Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

44/2022 EBAZPENA, apirilaren 13koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez erabaki hau argitaratzen baita. Erabaki horren bidez onartzen da Radio El Correo SLUk aurkeztu duen uko-egite formala, hain zuzen, Laudio, Vitoria-Gasteiz, Bermeo, Bilbo eta Durangoko demarkazioetan telebista-zerbitzuak emateko lizentziei uko egiteko, lizentziak azkentzearen ondorioetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 78
  • Hurrenkera-zk.: 1743
  • Xedapen-zk.: 44
  • Xedapen-data: 2022/04/13
  • Argitaratze-data: 2022/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonom韆; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

2022ko apirilaren 5ean eginiko bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak onetsi du Radio El Correo SLUk aurkeztu duen uko-egite formala, hain zuzen, Laudio, Vitoria-Gasteiz, Bermeo, Bilbo eta Durangoko demarkazioetan telebista-zerbitzuak emateko lizentziei uko egiteko, lizentziak azkentzearen ondorioetarako. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, hau

ERABAKIA, GOBERNU KONTSEILUARENA, RADIO EL CORREO SLU-K aurkeztu duen uko-egite formala onartzen duena, hain zuzen, laudio, Vitoria-Gasteiz, bermeo, Bilbo eta durangoko demarkazioetan telebista-zerbitzuak emateko lizentziei uko egiteKO, lizentziak azkentzearen ondorioetarako.

439/2004 Errege Dekretuak, martxoaren 12koak, tokiko telebista digitalaren plan tekniko nazionala onartzen zuenak eta hori aldatu zuen abenduaren 3ko 2268/2004 Errege Dekretuak, Euskal Autonomia Erkideagoan 15 demarkazio planifikatu zituen. Lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzua arautzen duen urriaren 3ko 190/2006 Dekretuaren 12.3 artikuluaren arabera, Gobernu Kontseiluak, 2006ko azaroaren 28ko bileran, lurreko uhinen bidezko tokiko telebista-zerbitzuaren emakidak egilesteko lehiaketa arautu zuten administrazio-klausula partikularren eta preskripzio teknikoen agiriak onartu zituen. Azkenik, Kulturako sailburuaren 2006ko abenduaren 12ko Aginduaren bidez, dagokion lehiaketa publikoaren deialdia egin zen.

Gobernu Kontseiluak 2007ko uztailaren 17an erabaki zuen, besteak beste, telebista-zerbitzuak emateko bi emakida esleitzea Alava Televisi髇 SLri, beste bi emakida Durango Telebista SLri eta emakida bat Canal Bilbovisi髇 SLri. 2009ko azaroaren 6an, esleipenak formalizatzeko administrazio-kontratuen dokumentuak sinatu ziren.

Arestian aipaturiko sozietateek Radio El Correo SLUri transmititu zizkioten haien lizentziak, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariaren 2011ko uztailaren 8ko Ebazpenak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturaren sailburuaren 2013ko martxoaren 4ko Aginduak eskualdaketa egiteko baimena eman zutelarik. Gauzak horrela, 2022ko urtarrilaren 13an, Radio El Correo SLUk telebista-zerbitzuaren lizentziei uko-egitea aurkeztu du modu formalean.

Ondorioz, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko 7/2010 Lege Orokorraren 30.1 artikuluan ezarritako ondorioetarako, hau da, titularrak uko egiteagatik emandako lizentziak azkentzearen ondorioetarako, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak aztertu ostean, hau

Lehenengoa. Onartzea Radio El Correo SLUren uko-egite formala, hain zuzen, Laudio, Vitoria-Gasteiz, Bermeo, Bilbo eta Durangoko demarkazioetan telebista-zerbitzuak emateko lizentziei uko egiteko.

Bigarrena. Azkendutzat jotzea Radio El Correo SLUri emandako erreferentziazko telebista-zerbitzuaren lizentziak, titularrak formalki uko egin diolako.

Hirugarrena. Radio El Correo SLUri jakinaraztea uko-egitea eta lizentzia azkentzea onartzen duen erabaki hau, eta Telekomunikazio eta Azpiegitura Digitalen Estatuko Idazkaritzari jakinaraztea jabari publiko erradioelektrikoa erabiltzeko gaitzen duen titulua azkendu dela, dagozkion ondorioetarako.

Laugarrena. Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariari agintzea erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik