Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

1252/2022 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez aldatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldean, 2021ean eta 2022an argitaratzen diren Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko kategoria guztietarako (epaimahaia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 306/2021 Ebazpenaren bidez izendatu zen eta ebazpen hori apirilaren 12ko 466/2021 Ebazpenaren bitartez aldatu zen).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 126
  • Hurrenkera-zk.: 2974
  • Xedapen-zk.: 1252
  • Xedapen-data: 2022/05/31
  • Argitaratze-data: 2022/06/30

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA 244. zk.).

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta epaimahai hori denboraldi jakin baterako izendatzea aurreikusi ahal izango da, hurrengo esleipen-prozesuetan baremazio- eta balorazio-zereginak egin ahal izateko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehaztu zen epaimahai batek bilduko dituela Diplomadun Sanitarioak lanbide-taldeko kategoria guztiak.

2021eko otsailaren 8an, zozketa bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzeko Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-talderako, eta, titular eta ordezkoen zozketaz gain, ordezkoen ordezkoena ere egin zen, epaimahaiko kide izendatu beharko balira ere.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 306/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatu zen Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-talderako. Gero, ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 466/2021 Ebazpenaren bitartez aldatu zen.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian langileen gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

Lehenengoa. Maria Mercedes Cabo González andrea, Teknikari Espezialista Sanitarioak lanbide-taldeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaiko ordezko lehendakaria izendatzen da.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. apartatua eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehenengo apartatua aplikatuz, izendapen hori 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Izendapena luzatzea erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.

Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 3ko 306/2021 Ebazpenaren gainerako edukiak indarrean mantentzea eta aldaketak egiten dituen ebazpen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 466/2021 edukiak ere indarrean mantentzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Laugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzen da.

Bosgarrena. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko maiatzaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.