Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 8koa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Papel Aralar, S.A. sozietateari emandako ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena papera fabrikatzeko jarduerarako, Amezketako udal-mugartean (Gipuzkoa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 69
  • Hurrenkera-zk.: 1548
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/08
  • Argitaratze-data: 2022/04/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Industria; EAEko udalak; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumeneko sailburuordearen 2008ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bidez eman zitzaion ingurumen-baimen integratua Papel Aralar SAri, papera fabrikatzeko jarduerarako, Amezketako udal-mugartean (Gipuzkoa).

2021eko apirilaren 15ean, Papel Aralar SAk ingurumen-baimen integratua emateko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoarekin, papera fabrikatzeko haren instalazioetarako, Amezketako udal-mugartean (Gipuzkoa). Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu ziren:

Proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterlana, ingurumen-baimen integratua lortzeko eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko.

Laburpen ez-teknikoa.

Aurkeztutako dokumentazioaren nahikotasuna egiaztatu ondoren, Papel Aralar SAk sustatutako proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa jendaurrean jarri ziren 30 laneguneko epean, egoki irizten ziren alegazioak aurkezteko. 2021eko uztailaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean eta Eusko Jaurlaritzaren Iragarki Taula Elektronikoan argitaratu zen hura.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaiturik, egiaztatu da ez dela alegaziorik aurkeztu.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritzak, 2021eko irailaren 3an, txostenak eskatu zizkien honako hauei: Amezketako Udala, Uraren Euskal Agentzia, Osasun Saila eta Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza (horiek guztiak Eusko Jaurlaritzako erakundeak), eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusia, Ekologistak Martxan eta Eguzkizaleak Aisialdirako Elkartea.

Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 38. artikuluan xedatuta dagoena aplikatzeko, Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak sustatzaileari jendaurrean jartzeko izapidearen eta administrazio ukituei eta pertsona interesdunei kontsultatzeko izapidearen emaitza igorri zion, 2022ko urtarrilaren 20an.

2022ko urtarrilaren 25ean, sustatzaileak jakinarazi zuen ez zuela beharrezkotzat jotzen ez hasierako proiektua ez ingurumen-inpaktuaren hasierako azterlana aldatzea.

2022ko otsailaren 22an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan xedatutakoa betez, Papel Aralar SAren esku utzi zen espedientea.

2022ko martxoaren 8an, Papel Aralar SAk idazki bat igorri zuen alegaziorik ez dagoela adierazteko.

Bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoarekin, haren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horietaz gainera, baimen honetan sartuko dira kokapen horretan egiten diren gainerako jarduera guztiak, instalazioa Lege horren aplikazio-esparruan egotea eragin zuten jarduerez gain, nahiz eta Legearen eranskinetan jasota ez egon, baldin eta jarduerarekin lotura teknikoa badute eta izan daitezkeen emisioen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan baditzakete.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen dena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. Testu bateginaren 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatu behar duten instalazio guztietan berau betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularren administrazio-kargak arintzeko. Era berean, indarrean dagoen legerian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Papel Aralar SAren kasuan, baimen hauek ematen dira: ibilgura isurtzeko baimena, atmosferara emisioak egiteko baimena, eta, ingurumeneko beste zehaztapen batzuen artean, hondakinak sortzeari eta lurzoruko eta lurpeko uretako kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Gainera, egiaztatu da espedientean beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere parte hartu dutela, aginduzko txostenak igorriz.

Bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoarekin, funtsezko aldaketa da Papel Aralar SAren instalazioetarako proposatutako aldaketa, Amezketako Papel Aralar SAn paper-makina berri bat ezartzeko proiektua.

Era berean, bat etorriz Ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluarekin, ingurumen-inpaktuaren ebaluazioek era egokian bermatuko dute, beste helburu batzuen artean, plangintza-prozesuaren lehen faseetan sartzea, eta, aukerarik egokienak hautatzeari dagokionez, ingurumenean dauzkan ondorioen analisia egitea jarduerek eragindako metaketa- eta sinergia-ondorioak aintzat hartuta.

Bat etorriz lehenago aipatu dugun Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoarekin, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da udal-agintaritzarentzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo zuzenketa-neurriak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 39. artikuluak xedatzen duenez, neurri guztiak hartuko dira lizentziak eta baimenak eskuratzera bideratutako administrazio-prozedurak koordinatzeko. Adierazitako aginduak aplikatuz, Papel Aralar SArekin lotutako ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran, aipatutako otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur edo igor ditzakeen gai kutsagarrien muga-balioak zehazteko, bai ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuarekin, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakian jasotako teknika erabilgarri onenak hartu dira kontuan. Erabaki horren bidez ezartzen dira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak.

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta, espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Papel Aralar SAk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Azaldutakoarekin bat, goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta entzunaldi-izapidea bete da, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen dena.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, bat etorriz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuan xedatutakoarekin.

Honako hauek ikusi dira: Sailburuordetza honen 2022ko otsailaren 22ko Ebazpen-proposamena; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteari buruzkoa; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua; 815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, Industriako Emisioen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 68/2021 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Amezketako udal-mugartean, Papel Aralar SAk sustatuta paper-makina berri bat ezartzeko proiekturako ingurumen-inpaktuaren aldeko adierazpena egitea, ebazpen honen hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako baldintzetan.

Proiektua abenduaren 9ko 21/2013 Legearen I. eranskineko 5.3 epigrafean jasota dago: «Zelulosa ekoizteko eta tratatzeko instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak», eta otsailaren 27ko 3/98 Legearen IB eranskineko 14. epigrafea. Paper-orea, papera eta kartoia ekoizteko eta zelulosa ekoizteko eta tratatzeko industria-instalazioak.

Bigarrena. Papel Aralar SAri emandako ingurumen-baimen integratua aldatzea. (IFK: A-20613253) papera fabrikatzeko jarduerarako; horrela, paper-makina berriaren jarduera Amezketako udal-mugarteko instalazioetan txertatzeko.

Horretarako, baimenaren titularrak ebazpen honetan jasotako baldintza eta eskakizun guztiak bete beharko ditu, eta ebazpen honek orain arte indarrean egon den baimena ordezkatuko du, oso-osorik.

Enbalaje malguko papera, hainbat koloretako papera (iztukatuarekin edo gabe) eta paper-zapi hezeak ekoizteko papera Amezketako instalazioetan fabrikatzeko jarduera ebazpen honen hirugarren eta laugarren apartatuetan ezarritako baldintzen mende dago.

Jarduera kategoria honetan sartuta dago: «6.1.b Papera eta kartoia fabrikatzeko industria-instalazioak, egunean 20 tona baino gehiago ekoizteko ahalmena dutenak», abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskina.

Amezketako udal-mugartean kokatuta dago Papel Aralar SA, eta udal-mugartearen izen bereko ibaiak banatzen dituen bi lursail okupatzen ditu.

Lehengai nagusia paper-ore lehorra da, eta hainbat hornitzaileri erosten zaie.

Ebazpen honen bidez baimendutako aldaketa bosgarren paper-makina bat (MP5 makina) instalatzean datza. Makina horren urteko ekoizpena 20.000 tonakoa da (57,31 tona paper egunean). Horrela, guztizko paper-ekoizpena handitu egiten da, eta urtean 110.000 tonatik (hori da ingurumen baimen integratuan kontsignatutako eta baimendutako ahalmena) urtean 130.000 tonara igotzen. Makina horrek, MP4 makinak bezala, paper-zapi heze biodegradagarrietarako papera fabrikatuko du, komuneko edo makillajea kentzeko paper gisa erabiltzeko.

Hainbat etapatan banatzen da instalazioetan burutzen den ekoizpen-prozesua. Prozesuaren lehen etapan, orea prestatzen da. Horretarako hainbat urrats ematen dira:

Orea desegin eta diluzitzea pulperretan.

Birrinketa bidez fintzea, zuntzen neurria eta lodiera txikitzen da horrela.

Zentrifugazio eta filtrazio bidez araztea, ezpurutasunak bereizten dira hor.

Gero, paper-makinetan sartzen da orea. Hiru makina daude, eta horietako bik (1. eta 3. makinak, zehazki) paper iztukatua fabrika dezakete, iztukadura-saltsarekin inpregnatuz hala eskatzen duen paperaren aldea. Paper-makinetan ura kentzen da, berotzeko eta prentsatzeko barne-prozesuen bitartez, harik eta % 95-eko materia idorrera heldu arte.

MP4 eta MP5 makinetan (funtsezko aldaketaren xedea) paper-zapi hezeen euskarri-papera fabrikatzen da.

Hauek osatzen dute MP5 paper-makina berria: zuntzak uretan prestatu eta sakabanatzeko sistema batek, paper-orria osatzeko fabrikazio-mahai batek, gas naturaleko lau erregailurekin hornitutako lehortze-kanpai batek, papera biltzeko ekipo batek eta, ondoren, bobinak bezeroak eskatutako zabalerara eta diametrora doitzeko bobinatzeko makina batek.

MP5 makinaren lehortze-kanpaiak 4 danbor ditu zulatuta, horietako bakoitzean errekuntza-ganbera batekin. Errekuntzako keak lehortze-prozesuko aire hezearekin batera ateratzen dira, danborraren albo batean jarritako erauzgailu baten laguntzaz.

Paper-orea prestatzeko prozesuek paper-orearekin soilik partekatzen dute pulperren karga-lerroa. Makina bakoitzak pulper propioa, fintzeko makinak eta arazketa-prozesuak ditu.

Zabalera finkoa eta luzera aldakorreko biribilki moduan sortzen da papera makinetan, eta horien amaieran dauden bobinatzeko makinetara bideratzen. Horietan, bezeroak eskatutako zabalera eta luzeraren arabera mozten eta bobinatzen da papera. Ondoren, bilgarriak enbalaje-prozesura bidaltzen dira, eta prozesu hori bakarra da hiru makinentzat. Enbalajea plastikoarekin egiten da, paperezko biribilkia arrabol-sistema batean biraraziz.

Urteko ekoizpen-ahalmena 130.000 tona ingurukoa da, lehen esan bezala.

Energia elektrikoa, gas naturala, gasolioa eta petrolio-gas likidotuak dira ekoizte-prozesurako erabilitako energia-baliabideak. Gas naturala erabiltzen da kogenerazio-instalazioan elektrizitatea sortzeko, lurruna sortzeko nahiz I. eta III. makinen infragorri bidezko lehorketan, IV. makinaren erregailuetan eta instalazio guztiko olio termikoko galdaretan, eta gasolioa eta PGL, aldiz, orga jasotzaileetan. Orgatilentzat, hau da urteko energia-kontsumoa: 102.218 Mwh elektrizitate, 450.000 Mwh gas natural (goiko berotze-ahalmena), 22.632 litro gasolio eta 35.832 kg PGL.

Instalazioetan behar den energia elektrikoa horretarako diren kogenerazio-instalazioetan sortzen da. Kogenerazio-instalazioak 12,5 MW-ko potentziako galdara bat eta 1,4 MW-ko potentziako bapore-turbina bat ditu. Turbinatik ateratzen diren keak galdara batera bideratzen dira, zeinak bi presio-mailatan sor baitezake lurruna: 20,2 t/h lurrun 40 bar-ean eta 2,5 t/h lurrun 7 bar-ean. 2 MW potentziako errekuntza-ostea dakar berarekin galdarak. Instalazioa gas-konpresore batek eta erregulazio- eta kontrol-tresnek osatzen dute.

Fabrikan behar den ura udal-saretik nahiz Amezketa ibaitik hartzen da. Udalerriko saretik hartzen den ura langileen kontsumorako eta higiene-zerbitzuetarako erabiltzen da; Amezketa ibaiko urak, berriz, ekoizpen-prozesura bideratzen dira. 2017an, 1.457.238 m3 ur bildu zen ez kontsumitu, orotara.

Halaber, enpresan sortutako efluenteak bitan banatzen dira: industria-urak eta erabilera sanitarioko urak. Industria-urak tratatzeko instalazioan tratatzen dira industria-urak, eta erabilera sanitarioko urak, aldiz, iragazki biologikoko bi hodi septikotan. Urak tratatu ondoren, bi fluxuak Amezketa ibaira isurtzen dira isuri-puntu independenteetatik.

Atmosferara egindako emisioak kogenerazio-prozesuko galdaretatik, olio termikoko galdaretatik eta paper-makinetako infragorri bidezko lehorgailuetatik eta IV eta V makinen kanpaien erregailuetatik egiten dira.

Bestalde, hauek dira instalazioan sortutako hondakin arriskutsu nagusienak: olio erabilia, disolbatzaileak, kutsatutako ontziak, fluoreszenteak eta zapiak eta xurgatzaileak.

Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakian, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira; bada, erabaki horretan jasotako teknika erabilgarri onenen artean, uraren kontsumoa gutxitzera bideratuak azpimarra daitezke: ur zurien zirkuituen bereizketa eta ur horiek birziklatzea; ur zurien andel-sistemak; ur klarifikatuak eta hauste-orea; hozte-urak orekatu, bildu eta berriz erabiltzea, eta ur-zirkuituak ixtearen ondoriozko eragozpenen kontrola. Gainera, hondakin-uren isuriak eragindako inpaktua minimizatzeko, homogeneizazio-tanga bat, tratamendu fisiko-kimiko baten osteko 900 m3-ko tratamendu biologiko bat, eta industria-urentzako tratamendu fisiko-kimiko bat ditu Papel Aralar SAk, baita erabilera sanitarioko urentzako iragazki biologikoko bi hodi ere. Airera egindako emisioak minimizatzera bideratutako teknika erabilgarri onenei dagokienez, azpimarratu behar dira energetikoki eraginkorrak diren teknologiak erabiltzea, galdara laguntzaileen errekuntza-baldintzak kontrolatzea eta NOx gasen emisioak gutxitzeko erregailu bereziak instalatzea bezalako lehen mailako neurriak.

Halaber, Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia betetzeko beharrezkoak diren bitarteko tekniko eta antolaketakoak daude. Erabaki horren bidez, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei (TEO) buruzko ondorioak ezartzen dira, eta ondorio horietatik honako hauek aplikatu behar dira: MTD1, MTD2, MTD5, MTD6, MTD7, MTD8, MTD9, MTD10, MTD12, MTD14, MTD17, MTD47, MTD48, MTD49, MTD50, MTD52, MTD53.

Hirugarrena. Honako baldintza eta betebehar hauek ezartzea Papel Aralar SAk sustatutako paper-makina berri bat ezartzeko proiektua egokitu eta muntatzeko, Amezketako udal-mugartean:

  1. Proiektua egikaritzen hasteko epea.

    Lau urteko epea jartzen da proiektua egikaritzen hasteko, ingurumen-inpaktuaren adierazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera. Hori igaro eta artean ez bada hasi proiektua egikaritzen, ingurumen-inpaktuaren adierazpen honen iraunaldia amaituko da, eta dagozkion ondoreak sortzeari utziko dio. Kasu horretan, sustatzaileak berriro hasi beharko du proiektuaren ingurumen-inpaktua ebaluatzeko izapidea, aipatutako epea luzatzea adosten ez bada behintzat. Hori guztia, bat etorriz otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 47.8 artikuluan eta abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 43. artikuluan ezarritakoarekin. Horretarako, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinarazi beharko dio, gutxienez hilabete lehenago, noizko aurreikusten den proiektua egikaritzen hastea.

  2. Instalazioa egokitu eta muntatzeko baldintza orokorrak.

    Babes- eta zuzenketa-neurriak indarrean dagoen araudiaren arabera egikarituko dira, hurrengo apartatuetan adierazitakoa kontuan hartuta, eta, aurrekoaren aurkakoa ez den orotan, sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honetan aurkeztutako dokumentazioan aurreikusitakoa kontuan hartuta.

    1. Jarduketa-esparrua mugatzea.

  1. Proiektuak adierazitako esparruan egingo dira obrak eta lurzorua okupatzea dakarten lan osagarriak. Ahalik eta gehien murriztuko da obrako makinak eta ibilgailuak aipatu mugetatik kanpo zirkulatzea.

  2. Aipatu esparrutik kanpo ustekabean gertatutako afektazioen kasuan, zuzenketa- eta lehengoratze-neurri egokiak aplikatuko dira.

    2. Ura eta lurzorua babesteko neurriak.

  1. Drainatze-sare naturalera ahalik eta hondakin fin gutxien isuriz egingo dira lanak. Horretarako, urak bideratzeko gailuak eta solido esekiei eusteko sistemak proiektatuko eta, kasua bada, egikarituko dira, kutsa daitezkeen urak haietan biltzeko.

    Hormigoi-upelak espresuki horretarako egokitutako guneetan garbituko dira. Hormigoi-garbiketako esnea ezingo da inola ere ibilgura isuri. Hormigoiaren hondakinak ebazpen honen hirugarren apartatuko B.5 puntuan ezartzen diren baldintzen arabera kudeatu beharko dira.

  2. Obratako makinak gordetzeko azalera eta horren mantentze-lanak egiteko gunea drainatze-sare naturaletik bereiziko dira. Zola iragazgaitza eta jariakinak biltzeko sistema izango dute, olioa eta erregaiak direla-eta lurzorua eta ura kutsa ez daitezen. Erregaien zamalanak, olio-aldaketak eta tailerreko jarduerak ezin izango dira horretarako adierazitako guneetatik kanpo egin.

    3. Zaratak, dardarak eta horien eraginak gutxitzeko neurriak.

  1. Eraikitzeko fasean, beharrezkoak diren obrarako jarraibide egokiak aplikatuko dira, obra-makinen mantentze-lan orokorrei eta zarata jatorrian murrizteari dagokienez.

  2. Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen urriaren 19ko 1367/2007 Errege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, zonakatze akustiko, kalitate-helburu eta emisio akustikoei dagokienez, obrak egitean erabiliko diren makinak egokitu egin beharko dira kanpoan erabiltzeko makinen soinu-emisioei buruz indarrean dagoen legerian ezarritako aginduetara, eta, bereziki, eta hala badagokio, Kanpoan erabiltzeko makinek ingurumenean sortzen dituzten soinu-emisioak arautzen dituen otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan eta arau osagarrietan ezarritakora.

    4. Hauts-emisioak murrizteko neurriak.

  1. Ibilgailuak garbitzeko gailuak jarriko dira obra-guneen irteeran.

  2. Hezetasun-baldintza egokietan garraiatuko da indusketa-materiala, hain zuzen, zama estaltzeko gailuak dituzten ibilgailuetan, lohi eta partikularik ez barreiatzeko.

    5. Hondakinak kudeatzeko neurriak.

  1. Obrek iraun bitartean sortutako hondakinak, lanak prestatzeko operazioetatik sortzen direnak, enbalajeak, errefus-lehengaiak eta garbiketa-lanetako soberakinak Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikagarri diren araudi zehatzetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

    Hondakinak kudeatzeko hierarkia-printzipioei jarraituz, hondakinen sorreran prebentzioa sustatu behar da, edo, hala badagokio, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 8. artikuluan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraituz kudeatu behar dira, hau da: prebenitzea, berrerabiltzeko prestatzea, birziklatzea eta balorizatzeko beste modu batzuk, balorizazio energetikoa barne. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada.

  2. Eraikitze- eta eraispen-jardueren ondorioz sortutako hondakinak eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan eta eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko den ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuan aurreikusitakoa betez kudeatuko dira.

    Aipatu 112/2012 Dekretuaren 4. artikuluaren arabera, proiektuaren sustatzaileak hondakinen eta eraikitze- eta eraispen-materialen kudeaketa-azterlan bat gehitu beharko du oinarrizko proiektuetan eta obra egikaritzeko proiektuetan; azterlan horrek, I. eranskinean ezarritako gutxieneko edukia izan beharko du.

    Halaber, otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretuan aurreikusitako eskakizunak betetzeaz gain, plan bat prestatuko du kontratistak, obrako eraikuntza- eta eraispen-lanetan sortzen diren hondakinekiko eta materialekiko betebeharrak nola beteko dituen azaltzeko. Plan hori obraren kontratu-agiriei erantsiko zaie.

  3. Zabortegira bidali beharreko hondakinak, xedapen hauen arabera kudeatuko dira: 1481/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, hondakinak zabortegietan utzita deuseztatzea arautzen duena, eta 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena.

    Jardueraren soberakinak betelanetarako erabiltzen badira, otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutako baldintzak bete beharko dituzte betegarri horiek.

    Soilik VIE-A ebaluazioko balio adierazleetatik beherako eduki kutsatzaileak dituzten materialak utzi ahal izango dira lursailak betetzeko edo egokitzeko, Lurzoruaren Kutsadura Prebenitu eta Zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen III. eranskinean jasotakoari jarraikiz.

  4. Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dituzte; ontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

    Aipatutako edukiontziak edo ontziak etiketatu egin beharko dira argi eta irakurtzeko eta ezin ezabatuzko moduan, indarrean dagoen araudiaren arabera.

  5. Sortutako olio erabilia kudeatzeko, Industrian Erabilitako Olioaren Kudeaketa Arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko da.

    Erabilitako olioak aldi baterako biltegiratzea, hau da, baimendutako kudeatzaileak biltzen dituen arte, ontzi edo segurtasun-sistema batean gordetako biltegietan egingo da, horrela, biltegi nagusiak haustura edo galeraren bat izanez gero, olioa sakabanatu ez dadin.

  6. Hondakinak kudeatzeko araudia errazago bete ahal izateko, hainbat lanetan sortutako hondakinak kudeatzeko sistemak jarri beharko dira. Lan horien arduradunek kudeatuko dituzte sistemok, eta haien ardura izango da, halaber, beharginek hondakinak behar bezala erabiltzea. Bereziki, erregai eta produktuak biltegiratzearen, makinen mantentze-lanak egitearen edo hondakinak erretzearen ondorioz ez dira inolaz ere efluente kontrolatu gabeak sortuko.

  7. Aurrekoaren arabera, berariazko gune bat atonduko da, eta bertan jarriko dira hondakin arriskutsuak (olio-latak, iragazkiak, olioak, pinturak, eta abar) aldi baterako bilduko dituzten instalazio estaliak. Horiez gainera, eta bereiz, hondakin inerteak biltzeko berariazko edukiontziak jarri behar dira. Edukiontzi horiek itxita egongo dira kudeatzaileari entregatu arte, isurtze edo lurruntze bidez edukirik ez galtzeko. Orobat, obrak egiten ari diren bitartean sortzen diren hondakinak biltzeko elementu estankoak (bidoiak eta abar) instalatu behar dira; elementuok hondakin moten arabera bereizi behar dira. Gero hondakinok aurrean aipatutako gune garbira eramango dira.

  8. Obretan sortutako hondakinen ingurumen-jarraipenari buruzko txosten ulergarri bat egin beharko da, eta indarrean dagoen legerian jasotako identifikazio-dokumentuak eta tratamendu-kontratuak txosten horretan sartu beharko dira.

    6. Hondeaketa-lanetarako eta lurzoruaren kalitatea aurreikusitako erabilerekin bateragarria dela bermatzeko hartuko diren neurriak.

    Bat etorriz jarduera potentzialki kutsakorrak izan dituzten lurzoruen inbentarioaren eguneraketarekin, Papel Aralar SAk proposatutako papera ekoizteko makinaren instalatzea aurreikusten den lurzatia 165/2008 Dekretuan adierazitako kokaleku bat da (165/2008 Dekretua, irailaren 30ekoa, lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzkoa). Ondorioz, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoa beteko da.

    Aurrekoa baztertu gabe, instalazioa ezarriko den lursailetik kanpora eramatea aurreikusten den hondeatutako materialei dagokienez neurri hauek hartu beharko dira:

    https://www.ihobe.eus/publicaciones/guia-excavaciones-selectivas-en-ambito-suelos-contaminados-2

  1. Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialak modu egokian bereiztea kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.

  2. Materialak hondakindegietan biltegiratzea aurreikusita badago, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatua izango da karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, gidaren 10.2.6 apartatuan (hondeatu behar diren lurzoruetan «in situ» egindako laginketa) biltzen diren hondeatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

  3. Aipatutako ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH direlakoetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

  4. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalarekin pareka daitekeen substratu harritsu meteorizatua bada, atal honetan gainerako hondeaketa-materialetarako aurreikusitako neurri berak aplikatu ahal izango dira.

  5. Aurreikusitako hondeaketa-prozesuan lurpeko ura dagoela detektatzen bada, berehala karakterizatu eta kudeatu edo isuri egin beharko da, eta, kasu horretan, tratamendu-kontratu egokia izan beharko da, edo, bestela, isurtzeko baimen egokia, eta kasu bakoitzean ezarritako eskakizunak bete egin beharko dira.

  6. Hondeatze-lanen ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko ere, ebazpen honen hirugarren apartatuaren B.5 puntuan jasotako neurriak aplikatu beharko dira.

  7. Langile guztien laneko segurtasuna eta lan-osasuna bermatzeko, hondeaketa-lanetan zehar, erakundeak bete eta betearazi beharko ditu Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen xedapenak, bai eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren bestelako xedapenak ere.

    7. Kultura-ondarea babesteko neurriak.

    Euskal Kultura Ondareari buruzko maiatzaren 9ko 6/2019 Legeak ezarritako gainerako xedapenak gorabehera, obretan aztarna arkeologikoren bat egon daitekeela pentsarazten duen zerbait aurkitzen bada, berehala jakinaraziko zaio Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Zuzendaritza Orokorrari; gero, beharrezkoa izanez gero, hark erabakiko du zer neurri ezarri.

    8. Obraren garbiketa eta akabera.

    Behin obra amaituta, garbiketa-kanpaina sakona egingo da, proiektuaren eraginaren mende egon den esparru osoan obra-hondakinik ez uzteko.

    9. Obrek dirauten bitarteko jardunbide egokien kontrola.

    Obren jardunbide egokien kontrola egingo da, eta bereziki kontuan hartuko dira honako alderdi hauek: hondakinen kudeaketa, hondeaketa-soberakinena ere aintzat hartuz, hauts- eta zarata-ekoizpena eta txosten honetan adierazitako bestelako alderdiak.

    10. Obraren amaierako txostena.

    Sustatzaileak obraren amaierako txostena bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari; obrak egin bitartean izan diren gertaeren berri emango du bertan, eta ebazpen honetan nahiz ingurumen-inpaktuaren azterlanean jasotako neurri babesle eta zuzentzaileak zenbateraino betetzen diren azalduko du, eta ingurumen-organoak hondeaketa-materialak behar bezala kudeatzeko ezarritako neurrien berri ere emango du.

    Horrekin batera, eta hala badagokio, proiektua egikaritu bitartean sartutako aldaketak xehetasunez dokumentatu beharko dira aipatutako txostenean, eta ingurumenaren gaineko eraginaren ikuspegitik duten justifikazioa azaldu ere bai. Halaber, eraikuntza-fasean ingurumen-arloan eginiko behaketa-programaren emaitzak eta hondeaketa-materialen helmuga zehatza dokumentatu behar dira, material horien kuantifikazio eta ezaugarriei buruzko datuak barne hartuta.

    Laugarrena. Honako baldintza eta eskakizun hauek ezartzea, Papel Aralar SAk Amezketako udal-mugartean sustatzen duen papera fabrikatzeko jarduera ustiatzeko:

  1. Ingurumen-erantzukizuna.

    Jardueraren operadoreak ingurumen-kalteak prebenitzeko, saihesteko eta konpontzeko neurriak hartu eta betearazi behar ditu, eta horien kostuak ordaindu behar ditu, zenbatekoa edozein dela ere, baita dolorik, errurik edo zabarkeriarik ez bada ere, Ingurumen-erantzukizunari buruzko Legearen 19.1 artikuluan adierazten den bezala.

  2. Administrazioarekiko harremanen arduraduna.

    Papel Aralar SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio Administrazioarekiko harremanez arduratuko den goi-mailako tituludunaren gaineko datuen aldaketa oro.

  3. Neurri babesle eta zuzentzaileak.

    Babes- eta zuzenketa-neurriak sustatzaileak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala ezarriko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz:

    1. Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

    1.1. Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

    1.1.1. Baldintza orokorrak.

    Papel Aralar SAren instalazioaren ustiapenean bete beharreko baldintzak dira atmosferarako emisioek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako balioak, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako eskakizun teknikoak betetzea.

    Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta bide egokienetatik kanporatuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

    Emisio ez-konfinatuek ez dute arau orokor hori bete beharrik izango, horiek biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez bada, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen bada.

    Neurri egokiak hartuko dira istripuzko emisioen probabilitatea murrizteko, eta haien efluenteak giza osasunerako nahiz segurtasun publikorako arriskutsuak ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, modu eraginkorrean aurre egiteko efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

    Atmosfera Kutsa Dezaketen Jardueretarako Instalazioak Arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte instalazioaren titularrek.

    Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Organo horrek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako IKE txosten bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    1.1.2. Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

    Papera fabrikatzeko Papel Aralar SAren instalazioak honako foku konfinatu hauek ditu, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzko azaroaren 15eko 34/2007 Legearen atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoan jasotako 03 jarduerari (errekuntza duten industria-prozesuak) lotuak:

    (Ikus .PDF)

    FE15 «TG SIEMENS SGT-400 AITESA galdara» emisio-fokuak bypass sistema bat du segurtasun-elementu gisa. Bypass hori urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasatuko balitz, aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraunez, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, emisio-foku gisa araupetu beharko da.

    Foku ez-sistematiko horietako bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz, aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraunez, edo, maiztasuna edozein dela ere, emisioen iraupen orokorra instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, emisio-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

    Deskribatutako instalazioen artean, errekuntza-instalazio ertain hauek ditu Papel Aralar SAk:

    (Ikus .PDF)

    1.1.3. Emisioen muga-balioak.

    Instalazioa ustiatzean, atmosferarako emisioetan ez dira gaindituko emisioaren muga-balio hauek 2024ko abenduaren 31 arte:

    (Ikus .PDF)

    Baldintza hauekin lotuta daude balio horiek: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

    2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, atmosferarako emisioei dagokienez, emisioaren muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

    (Ikus .PDF)

    Emisio-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 28ko 278/2011 Dekretuaren 9. artikuluan xedatutakoa beteko da. Ikusten bada emisioko muga-balioren bat ez dela betetzen, behar diren neurri zuzentzaileak hartu beharko dira luzamendurik gabe, eta, berehala, ez-betetzearen, neurri zuzentzaileen eta haien epeen berri eman beharko zaio ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari.

    1.1.4. Gasak bildu eta kanporatzeko sistemak.

    Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximinien gailurrak ez dira egongo laugarren apartatuko C.1.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Honako elementu hauek atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-guneak, neurketa-portuak, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

    Emisio lausoak minimizatzeko helburuarekin, ihesak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

    Organo honek foku berri bat baimendu ondoren, hura abiarazten denetik sei hilabete igaro baino lehen, ingurumen-kontroleko erakunde batek egindako hasierako neurketa-kontrol bat igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahalko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

    1.2. Ibilgura isurtzeko baldintzak.

    1.2.1. Isurien sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokalekua.

    Isuria sortzen duen jarduera mota nagusia: Papergintza.

    Jarduera-taldea: Paper-orearen eta paperaren industria.

    Mota-Taldea-EJSN: 2-14-1712.

    (Ikus .PDF)

    1.2.2. Gehienez isuri daitezkeen emariak eta bolumenak.

    1. isuria: NO2000258 ProzesuaPaper-fabrikaAmezketa

      (Ikus .PDF)

    2. isuria: NO2000259 KomunakPaper-fabrikaAmezketa

      (Ikus .PDF)

      Ekoizpen-jarduketa jarraitua denez, titularrak emaria doitzeko sistemak erabili behar ditu, eguneko batez besteko bolumenaren kopurua orekatzeko.

      1.2.3. Emisioaren muga-balioak.

      Zerrenda honetan ageri dira isurien kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

    1. isuria: NO2000258 ProzesuaPaper-fabrikaAmezketa

      (Ikus .PDF)

      (Ikus .PDF)

      Tenperatura: ubideko tenperatura 1,5.ºC baino gutxiago igotzea.

      OEK balioak berrikusi ahal izango dira, baldin eta gutxitu badaitezke teknologia-aurrerapen aplikagarriei esker edo ekoizpen-prozesuan gehigarri biodegradableagoak edo OEK karga gutxiago eragiten dutenak izateari esker.

      Gainera, orea, papera eta kartoia ekoizteko teknika erabilgarri onenei buruzko (TEO) ondorioak zehazten dituen Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakian adierazitakoari jarraituz, honako urteko batezbesteko hauek bete beharko ditu:

      20 m3/t baino gutxiagokoa izango da hondakin-uraren emaria, urteko batezbesteko gisa adierazia, eta parametro hauekin beteko da:

      (Ikus .PDF)

      (*) Urtebetez erdietsitako eguneko batezbesteko guztien batezbestekoa izango da urteko batezbestekoa, eguneko ekoizpenaren arabera haztatuak, eta sortutako ekoizpen-masen unitateko isuritako substantzien masa gisa adierazia.

      Ezingo dira diluzio-teknikak erabili emisioen muga-balioak lortzeko.

      Ez da baimentzen 817/2015 Errege Dekretuaren IV. edo V. eranskinetan barne hartutako inongo substantzia arriskutsurik isurtzerik kuantifikazio analitikoaren mugarena baino kontzentrazio handiagoan, zeina parametro bakoitzerako ezarritako ingurumen-kalitateko araua baino % 30 baino gutxiagokoa izan behar baita.

    2. isuria: NO2000259 KomunakPaper-fabrikaAmezketa.

      (Ikus .PDF)

      1.2.4. Arazketa- eta hustuketa-instalazioak.

      Enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietan araberakoak izango dira industria-instalazio guztietarako arazteko instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak, eta elementu eta prozesu hauek izango dituzte funtsean:

    1. isuria. NO2000258 ProzesuaPaper-fabrikaAmezketa.

      Ezarritako neurriak.

      Barne-neurriak, emariak eta isuritako kargak minimizatzeko ekoizpen-prozesuan:

      Paper-zapi hezeen euskarri diren 4. eta 5. makinetan erabilitako ura berreskuratzea, bere zirkuituan eta beste ekoizpen-lerroetan erabiltzeko, bi zuntz-berreskuragailu, iragazki loditzaile bat, flotazio-zelula bat eta harea-iragazki bat ezarrita.

      Zirkuitu itxi independenteak hiru paper-makinetako huts-ponpetako eraztun likidoetako urentzat.

      SIMEONI iragazki autogarbitzailea, 2K 2.000 W-ekoa eta Trenner motakoa, urak berreskuratu eta paper-makinen ore-lerroetako fintzeetako estropadolareetan berrerabili ahal izateko.

    1. makinaren barne-zirkuituan dunbal lodigarria, hondakinen hobiko zuntzak berreskuratuko dituena, kolektorera isurtzea ekiditeko.

      Flotazio-zelula bat, kolektorera isuri aurretik 3 makinetako ur iragazietatik datozen zuntzak berreskuratuko dituena, berriz zatien zirkuitura itzultzeko.

      Arazketa ziklonikoko instalazioak I., II. eta III. makinetan, prozesuan zuntzen errefusa gutxitzeko.

      VOITH disko-iragazkiak instalatzea I. makinan eta III. makinan, zuntzak berreskuratzeko eta urak klarifikatzeko.

      Produktu kimikoak prestatzeko eta dosifikatzeko ekipoak, zuntzak, karga mineralak eta produktu lagungarriak paperean atxikitzen laguntzeko orria egiteko prozesuan fabrikazio-mahaian; horrela, solido-kontzentrazio txikiagoa duen ur xukatua lortzen da.

    2. eta 5. makinetako isuriak edukitzeko eta erregulatzeko 400 m3 -ko andela, isuri horiek fabrikaren barne-kanaletan sartu baino lehen.

      Iztukadura-instalaziotik datozen uren aurretratamendua:

      Ponpatze-ekipamenduak I. eta III. makinetan eta «sukalde» berrian, jario posibleak eta garbiketako urak biltzeko, eta horiek «sukalde» zaharraren peko tarteko andel batera bidaltzea.

      Gordailu erregulatzaile batera ponpatzen duen bitarteko andela, eta 24 m3-ko edukierako biltegia duena.

      Dekantagailu tronkokonikoa, lohien erauzgailu mekanikoa eta erreaktiboak gehituz koagulatzeko eta malutatzeko upelak dituena. Ur klarifikatua gainezkabidetik bidaltzen da industria-ura tratatzeko kanaletara, eta dekantatutako lohiak, aldiz, lohien andelera bidaltzen dira, tratatuak izan daitezen.

      Industria-isurien tratamendu orokorra:

      Jario posibleak eta prozesuko soberakinak biltzeko barne-kanalizazioak, ponpatze-putzu batera eramateko.

      Sare autogarbitzaile baten bidez arbastatzea, ponpaketa baino lehen.

      12 m3-ko edukierako ponpatze-andela, bi ponpa zentrifugo dituena, bakoitza 175 l/s-ko gaitasunekoa, frekuentzia-erregulagailuen bidez maila erregulatzen duena. Homogeneizazio-tangara bideratzen dute isurietako ur gordina ponpa hauek.

      900 m3-ko bolumena du larrialdien homogeneizazio- eta erretentzio-tangak.

      Aire disolbatuzko flotagailu bidezko ur-klarifikagailua, KROFFTA etxeko «Megacell» modeloa: 122 l/s-ko emaria tratatzeko gaitasuna du (130 l/s-ko puntako emariekin); erreaktibo koagulatzaile eta malutatzaileen adizioarekin hornituta dago, eta pH-a doitzen du soda kaustikoa automatikoki dosifikatuz.

      Ur klarifikatuaren hauspo-andela eta ponpatze-ekipamenduak, fabrikan berrerabiltzeko eta soberakina prozesu biologikora bidaltzeko.

      Ohantze mugikorreko erreaktore biologikoa (MBBR), 900 m3-ko bolumena eta banaketa-parrila murgildudun aireztatze-sistema eta frekuentzia erregulatzailedun haizatzailea, oxigeno disolbatuko sentsoredun lakio-kontrol bidez erregulatua.

      Flotazio-zelulan sartu aurreko mailako kutxa desaireztagailua.

      Akaberako tratamendu fisiko-kimikoa flotazio-zelulan.

      Akaberako azken tratamendu fisiko-kimikoko ekipamendu berria, lehendik dagoenarekin seriean.

      Larrialdi-tanga bat ezartzea, efluenteen bilketa- eta ponpatze-sisteman gertakariak jazoz gero, isuri gordina gelditu, erregulatu eta dosifikatzeko gaitasuna duena.

      Lohien tratamendua:

      Megacell eta Isofloat flotazio-ekipamenduetatik eta iztukadura-uren arazketatik datozen lohien deshidratazioa, FAN SEPARATOR torlojuzko prentsa baten eta disko-prentsa birakari baten bidez, FOURNIER markakoa. Edukiontzietan uzten dira lohi lehorrak, kudeatuak izateko.

    1. isuria. NO2000259 KomunakPaper-fabrikaAmezketa.

      Tratamendu-sistemak «Salsher Ibérica» etxeko bi ekipamendu ditu, bakoitza 25 eta 20 biztanleren baliokideari dagokion ahalmenarekin, hurrenez hurren. Unitate bakoitzean elementu hauek daude:

      Dekantazio-digestioko gune anaerobikoa.

      Bakterio-ohantzeko iragazkia-deskarga ganbera.

      Bigarren mailako dekantagailua.

      Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez badira, Papel Aralar SAk, baimenaren baldintzak betetzearen arduradun den aldetik, behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan, baimenean ezarritako baldintzak bete ditzaten isuriek. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

      1.2.5. Isuria kontrolatu eta husteko elementuak.

      Baimendutako isuri bakoitzeko, kontrol-puntu bat izango da, arazketa-instalazioen ostean kokatua, eta Uraren Euskal Agentziak, egoki iritzitakoan, hori ikuskatu eta laginak hartu ahal izango ditu. Bat etorriz Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 252., 333. eta 334. artikuluetan ezarritakoarekin, inolako atzerapenik gabe ahalbidetu beharko da Administrazioko langileak kontrol-puntu horretara sartzea, baita jabetza pribatuetatik pasatzea ere, baldin eta pertsonen bizileku ez badira.

      Industria-uren kontrol-puntuan barne hartzen da isuriak neurtzeko gailua, bere ezaugarrien arabera aplikatu beharrekoa, bat etorriz ARM/1312/2009 Aginduaren 7. artikuluan jasotakoarekin, eta bere funtzionamenduak aipatutako aginduaren 7. eta 8. artikuluetan zehaztutako baldintzak bete beharko ditu.

      Huste-sare bat baino ez da egon behar kontrol-puntuaren eta jabari publiko hidraulikoaren zuzeneko isuri-puntuaren artean, efluente araztua inolaz ere aldatu gabe, efluentearen ezaugarriei aldaketarik gabe eusteko moduan bi puntuen artean.

      Kasu honetan, industria-efluentea kontrolatzeko nahitaezkoa da elementu hauek izatea (NO2000258):

      Emari-neurgailua, pHmetroa, turbidimetroa eta tenperatura-neurgailua, azken hori neurketaren tokiko adierazlearekin eta neurrien biltegiratze digitalizatuarekin.

      Eguneko lagin konposatuak hartzeko gailu automatikoa.

      1.2.6. Isuri-kontrolaren kanona.

      Uraren Legearen 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren araudiaren 291. artikulua eta IV. eranskina aplikatuz, isuri-kontrolaren kanonaren (CCV) urteko zenbatekoa izango da baimendutako isuriaren bolumena bider isuri-kontrolaren prezio unitarioa, bat etorriz formula honekin:

      (Ikus .PDF)

    1. isuria. NO2000258 Ekoizpen-prozesua edo fabrikaziokoa.

      V = 1.360.800 m3/urte.

      C2 = 1,09 Industriala, 2. mota.

      C3 = 0,50 Tratamendu egokiarekin.

      C4 = 1,00 III. kategoriako gunea.

      Cm = 1,09 x 0,50 x 1,00 = 0,545000.

      Pb = 0,04377 euro/m3 Hondakin-ura: Industriala.

      Oinarrizko prezioa, urtarrilaren 19ko 1/2021 Errege Lege Dekretuaren arabera eguneratua (urtarrilaren 20ko BOE).

      Pu = 0,04377 x 0,545000 = 0,023855 euro/m3.

      Urteko CCV: 1.360.800 x 0,023855 = 32.461,88 euro/urte.

    2. isuria. NO2000259 Instalazioko komunak eta dutxak.

      V = 2.160 m3/urte.

      C2 = 1,00 Hirikoak 1.999 biztanle arte-baliokideak.

      C3 = 0,50 Tratamendu egokiarekin.

      C4 = 1,00 III. kategoriako gunea.

      Cm = 1,00 x 0,50 x 1,00 = 0,500000.

      Pb = 0,01751 euro/m3 Hondakin-ura: hirikoa edo antzekoa.

      Oinarrizko prezioa, urtarrilaren 19ko 1/2021 Errege Lege Dekretuaren arabera eguneratua (urtarrilaren 20ko BOE).

      Pu = 0,01751 x 0,500000 = 0,008755 euro/m3.

      Urteko CCV: 2.160 x 0,008755 = 18,91 euro/urte.

      Urteko CCVren zenbatekoa = 32.461,88 + 18,91 = 32.480,79 euro/urte.

      Uraren Legearen 113.4 artikuluak xedatzen duenez, urte natural bakoitzarekin bat dator isuri-kontrolaren kanonaren zergaldia. Ebazpen honetan ezarritakoa da titularrari likidatzen zaion isuri-kontrolaren kanonaren urteko zenbatekoa, kalkulu honetako faktoreei eragiten dieten isuria baimentzeko baldintzak aldatzeko ebazpenik ematen ez den artean.

      Hori dela eta, urtero bidaliko zaio titularrari aurreko ekitaldiari dagokion tasa, lehenago ezarritako zenbateko eta guzti, baldin eta ez badira kitatutako aldian oinarrizko prezio eguneratuak aplikatu behar aurrekoen ordez BOEn argitaratutakoak. Tasa horretan adieraziko dira kitatu den isuri-kontrolaren kanonaren zenbatekoa, epea, lekua eta ordaintzeko modua.

      Nolanahi ere, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 294.2.a) eta 294.3 artikuluetan aurreikusitako kasuetan, urtaldiari dagokion isuri-kontrolaren kanonaren zenbatekoa proportzionalki kalkulatuko da, hots, ekitaldiko guztizkoarekiko zenbat egunetan dagoen baimena indarrean.

      Isuri-kontrolaren kanonak ez du zerikusirik izango autonomia-erkidegoek edo udalbatzek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekin (Uraren Legearen 113.7 artikulua).

      1.3. Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

      Instalazioetan sortutako hondakin guztiak kudeatuko dira Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera, eta, beharrezkoa bada, karakterizatu egin beharko dira euren izaera eta helmuga egokiena zehazteko.

      Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia ezberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; beraz, hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira, eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak ekiditeko.

      Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzaile baimendu bati entregatu beharko zaizkio. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko bestelako moduen material edo energetikoren aurretik.

      Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimendurik badago hondakin zehatz batzuk tratatzeko, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

      Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek karakterizatuko dira, bat etorriz Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituen Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak xedatutakoarekin, eta Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritako jarraibideen arabera.

      Instalazioan sortutako hondakinen kantitateak ebazpen honetan jasotakoak orientagarriak dira soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta sortutako hondakinen artean dagoen erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Hargatik eragotzi gabe abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d apartatua) ezarritakoa, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan soilik eskatu beharko da baimena egokitzea: baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

      Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan edo oso bustita egoteagatik, hondakinok isuriak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hauts-itxurako hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

      Hondakinak lehen aldiz atera aurretik, kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatzen baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014/EB Erregelamendua, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da, eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

      Baldin eta hondakinak desagertu, galdu edo eskapatuko balira, berehala jakinaraziko zaie gertatutakoa Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari eta Amezketako Udalari.

      Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruan hondakinak lekualdatzea arautzen duen ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

      Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, bat etorriz Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluarekin.

      Nahitaezko aurretiko jakinarazpen-kasuetan, uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25. artikuluan aurreikusitako eta ekainaren 2ko 553/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan garatutako kausetako bat gertatzen denean, hala organo honek nola helmugako autonomia-erkidegoko organo eskudunak hondakinak garraiatzearen aurka egin ahalko dute; arrazoitutako erabakia garraio-jakinarazpena aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean jakinarazi beharko diote operadoreari.

      Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan hondakinak lekualdatzeari buruz ezarrita dagoena bete beharko da.

      1.3.1. Hondakin arriskutsuak.

      Honako hauek dira sustatzaileak aitortutako hondakin arriskutsuak:

      (Ikus .PDF)

      1. Hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodetzea, eta baimena izapidetzean jasotzen da horiei buruzko informazioa. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen definitzen dute. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko eta Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 aldirako Ingurumeneko IV. Esparru Programan ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren tratamendu-kontratuetan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen tratamendu-kontratuetan lagatze- edo deuseztatze-kodeak balorizatzeko eskatzen bada.

      2. Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuririk gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

      3. Hondakin arriskutsuak ontziratzeko, indarrean dagoen araudian ezarritako segurtasun-arauak bete beharko dira. Hondakin arriskutsuak dauzkaten ontziek eta ontzikiek etiketa argia, irakurgarria eta ezabagaitza eduki beharko dute eta itxita egon beharko dute kudeatzaileari eman arte, edukiak isurita edo lurrunduta gal ez daitezen.

      4. Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiagoz biltegiratu. Salbuespen-egoeretan, ingurumen-organoak epe hori aldatu ahalko du, behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio, baldin eta gizakion osasuna eta ingurumena babestuko direla bermatzen bada.

      5. Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenbizikoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana bidali aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

      6. Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, horretarako egin beharreko jakinarazpena aurretiaz eginda dagoela, araudian zehaztutako moduan, identifikaziorako agiria bete beharko da. Agiri horren ale bat garraiolariari emango zaio, eta zamarekin batera eraman beharko da jatorritik helmugaraino. Papel Aralar SAk onarpen-agiriak eta kontrol- eta jarraipen-agiriak edo haien baliokide diren agiri ofizialak erregistratu eta artxiboan gorde behar ditu, hiru urtez, gutxienez.

      7. Egiaztatu beharko da baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraiobideak betetzen dituela halako gaiak garraiatzeari buruz indarrean dagoen legerian eskatutako betebeharrak.

      8. Papel Aralar SAk, sortutako olio erabilia kudeatzeko, Industrian Erabilitako Olioaren Kudeaketa arautzeko ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko du.

      9. Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak kudeatzeko lanpara fluoreszenteenak, besteak beste, Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko110/2015 Errege Dekretuan xedatutakoa beteko da. Halaber, Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko dute pilen eta metagailuen hondakinek. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbuetsita egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, bai eta toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu, betiere. Toki-erakundeei egindako entregak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

      10. Papel Aralar SAk, PCB eduki dezaketen gailuak dituen heinean, haiek egoki kudeatu daitezen, xedapen hauetan ezarritako eskakizunak bete behar ditu nahitaez: 1378/1999 Errege Dekretua, abuztuaren 27koa, Poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatzeko eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, eta 228/2006 Errege Dekretua, otsailaren 24koa, errege-dekretu hori aldatzen duena.

      11. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko irailaren 16ko 1005/2009/EE Erregelamenduak ozono-geruza agortzen duten substantziei buruzkoak adierazten dituen substantziak baditu Papel Aralar SAk, berreskuratu egingo dira, alderdiek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri diren bestelako deuseztatze-bide teknikoak erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

      12. Papel Aralar SAk urtero adierazi beharko du Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzan ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      1. Bat etorriz Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin, Papel Aralar SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria, deklarazioaren xede den ekitaldiaren amaieran. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      2. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

      1. Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, hau da, mota horretako hondakin ahalik eta gutxien sortzea, Papel Aralar SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat egin eta aurkeztu beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatutako legea garatzen duen araudiak ez badu Papel Aralar SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

      2. Baldin eta Papel Aralar SA bada Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritarako edo industriarako ontzi baten azken jabea, Papel Aralar SA bera da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, berau kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      3. Apartatu honetako e) eta f) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l), m) eta n) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

      4. Amiantoa duten hondakinak atzemanez gero, Papel Aralar SAk bete egin beharko ditu Amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeari buruzko 108/1991 Errege Dekretuan (3. artikulua) ezarritako eskakizunak. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera egingo dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

        1.3.2. Hondakin ez-arriskutsuak.

        Sustatzaileak hondakin ez-arriskutsu hauek aitortu ditu:

        (Ikus .PDF)

      1. Bat etorriz laugarren atalean, C.1.3 azpiatalean, xedatzen diren hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoekin, hondakin oro balioztatu beharko da, baliaraztaile baimendu bati emanda. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: haiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik bideraezina dela behar bezala frogatzen bada. Justifikazio tekniko hori lortzeko, hondakin hori onartzeko baimenduta dauden hiru kudeatzailek ezetza eman behar diote kasuan kasuko hondakina balorizatzeari.

      2. Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika eta behar bezala bereizi, eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati.

      3. Hondakin horien azken helmuga deuseztatuak izatea denean, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta izan, eta azken helmuga balorizatuak izatea denean, berriz, 2 urtez gorde ahal izango dira.

      4. Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honen hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Papel Aralar SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

      5. Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, jarraipen eta kontrolerako agiria bete beharko da hondakin ez-arriskutsua lekualdatu aurretik, bat etorriz Hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan xedatutakoarekin.

      6. Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

      7. Baldin eta Papel Aralar SA bada Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea, Papel Aralar SA bera da ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna, eta, beraz, berau kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati entregatu beharko dio.

      8. Bat etorriz Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluan xedatutakoarekin, Papel Aralar SAk urtero adierazi beharko dizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria eta kantitatea, haien helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen laburpen-memoria. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

      9. Uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluarekin bat etorriz, artxibo kronologiko bat egingo da, eta bertan adieraziko dira kopurua, mota, identifikazio-kodea, jatorria, metodoak eta tratatzeko lekuak, hondakin guztien sorrera- eta lagapen-datak. Artxibo hori hiru urtez gorde beharko du gutxienez eta urtero bidali beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, dagokion urteko ingurumena zaintzako programaren barruan.

      10. Apartatu honetako d) eta e) apartatuetan (kudeatzaileak EAEn daudenean), eta f) eta g) apartatuetan adierazitako agiriak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidaliko dira, transakzio elektroniko bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskainitako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz.

        1.4. Ontziak merkaturatzea.

        Papel Aralar SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituen enpresa den aldetik, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko ditu datu horiek.

        Era berean, Papel Aralar SAk nahitaez ezarri beharko du ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratze- eta itzultze-sistema bat (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikiaz). Papel Aralar SAk industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu bere produktuak merkaturatzeko, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontzi eta Ontzi Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

        Baldin eta, urte natural baten zehar, Papel Aralar SAk ontziratutako produktuak, edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak merkaturatzen baditu, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

        250 tona, beira bada bakarrik.

        50 tona, altzairua bada bakarrik.

        30 tona, aluminioa bada bakarrik.

        21 tona, plastikoa bada bakarrik.

        16 tona, egurra bada bakarrik.

        14 tona, kartoia edo material konposatuak soil-soilik badira.

        350 tona, zenbait material badira eta, banaka, bakoitzak aurreko kopuruak gainditzen ez baditu,

        Enpresaren Prebentzio Plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta onartutako Enpresaren Prebentzio Planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko zaio urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko dira bi agiriok.

        1.5. Lurzorua babesteko baldintzak.

        Bat etorriz urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuan (Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legea garatzen duena) ezarritako aginduak betetzeko aurkeztutako lurzoruaren egoerari buruzko txostenarekin, eta hor jasotako gomendioei jarraikiz, lurzorua babesteko behar diren neurriak hartu beharko ditu Papel Aralar SAk.

        Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 16. artikuluko 2. apartatuarekin, lurzoruaren egoeraren txostenak aurkeztu beharko dira, gutxienez, 5 urtean behin, lege hori indarrean jartzen denetik aurrera.

        Era berean, aurreko paragrafoan aipatutako araudian, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan eta urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuan ezarrita dauden lurzorua babesteko betebeharrak betetze aldera, sustatzaileak honako hauek aurkeztu beharko ditu:

        Oinarrizko txostena, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren 20. artikuluan aipatutako epeak eta aldizkakotasunak beteta.

        Lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak, urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

        Nolanahi ere, sustatzaileak lurzoruen dokumentu bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea leheneratzen diharduen erakunde ezagun batek egina, eta aipatutako txostenak jasoko ditu (lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta lurzoruen eta lurpeko uren kontrol- eta jarraipen-dokumentuak). Emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar diren bakoitzean, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

        Lur-mugimenduak.

        Sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez:

        1. Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

          1. Bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluko 1.c) apartatuarekin, induskatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu egin beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa modu egokiena zehaztearren.

          2. Jarduketa horretan aurreikusten bada induskatu beharreko materialen bolumena 500 m3-tik gorakoa dela (zolatak barne), edo jarduketa burutu bitartean gainditze hori antzemango balitz, nahitaezkoa izango da lurzoruaren kalitatea ikertzen eta oneratzen egiaztatutako erakunde batek egindako indusketa selektiborako plan bat aurkeztea. Indusketa-planak abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu beharko du hura egikaritu aurretik.

          3. Induskatu beharreko bolumena 500 m3-tik beherakoa bada, aldaketaren jakinarazpenak honako informazio hau jaso beharko du:

            Jarduketaren pertsona fisiko edo juridiko sustatzailearen eta jarduketa burutuko duen kontratudunaren identifikazioa.

            Jarduketaren xede den lekua non dagoen, baita Lurzoruaren Kalitatearen Administrazio Erregistroaren erreferentzia ere.

            Jarduketaren xede den gunearen mugaketa eta azalera. Jakinarazpenean, lurzatia eta jarduketa-gunea zehatz-mehatz non dauden jakitea ahalbidetzen duten planoak erantsiko dira.

            Jarduketaren deskribapen xehatua.

            Induskatuko diren materialen bolumena, baita zolatak ere.

            Ingurumen-jarraipeneko lanen eta azken txostena egitearen arduradunaren identifikazioa; artikulu honetan aipatutako kasuetan erakunde egiaztatua izan beharko du.

            Jarduketa noiz hastea aurreikusten den.

          4. Aurreko kasuetako edozeinetan, obra egikaritu ondoren, azken txostena bidali beharko du. Bertan, lurzoruen karakterizazioaren emaitzak eta horien azken helmuga adierazi beharko dira, baita induskatutako materiaren berrerabilera edo kudeaketa egokia egiaztatzeko txosten bat ere. Indusketaren bolumena 100 m3-tik gorakoa bada, erakunde egiaztatu batek egingo ditu ingurumen-jarraipenerako lanak eta txostena.

          5. Arau orokor gisa, Kutsatutako lurzoruetan indusketa selektiboak egiteko gida-n jasotzen diren irizpideak beteko dira. Esteka honetan eskura daiteke gida:

            https://www.ihobe.eus/publicaciones/guia-excavaciones-selectivas-en-ambito-suelos-contaminados-2

          6. Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, laginketa gauzatzeko, abenduaren 26ko 209/2019 Dekretuaren IV. eranskinean eta gidaren 10.2.6 apartatuan (Induskatu behar diren lurzoruetan in situ egindako laginketa) biltzen diren induskatu beharreko materialen karakterizazio-kanpaina diseinatzerakoan kontuan hartu behar diren oinarrizko irizpideei jarraituko zaie.

          7. Soberako materialak instalazioan bertan berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legeak ezarritako B-EBA (industria-erabilera) balioaren azpikoa; horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde akreditatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera, zeinaren bidez ezartzen baita lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema, eta zehazten baita erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa.

          8. Lur garbitzat hartuko dira ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako EBA-A ebaluazioko balio-adierazleak baino balio txikiagoak eta TPHetarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelanerako.

          9. Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahalko da. Lurzoru naturalaren parekoa den harrizko substratu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

        2. Instalazioa baimenduta dagoen lursailetik kanpo aldaketaren bat egitea aurreikusten bada (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen I. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru-arloko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

          Horrez gainera, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluko 2. apartatuaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, sailburuordetza horrek hartu beharreko neurriak ezar ditzan, bat etorriz aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluko 1.e apartatuarekin, betiere.

          1.6. Zaratari buruzko baldintzak.

          1. Beharrezko neurri guztiak ezarriko dira honako indize akustiko hauek gaindi ez daitezen:

            1. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu 07:00ak eta 23:00ak bitartean eta leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

            2. Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 7:00ak bitartean eta leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

            3. Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, apantailamenduak saihesteko beharrezkoa den garaiera hartuko da horietan), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

            (Ikus .PDF)

            1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

              Funtzionamenduan den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

              Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti), non Ti baita jardun-modu horren iraupen-denbora. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

          2. Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiagoko guneetako zarata-maila.

          3. Ebazpen honen bidez onartutako V. paper-makina berriari eta baimendutako bestelako ekipamendu batzuei lotutako zarata-iturrietarako, Papel Aralar SAk behar diren neurriak hartuko ditu foku horiek ez ditzaten kanpoko ingurumenera transmititu Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duen abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuaren giro-zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokienez II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera ebaluatuta.

            (Ikus .PDF)

            (1) Muga-balio horiek aplikagarriak dira, orobat, inongo eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako, balio horiek eraikinaren garaiera orotan fatxada leihodun guztietara iristen den soinuari dagozkiola, are eraikin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik kanpo egonda ere.

            Kanpoaldeko muga-balioek lurzoruaren mailatik 2 metroko altuerari eta, fatxada leihodunen kanpoaldean, eraikuntzaren altuera guztiei egiten diete erreferentzia.

            Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla ulertuko da baldin eta, urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, baldintza hauek betetzen badituzte ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean:

            Urteko batezbesteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

            Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

            Lkeq, T indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-an gainditzen aipatutako I. eranskineko F. taulan adierazitako balioak.

            Adierazitako muga-balioak betetzen direla egiaztatzeko, C.1.6 puntu honetan ezarritako mugak betetzen direla egiaztatzen duten zarata-neurketen bidezko kontrola aurkeztu beharko da.

            Baldin eta ezarritako muga-balioak gainditzen badira, aldaketa honen xede diren jarduerei lotutako zarata-foku berrien banakako modelizazioa egin beharko da, eta ekintza-plan bat aurkeztu, balizko gainditzeak zuzentzeko neurri zuzentzaileak ezarriko dituena. Neurri horietako bakoitzaren jarduketa-egutegia proposatu beharko du, egikaritzearen arduraduna izendatuta.

          4. Ingurumena zaintzeko programa.

            Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

            1. Atmosferarako emisioak kontrolatzea.

            1.1. Kanpoko kontrolak.

          1. Papel Aralar SAk emisioak kontrolatu beharko ditu, honako informazio honen arabera:

            (Ikus .PDF)

            (1) Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Agindua, zeinaren bidez jarraibide teknikoak zehaztu baitziren abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko (dekretu haren bidez, atmosfera kutsa dezaketen jarduerak garatzen dituzten instalazioak arautzen dira).

          2. Puntu honetako a) apartatuan aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

          3. Halaber, a) apartatuan zerrendatutako emisio-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, emisio bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, eta edozelako maiztasunarekin, emisioen iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, betiere kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

            1.2. Lortutako emaitzen erregistroa.

            Erregistro bat egingo da eguneratutako dokumentazioarekin, honako hauetan ezarritakoari jarraikiz, betiere: 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluan (urtarrilaren 28koa, Atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituena) eta 278/2011 Dekretuaren III. eranskinean (abenduaren 27koa, Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituena).

            Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

            2. Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

          1. Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, analisi hauek egingo dira:

            (Ikus .PDF)

            Gainera, Batzordearen 2014ko irailaren 26ko Betearazpen Erabakia betetzeko, zeinaren bidez ezartzen baitira orea, papera eta kartoia ekoizteko teknologia erabilgarri onenei buruzko ondorioak, analisi hauek egin beharko dira:

            (Ikus .PDF)

            (1) Metodo analitiko azkarrak ere erabil daitezke. Erregularki egiaztatu behar dira proba lasterren emaitzak (adibidez, hilean behin) EN arauekiko, edo, ez bada EN araurik, Espainiako edo nazioarteko ISO arauekiko, zeinek kalitate zientifiko baliokidea erdiestea bermatzen baitute.

          2. Kanpo-kontrol bakoitza, dela laginak hartzea, dela ondorengo analisia, Erakunde Laguntzaile batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua) eta aurreko puntuetan aipatutako parametroen gainean egingo da. Sustatzaileak, isuri-puntu bakoitzeko, lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko emariarekiko proportzionala izango da, edo, bestela, lagin puntual esanguratsua.

            Hauei bidaliko zaizkie isuri-kontrolen emaitzak:

            Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, ebazpen honetako bigarren apartatuaren C.6 azpiapartatuan ezarritako epeak eta baldintzak betez.

            Ingurumena zaintzeko planaren barnean Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari helarazi beharreko informazioa gorabehera, erakunde titularrak Uraren Euskal Agentziari igorriko dizkio isuriaren emariari eta konposizioari buruzko aldizkako kontrolen emaitzak, laginak hartzen direnetik aurrera hilabeteko epean; Euskal Agentziaren Atari Pribatuan dagoen on-lineko tresna informatikoaren bidez egingo du hori (Isurien analisien modulua): http://www.uragentzia.euskadi.eus/u81-0002/eu/

            Osagarri gisa, bai isurien kanpo-kontrolen txosten analitikoak, bai parametro orokorren (pH-a, SS eta OEK) eguneroko autokontrol-orriak telematikoki aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez, laginak hartzen direnetik aurrera hilabeteko epean, SV-G-2014-0010 espedientean.

            Ingurumena zaintzeko programarekin batera, urtean zehar egindako analisien txostenak helaraziko zaizkio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Isurien muga-balioak gainditu direla atzemanez gero, berehala jakinaraziko zaie Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (ippc@euskadi.eus helbidearen bidez) eta Uraren Euskal Agentziari, gorabeheraren bat gertatuz gero agintariei jakinarazpena zer-nola igorri behar zaien ezartzen duen baimen honetako apartatuari jarraikiz.

          3. Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena den eredua aukeratuko da. Gaur egun erabiltzen diren metodoak ez bezalako analisi-metodoak ezarri ahal izango dira kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazteko. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

          4. Titularrak urtero aurkeztu beharko du substantzia arriskutsuak dituzten isuriak daudela aitortzen duen agiria, lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian barne hartutakoa. Agiri horretan, ekoizte-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurian ez detektatu.

          5. Gutxienez urtebeteri dagozkien kontrolen emaitzen eta Administrazioak egin ditzakeenen arabera, horien maiztasuna berrikusi ahal izango da, isuria egin duen entitate titularrak berariaz eta arrazoituta hala eskatuz gero.

          6. Administrazioak, egoki deritzonean, arazketa-instalazioak ikuskatuko eta efluentearen emariak eta analisiak aztertuko ditu, isurien emari eta parametroek muga baimenduak ez dituztela gainditzen egiaztatzeko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahalko dio titularrari.

          7. Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

          8. Isuriak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) apartatuan ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko B.2.3 azpiapartatuan ezarritako mugak.

            Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

            3. Instalazioaren inguruneak ingurune urtarrean duen eraginaren kontrola.

            Urtean behin neurtuko da adierazle biologiko hori. Horrenbestez, agorraldia iristean komunitate bentonikoen osaera, ugaritasuna eta dibertsitatea zehaztuko dira, IBMWP eta IASPT adierazle biotikoen bitartez.

            Isuriak ingurune hartzailean izan duen eraginaren inguruko ondorioen txostena egingo da, isuriaren uretan gora eta uretan behera, aipatu adierazleen datu konparatiboetan oinarrituta.

            4. Jardueraren adierazleen kontrola.

            Sustatzaileak honako taula honetan agertzen diren jardueraren gaineko parametro-adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko du.

            (Ikus .PDF)

            5. Zarataren kontrola.

          1. Ld, Le, Ln ,LAeq,Ti eta LAeq,60 segundo adierazle akustikoen ebaluazioa egingo da hiru urtez behin zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen gunean neurketak eginez. Ingurumen-organo honetan C.1.6 puntuan ezarritako muga-balioak betetzen direla egiaztatzen den unetik, bost urtean behin kontrolatuko da zarata.

          2. Neurketa bidezko ebaluazio guztiak II. mailako administrazioko lankidetza-erakunde batek egin beharko ditu, bat etorriz urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoarekin. Erakunde horrek UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako egiaztagiria eduki beharko du akustikaren arloan espazio- eta denbora-laginketa egiteko. Nolanahi ere, ingurumen-organoak zainduko du ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

          3. Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta 1513/2005 Errege Dekretuaren II. eranskinean ezarritakora egokituko dira (1513/2005 ED, abenduaren 16koa, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legea garatzen duena zonifikazio akustikoari, kalitatearen helburuei eta igorle akustikoei dagokienez).

          4. Sustatzaileak proposamen zehatz bat landu beharko du, ebaluazio-puntu zehatzak jasoko dituena. Proposamena ebazpen honen laugarren apartatuko D.8 puntuan aipatzen den ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginean sartuko da.

            6. Ingurumeneko finantza-bermea kontrolatzea ingurumena zaintzeko programaren (IZP) barruan.

            Papel Aralar SAk bere jarduera profesionalaren ingurumen-arriskuen azterketa egin beharko du, abenduaren 22ko 2090/2008 Errege Dekretuaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera (zeinaren bidez onartzen baita Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legea zati batean garatzen duen Erregelamendua), finantza-bermea eratu behar duen ebaluatzeko, bat etorriz 26/2007 Legearen 24. artikuluarekin. Finantza-bermea eratu ondoren, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio agintaritza eskudunari, eta adierazpen horrek 2090/2008 Errege Dekretuaren IV.1 eranskinean adierazitako informazioa jaso beharko du gutxienez. 26/2007 Legearen 28. artikuluko a) eta b) apartatuetan aurreikusitako salbuespenei jarraikiz, jarduera finantza-bermea eratzetik salbuetsita geratzen bada, agintaritza eskudunari erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dio, zeinetan IV.2 eranskinean jasotako informazioa jasoko baita gutxienez.

            IZPrekin batera, honako dokumentu hauek bidali beharko dira, programa aurkezteko prozedura telematikoan gaitutako dokumentu-ereduak erabilita:

            Ingurumen-arriskuen azterketa eta erantzukizunpeko adierazpena.

            Finantza-bermea eratu behar izanez gero, indarrean dagoen aseguru-polizaren kopia edo eratutako finantza-berme motaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

            Ingurumeneko finantza-bermea eratzetik salbuetsita egonez gero eta 300.000 eta 2.000.000 euro bitarteko zenbatekoarekin konpon daitezkeen kalteen erantzule diren operadoreak izanez gero (Ingurumen Erantzukizunari buruzko urriaren 23ko 26/2007 Legearen 28.b artikulua), erakunde independenteek emandako ziurtagiriaren kopia aurkeztuta egiaztatu beharko da, etengabe eta era jarraituan atxikita daudela Europar Batasunaren ingurumen-kudeaketako eta ikuskaritzako sistemari (EMAS) edo indarrean dagoen UNE-EN-ISO 14001 ingurumen-kudeaketarako sistemari.

            Operadoreak ingurumen arriskuen analisia eguneratuko du egoki irizten dionero, eta, betiere, jardueran, instalazioan edo oinarrizko baimenean funtsezko aldaketak gertatzen direnean. Finantza-bermearen zenbatekoa urtero eguneratuko da, KPIaren arabera. Ingurumen-arriskuen azterketaren eguneraketak IZPren dokumentazioaren baitan aurkeztuko dira.

            7. Emaitzak kontrolatzea eta helaraztea.

            Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara helarazi, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren webguneko bidalketa-prozedura telematikoari jarraikiz:

            http://www.euskadi.eus/autorizacion/aai-ippc/web01-a2inguru/es/

            Era horretan, programa horretan zehaztutako aldian egiten diren kontrol guztiak (ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik) ingurumena zaintzeko programarekin batera bakarrik aurkeztuko dira, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren.

            Ezarritako baldintzak urratzen diren kasuetan bakarrik bidali beharko zaio berehalako jakinarazpena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza honi, gertatutakoaren berri izan ondoren, betiere; horretarako helbide elektronikoa: ippc@euskadi.eus.

            Horrez gain, urtean behin baino gehiagotan egiten diren kontrolak kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira helaraziko.

