Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko otsailaren 18koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 1015
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/02/18
  • Argitaratze-data: 2022/03/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez, aldez aurreko onarpena eman zitzaion Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektuari.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.

Azaldutakoagatik, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 11.2.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, agindu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa), baita euskal araudiaren atarian (Legegunea) ere (https://www.legegunea.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 18a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.