eLiburutegia
Ongi etorri Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskaintzen dizuten zerbitzu honetara. eLiburutegia Interneten bidez eduki digitalen irakurketa erraztuko dizun plataforma da.
Irakurketa hori streaming bidez, ordenagailuaren bitartez edo gailu mugikorrak direla medio burutu dezakezu. Horrez gain, filmak eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera ere ematen dizu, bai eta aldizkariak irakurtzeko ere.
Baldintzak:
- Sareko liburutegi bateko bazkide izatea. Oraindik ez bazara, eskatu zure txartela hurbilen duzun liburutegi publikoan.
- Internet-konexioa.
- Gailu bateragarria eta Interneterako sarrera izatea.
eLiburutegia zerbitzua erabili nahi baduzu, zure liburutegira jo, eta eLiburutegian alta eskatu. Liburuen on line mailegurako plataforma honetara sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza emango dizute.
Gakoak jaso ondoren, eLiburutegia plataforman sar zaitezke, eta maileguan hartutako liburuak irakurtzen hasi. E-liburutegiaren mailegu baldintzak hauek dira:
- Maileguen iraupena 21 egunekoa izango da.
- Gehienez sei liburu mailegatu ahal izango dituzu aldi berean. Mailegua iraungi baino 5 lehenago gogorarazteko mezua jasoko duzu.
- Gainera, sei maileguez gain, erreserba bi egiteko aukera izango duzu.
- Mailegatutako liburua eskuragarri egon daiteke 6 gailutan eta 6 ordenagailutan aldi berean (21 egunez)
Eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan eskuragarri izango duzun mailegu zerbitzu hau bi motatakoa izango da:
- Deskargatzeko aukera: aukeratutako liburu digitala zure gailura jaitsi dezakezu (pc, ordenagailu eramangarria, tableta, smartphone-a edo e-booka), eta 21 egun izango dituzu irakurtzeko. Artxibo honek kopiak egitea galarazten duen babesa du. Behin deskarga egindakoan, ez da Interneterako konexiorik behar liburua irakurtzeko.
- Streaming era: aukeratutako liburua irakurtzeko aukera ematen dizu Liburuklik atariak, 21 egunez, baina ez da gailura artxiborik deskargatzen (gailu guztietan irakur dezakezu, e-bookean ezik). Aukeratutako irakurgaia sarean dago, eta hara jo behar duzu hura irakurtzeko. Irakurketako unean interneterako konexioa behar da.
Horretaz gain, astero hiru film hartu ditzakezu maileguan, eta behin bata hartuta nahi haina aldiz ikusteko 48 orduko epea izango duzu.
Aldizkari digitalen maileguak ez du liburu-mailegu gisa kontatzen, independenteak dira. Aldizkarien mailegu mugarik ez dago, ez eta mailegua egin ondoren bistaratzeen mugarik.