Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 25ekoa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Bizkaiko Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz udal-mugarteetan, Artzentales-Sopuerta parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaerarako lehia-prozedura ebazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 86
  • Hurrenkera-zk.: 1924
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/25
  • Argitaratze-data: 2022/05/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente zk.: 48-GE-Y 2022 00001.

Bat. 2022ko urtarrilaren 25an, Euskal Haizie, SL-k aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Artzentales-Sopuerta parke eolikorako, Bizkaiko Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz udal-mugarteetan.

Bi. Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2022ko martxoaren 16ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta 2022ko martxoaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Hiru. Erregelamenduak aurreikusitako epean ez dira lehia-prozeduraren barruan baimen-eskaera gehiagorik aurkeztu

Bat. Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko parke eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

Bi. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren arabera.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau

Euskal Haizie, SL-k aurkeztutako aurreproiektua aukeratzea Artzentales-Sopuerta parke eolikorako, Bizkaiko Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz udal-mugarteetan. Izan ere, aurkeztutako eskaera bakarra izan da eta lehiaren prozedura ebazteko nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuen.

Ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, sei hilabeteko epean Euskal Haizie, SL-k aurkeztu beharko du 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako dokumentazioa, aldez aurreko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 25a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik