Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 29koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako hiru irakurle hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1579
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/29
  • Argitaratze-data: 2022/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonom韆; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2022ko martxoaren 25ean argitaratu zen EHAAn 2022ko martxoaren 16ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Txekiar Errepublikako Brnoko Masaryk Unibertsitaterako eta Pragako Karlova Unibertsitaterako, Irlandako Corkeko Unibertsitaterako eta Italiako Veneziako CaFoscari Unibertsitaterako eta Boloniako Alma Mater Studiorum Unibertsitatetarako irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen duena.

Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta,

Lehenengoa. Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbi馿 Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Kideak:

Elixabete Perez Gaztelu andrea, edo ordezkoa.

Larraitz Ariznabarreta Garabieta andrea, edo ordezkoa.

Miren Ibarluzea Santisteban andrea, edo ordezkoa.

Maitena Duhalde De Serra andrea, edo ordezkoa.

Asier Amezaga Etxebarria jauna, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena. Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2022ko martxoaren 29a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.