Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, Arabako Laudio udal-mugartean eta Bizkaiko Orozko udal-mugartean, Larragorri parke eolikorako aldez aurreko administrazio-baimenaren eskaerarako lehia-prozedura ebazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1163
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/03/01
  • Argitaratze-data: 2022/03/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonom韆; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Espediente zk.: 01GEY 2021 00005 48GEY 2021 00005.

Bat. 2021eko urriaren 26an, Green Capital Development 147, SL-k aurretiko administrazio-baimena eskatu zuen Larragorri parke eolikorako, Arabako Laudio udal-mugartean eta Bizkaiko Orozko udal-mugartean.

Bi. Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren 4. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jarri zen dagokion eskaera, lehian eskaera egin ahal izateko. Iragarkia 2022ko urtarrilaren 3ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean, 2021eko abenduaren 21eko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta 2021eko abenduaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Hiru. Erregelamenduak aurreikusitako epean ez dira lehia-prozeduraren barruan baimen-eskaera gehiagorik aurkeztu

Bat. Elektrizitatearen Sektoreari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 21. artikuluak, Energia elektrikoaren instalazioak garraiatu, banatu, merkaturatu, hornitu eta baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 115. artikuluak eta Euskal Autonomia Erkidegoan parke eolikoetako energia eolikotik energia elektrikoa ekoizten duten instalazioei baimena emateko prozedura arautzen duen maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuak ezartzen dute energia elektrikoa ekoizteko Parke Eolikoak eraikitzeko aldez aurretiko administrazio-baimena behar dela.

Bi. Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, maiatzaren 28ko 115/2002 Dekretuaren arabera.

Aipatutako lege-aginduak eta oro har aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau

Green Capital Development 147, SL-k aurkeztutako aurreproiektua aukeratzea Larragorri parke eolikorako, Arabako Laudio udal-mugartean eta Bizkaiko Orozko udal-mugartean. Izan ere, aurkeztutako eskaera bakarra izan da eta lehiaren prozedura ebazteko nahitaezko dokumentazioa aurkeztu zuen.

Ebazpen honen jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, sei hilabeteko epean Green Capital Development 147, SL-k aurkeztu beharko du 115/2002 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako dokumentazioa, aldez aurreko administrazio-baimena izapidetzeko.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen; beraz, horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industriako sailburuordearen aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, horrela ezartzen baita Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 1a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik