabaldu du sei hizkuntzatan, koronavirusaren krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean. Informazio-kartelak egin dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugesez eta errumanieraz. Karteletan biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoa (900840111) eta larrialdi baten kasuan erabili beharreko telefonoa (112) azaltzen dira. Gogorarazten da, halaber, 112 larrialdiko aplikazioa dagoela, entzuteko edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri, eta GPS sistemaren geolokalizaziorako aukera ematenduena. Zabalkunde masiboa egin da, eta jardunean ari diren saltokiei eskatu zaie euren lokaletan informazio-kartel horiek jartzeko.
  • Emakunde Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailarekin, Segurtasunarekin, Osasunarekin, Lan eta Justizia Sailarekin eta udalekin koordinatuta lan egiten ari da alerta hasi zenetik, Coronavirusaren krisiak eskatzen duen herritarren konfinamendu-aldian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzunik onena ematen saiatzeko. Alde horretatik, zerbitzu guztiak martxan daude, eta egun hauetan aparteko premiarik identifikatu ez den arren, behar izanez gero neurri osagarriak hartzeko prest daude. Une honetan, Jaurlaritzaren eta aldundien baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa bildu da, eta, EUDELen laguntzarekin, EAEko udal bakoitzaren zerbitzuei buruzko informazio zehatza biltzen ari da. Era berean, Emakunde emakume biktimen elkarteekin harremanetan dago.

Kartelak

Albistea ikusi

Azken aldaketako data: