Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko apirilaren 27koa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 90
- Hurrenkera-zk.: 2002
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/04/27
- Argitaratze-data: 2022/05/11
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2022ko martxoaren 1eko Aginduaren bidez, arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko araudia ezartzen da.
2022ko martxoaren 1eko Aginduaren 10. artikuluan xedatuaren arabera dirulaguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio-batzorde batek egingo du, eta batzorde horretako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko dira.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. Arte eszenikoak ekoizteko laguntzak emateko balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, honako hauek izango dira batzordeko kide:
Lehendakaria: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzarkideak:
Unai Izquierdo Vazquez.
Ana Lopez Asensio.
Pedro Ormazabal Artetxe.
Mizel Theret.
Xanti Val Zabaleta.
Eneko Balerdi Eizmendi.
Nerea Lorente Usabiaga.
Margarita Altolaguirre Serrano.
Idoia Ayestaran Aristoy.
Idazkaria: José Luis Ibarzabal Eguibar (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria).
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.