            Emaitza horiek urtero helaraziko dira, beti martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan jasoko dira babes- eta zuzenketa-neurrien eta prozeduren kontrolerako eta ingurumenaren kalitaterako sistemen funtzionamendua eta emaitzen analisia, epe horretan izandako gertakari nagusiak bereziki aipatuta, haien kausa eta konponbide posibleak azalduz; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik hala egin ez bada.

            8. Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

            Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

            Era berean, ingurumena zaintzeko programak jaso beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, egiaztatu ahal izateko adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna (ingurumen-adierazleak).

          5. Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta funtzionamendu-baldintzak.

            1. Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

            Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, sortuko diren emisioen eta hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

            Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak laugarren apartatuko C.1.3 azpiapartatuan («Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak») ezarritakoari jarraituz kudeatu beharko dira, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

            2. Jarduera etetea.

            Jarduerari lege hauek aplikatu behar zaizkio: 4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzekoa (21.1 epigrafea, «Paper-orea, papera eta kartoia egitea»), eta 9/2005 Errege Dekretua, urtarrilaren 14koa, kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide eta estandarrak ezartzekoa. Horrenbestez, Papel Aralar SAk jarduera etetearen berri eman beharko dio ingurumen-organoari, bi hilabeteko gehieneko epean; jakinarazpen horrekin batera, jarduera-proposamen bat ere aurkeztu beharko da, erakunde horrek ezar dezan noraino iristen diren bere betebeharrak eta lurzoruaren kalitatea deklaratzeko prozedura hasteko epea noiz hasiko den beranduenez, bat etorriz ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoarekin.

            Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Papel Aralar SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, bat etorriz ebazpen honen laugarren apartatuaren C.1.3 azpiatalean ezarritakoarekin.

            3. Jarduera aldi baterako etetea.

            Jarduera aldi baterako etetea eskatuz gero, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Papel Aralar SAk, aldi baterako etete-eskabidearekin batera, dokumentu bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuan ezarritako kontrolak eta eskakizunak nola beteko dituen adierazteko.

            Era berean, jarduera berriz hasi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isuri edo emisio oro saihesteko.

            4. Jarduera anomaloa izanez gero aplikatu beharreko neurriak eta jarduketak.

            Aurkeztutako dokumentazioan proposatutako ohiko egoerez bestekoetan aplikatu beharreko prebentzio-neurriak eta funtzionamendu-baldintzez gain, atal hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

          1. Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

            Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere istripuzko jarioak edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Ihesik izanez gero, lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da honako hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztasuna), biltegiratzeko neurri bereziak (substantzia arriskutsuak), gerta litezkeen ihesei antzemateko neurriak edo gehiegizko betetzeaz ohartarazteko alarma-sistemak, fabrikako kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitu beharra, maiztasuna, garbiketa mota) eta lurzoru gaineko isuriak biltzeko sistemak.

            Aurreko lerrokadan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen ikusizko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen egoera orori aurrea hartzeko.

            Era berean, atmosfera eta ura kutsatzea prebenitzeko eta kutsatutakoa zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, eta abar) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

            Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioak behar bezala funtziona dezan. Hondakin horiek ez dira ibilgura ibairatuko aldizkako garbiketa egiten denean; bildu egin beharko dira, kudeatzeko edo zabortegi baimendu batera eramateko. Hala dagokionean, hondoan hustubiderik ez duten andel iragazgaitzetan biltegiratuko dira. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

            Instalazioek lohiak tratatzeko aukera izanez gero, horietatik hustutako ura berriro bideratu beharko da arazketa-instalazioaren hasierara.

            Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solidoak eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da.

            Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira, edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

            Ez dago baimendua hondakin-ura «bypass» bidez isurtzea arazketa-instalazioetan.

            Programatutako mantentze-lanetan nahitaez egin behar badira isuriak «bypass» bidez, titularrak Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isuriak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuta. «Bypass» horretan aurreikusi gabeko isuri bat badago, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) puntuan adierazitakoari jarraituz).

          2. Halaber, erregistro bat eduki behar da, aldizka egindako mantentze-lanak eta hautemandako gorabeherak jasota uzteko.

          3. Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta istripuzko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak eraginkor mantentzeko.

          4. Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta, oro har, instalazioan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzakete. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lurzatien azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

          5. Hautsezko produktuak biltegiratzeko, zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

          6. Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako baldintzetan ezen ezin izango baitira ingurunean sakabanatu.

          7. Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratze-instalazioek eskakizun batzuk bete beharko dituzte; zehazki, produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian xedatutakoak.

          8. Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezkoak diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko edukiontziak, kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta norbera babesteko ekipamendu egokiak.

          9. Gorabeherarik gertatuz gero, agintariei jakinaraztea.

            Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri berehala eman beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari (zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren), horretarako gaitutako helbide elektronikoaren bitartez: ippc@euskadi.eus. Jakinarazpenean, alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

            Gorabehera mota.

            Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

            Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

            Sortutako ondorioak.

            Halakorik badago, epe laburrera aurreikusitako jarduketak.

            Gorabehera edo arazo larriren bat edo ezusteko isuri edo emisioren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Amezketako Udala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

            Gorabehera mota.

            Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

            Gorabeheraren iraupena.

            Ezusteko isuria gertatuz gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne.

            Mugak gaindituz gero, emisioei buruzko datuak.

            Eragindako kalteen zenbatespena.

            Hartutako neurri zuzentzaileak.

            Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

            Prebentzio-neurriak benetan aplikatzeko aurreikusitako epeak.

            Baimenaren baldintzak urratzen dituen isuria gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen orekari modu larrian kalte egin badiezaioke, titularrak berehala etengo du isuri hori, eta, horrez gain, gertaeraren berri eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta Babes Zibilean eta ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

          10. Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabeherak edo arazoak saiheste aldera, jardueraren titularrak berehala jakinarazi beharko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari instalazioko edozein etenaldi programatu, etengabeko prozesu bati badagokio, baita aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak ere, ahalik eta aurrerapen handienarekin, betiere.

          11. Larrialdi-egoeretan, babes zibilari buruzko legerian ezarritakoa bete beharko da, eta araudi horretan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dira.

          1. Baldin eta hala egitea gomendatzen badute araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren maiztasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, babes- eta zuzenketa-neurriak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu egin daitezke jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

          2. Urtean behin, martxoko azken eguna baino lehen, Papel Aralar SAk aurreko urteko atmosferarako emisioei, uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, bat etorriz E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egiteko eta eguneratuta edukitzeko 508/2007 Errege Dekretuarekin.

            Informazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskura jarritako kanal, sistema edo aplikazio informatikoak erabiliz bidaliko da.

            Datu horiek izango dira Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara (E-PRTR-Europa Erregistroa) informazioa bidaltzeko oinarria.

            Ingurumen-adierazpena publikoa izango da, bat etorriz uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

            1. Instalazioetan egiten diren aldaketa guztien berri eman behar da. Aldaketak jakinarazteko, osorik bete behar da helbide elektroniko honetan ageri den formularioa:

              http://www.euskadi.eus/contenidos/serv_proc_autorizacion/p_autho_20183895085814/procedures/proc_20183895329689/eu_def/adjuntos/Formulario_modificaciones.doc

              Organo honen onespena ere beharko da, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

              Industriako isurpenen erregelamendua onartzen duen eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak ezartzen ditu.

              Nolanahi ere, bat etorriz urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan xedatutakoarekin, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, bat etorriz abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan xedatutako irizpideekin.

              Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c eta 7.2.c artikuluetan xedatutakoa aplikatuko da.

              Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, aldaketa egikaritu aurretik, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko da, Lurzorua Kutsatzea Saihestu eta Kutsatutakoa Garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

              Bosgarrena. Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da honako kasu hauetan:

              1. Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, finkatutako emisioaren muga-balioak berrikustea edo beste batzuk ezartzea komeni bada.

              2. Emisioak nabarmen murriztu badaitezke, teknika erabilgarri onenetan aldaketa handiak egiteagatik gehiegizko kosturik sortu gabe.

              3. Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta beste teknika batzuk erabili behar badira.

              4. Arroko erakundeak, urei buruzko legerian ezarritakoaren arabera, irizten badio badirela ingurumen-baimen integratua berrikustea justifikatzen duten inguruabarrak, Estatuaren Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen arroetako jabari publiko hidraulikora isurtzeari dagokionez. Kasu horretan, arro-organismoak, txosten lotesle baten bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean berrikuspen-prozesua hasteko.

              5. Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legeriak hala eskatzen badu, edo abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

              6. Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

              7. Ingurunearen egiturari eta funtzionamenduari buruzko ezagutza garrantzitsu berrietara egokitu beharra badago; bereziki, inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela hautematen bada.

              8. Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, egiaztatzen bada ez direla nahikoak ingurumen-inpakturako ezarritako babes-, zuzenketa- edo konpentsazio-neurriak.

              9. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

                Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

                Seigarrena. Baimen honek balioa galduko du honako kasu hauetan:

                Papel Aralar SAren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

                Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan.

                Zazpigarrena. Papel Aralar SAren errekuntza ertaineko instalazioak EAEko errekuntza ertaineko instalazioen erregistroan barne hartzea ICM0060, ICM0061, ICM0062 eta ICM0063 kodeekin.

                Zortzigarrena. Alderdi hauei sei hilabeteko epean erantzuteko eskatzea Papel Aralar SAri:

                Lurzoruen Oinarrizko Txostena egin beharko da, 2020ko urtarrilaren 23ko Aginduan adierazitako irismenarekin. Txosten horrek lurzoruaren eta lurpeko uren kalitateari buruzko ikerketa jaso beharko du, Papel Aralar SAk okupatutako kokalekuaren lurzoruaren eta lurpeko uren oinarrizko maila/lerroa ezartzeko helburuak lortzeko irismen nahikoarekin.

                Bederatzigarrena. Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, energia elektrikoa sortzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Papel Aralar SAk Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

                Hamargarrena. Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zehapenak ezartzea ekar dezake.

                Hamaikagarrena. Ebazpen honen edukia jakinaraztea Papel Aralar SAri, Amezketako Udalari, ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

                Hamabigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

                Hamahirugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin.

                Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 8a.

                Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

                AMAIA BARREDO MARTÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik