Emakumeen aurkako Indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria mota batzuei buruzko Inkesta

Emakumeen aurkako Indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria-mota batzuei buruzko Inkestaren helburu nagusia da gaur egun eta iraganean Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren emakumeek bizitza publikoan nahiz pribatuan izandako indarkeria-mota desberdinen eragina eta garrantzia ezagutzea, aztertzea eta ebaluatzea.
Helburu espezifiko hauek ditu:
* Indarkeria-moduen egungo eta iraganeko eragina ezagutzea, horien adierazpen nagusiak aztertuta.
* Indarkeria mota desberdinek gaur egun eta iraganean eragindako pertsonen ezaugarri sozio-demografikoak ezagutzea.
* Jasandako indarkeriaren arduradunen oinarrizko ezaugarriak ezagutzea.
* Jasandako indarkeriari aurre egiteko abian jarritako ekintzak ezagutzea.
Emakumeen aurkako Indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria-mota batzuei buruzko Inkesta (080203) izeneko eragiketa 2024an egin zen lehen aldiz, eta eragiketa hori lau urtean behin egin zen.
Lehen errealizazio horretako inkestak 2024ko otsailetik maiatzera bitartean egin zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 4500 emakumeei.
2024a da estatistika honetan informazioa bilduko den lehen urtea, eta lau urteko estatistika-eragiketa izango da.
Biztanleria-eremua
Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren 16 urteko edo gehiagoko emakumeei zuzenduta dago.
Denbora-eremua
Datuak lau urtean behin biltzen dira.
Eremu geografikoa
Eragiketa Euskal Autonomia Erkidegoan egiten da, eta informazioa eskaintzen du autonomia-erkidegoan eta lurralde historikoetan.
Lagina
4500 emakume
Emakumeen aurkako Indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria mota batzuei buruzko Inkestaren taula estatistikoa
- Inkestak izapidetzen ari dira; horregatik, oraindik ez dago datu estatistikorik.
Emakumeen aurkako Indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria mota batzuei buruzko Inkestaren estatistika-txostena
Emakumeen aurkako Indarkeriari eta pertsonen arteko beste indarkeria mota batzuei buruzko Inkestaren galde-sorta estatistikoa
Estatistika Organoak hainbat aukera ematen dizkizu harekin harremanetan jartzeko. Edozein kontsultarako zure esanetara egongo gara:
![]() |
Honako telefono-zenbaki honetan: 945 01 93 58 Honako fax-zenbaki honetan: 945 01 94 51 |
![]() |
Honako helbide elektroniko honetan:estadistica.bjrd@euskadi.eus |
![]() |
Bulegoak: Eusko Jaurlaritza |
![]() |
Kexak edo iradokizunak Kexa edo iradokizunak posta elektronikoz igor detzakegu (estadistica.bjrd@euskadi.eus), edo posta erabilita: Eusko Jaurlaritza. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila. Estatistika Organo Espezifikoa Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz |
Azken aldaketako data:



