Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko ekainaren 8koa, Farmaziako zuzendariarena, zeinaren bidez iragartzen baita ez dela bidezkoa 2022an farmazia-bulego berriak sortzeko deialdia egitea.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 122
  • Hurrenkera-zk.: 2885
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/06/08
  • Argitaratze-data: 2022/06/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da.

Osasun Plangintza, Antolamendu eta Ebaluaziorako Zuzendaritzak 2022. urteko biztanleen datu eguneratuak eman ditu indarrean dauden osasun-eremuka, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-eremuak zehazten dituen Osasuneko sailburuaren 2018ko apirilaren 20ko Aginduaren 4. artikuluko 2. puntuarekin.

Farmaziako Zuzendaritzak datu horiek aztertu ditu, 2019ko ekainaren 21eko Aginduan (2019ko uztailaren 16ko EHAA) ezarritakoaren arabera, zeinaren bidez farmazia-eremuak zehazten eta sailkatzen baitira, eta horietako bakoitzean dauden udalerriak adierazten. Beraz, aurten ez da bidezkoa farmazia-bulego berririk irekitzea.

Horiek horrela izanik, eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 11/1994 Legearen 34. artikuluak, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26.4 artikuluak eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 116/2021 Dekretuaren 16.1 artikuluak ematen dizkidaten ahalmenak baliatuz, hau

Iragartzea ez dela bidezkoa 2022rako farmazia-bulego berriak sortzeko deialdia egitea, farmazia-eskualde bakoitzeko biztanleen eta farmazia-bulegoen arteko proportzioak eta farmazia-bulego horiek farmazia-eskualdea osatzen duten udalerrien artean nola banatzen diren aztertu ondoren.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 8a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik