Arautegia

Inprimatu

2/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki bat argitaratzeko dena. Erabaki horren bidez, honako baimen hau ematen da: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2011-2016 aldian egin beharreko zenbait lan Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea-ren esku uzteko gomendioa laugarren aldiz aldatzeko baimena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 19
  • Hurrenkera-zk.: 430
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2015/01/12
  • Argitaratze-data: 2015/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2014ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen: baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria dela-eta 2011-2016 aldian egin beharreko zenbait lan Euskal Trenbide Sarea-ren esku uzteko gomendioa laugarren aldiz aldatzeko. Bada, erabaki horren berri emateko, hau

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2014ko abenduaren 30ean, honako erabaki hau hartu zuen: baimena ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2011-2016 aldian egin beharreko zenbait lan Euskal Trenbide Sarearen esku uzteko gomendioa laugarren aldiz aldatzeko.

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanak, trenbideak eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Konstituzioaren 149.1 21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obren eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatzeko, garatzeko eta plangintza egiteko eskumena eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gaineko eskumena ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

2006ko apirilaren 24an, lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, hain zuzen ere Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria (Euskal «Y»-a), Europako aurreikuspenen arabera martxan jartze aldera behar diren jarduketak egiteko. Egun berean, sinatzaile horiek berek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, trenbide-sare berria eraikitzeko hainbat jarduketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendiotan emateko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran, erabaki zuen, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez Sustapen Ministerioak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendiotan emandako jarduketa horiek Euskal Trenbide Sarea ente publikoari ematea gomendiotan; zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (euskal «Y»-aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 aldian eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Kudeaketa-gomendio horren baitan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

Hasierako aurreikuspenen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatu behar ziren.

Hortaz, 2006ko apirilaren 24an izenpetutako lankidetza-hitzarmenean ezarritakoa betetze aldera, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12ko bilkuran, Euskal Trenbide Sareari gomendiotan eman zion Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko 2011-2016 aldian egin beharreko zenbait lan, 141.810.000 euroan, guztira.

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria eraikitzeko lanetako zatiak gauzatu ahala urtero ordaindu beharreko zenbatekoak aurreikusi ziren 2011ko uztailaren 12an onartutako gomendioan. Aurreikuspen horiek, nolanahi ere, aldatu ziren Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko abenduaren 27an, 2013ko abenduaren 30ean eta 2014ko uztailaren 29an hartutako erabakiei jarraituz, kontzeptu eta urteroko hauek oinarri hartuta:

(Ikus .PDF)

Jarduera horiei dagozkien zenbatekoak finkatzeko, oinarritzat hartu zen Gipuzkoako adarreko lanetarako datozen sei urteetarako (2011-2016 aldirako) aurreikusitako kostua, honela banatuta (zenbatekoak milioi eurotan daude emanda, BEZik gabe):

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriaren lanetako tarteak exekutatzeko erritmoa nolakoa den aintzat hartuta, laugarren aldiz aldatu beharra dago 2011ko uztailaren 12an onartutako gomendioan aurreikusitako urterokoak lehendik ere aldatu zirenak 2013ko abenduaren 30ean eta 2014ko uztailaren 29an. Izan ere, aurrekontuaren banaketa egokitu behar zaio lanen exekuzio-mailari, gomendioaren zenbateko osoa murriztu behar da, eta lanak bukatzeko data berria 2018ko ekitaldian ezarri, betiere Euskal Trenbide Sarea ente publikoak egindako oharrak oinarri hartuta.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1 g artikuluak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uzten ditu trenbideen gaineko egitekoak.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren proposamenez, eta aldez aurretik eztabaida egin ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

«Lehenengoa. Aldaketak egitea Euskal Trenbide Sarearen esku utzitako gomendioaren 4. puntuan (Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra) eta 6. puntuan (Egindako lanak balioestea eta ordaintzea). 2011ko uztailaren 12an onartu zen gomendio hori, eta, ondoren bi aldiz aldatu, 2011ko abenduaren 27an eta 2014ko uztailaren 29an. Gomendioak 2011-2016 aldian eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko jarduketak biltzen ditu (Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriaren, euskal «Y»-aren, Gipuzkoako adarreko espedienteetako jarduketak, alegia). Hain zuzen ere, Sustapen Ministerioak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak gomendiotan eman zizkioten jarduketa horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, 2006ko martxoaren 24an izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren bidez.

Bigarrena. Gomendioaren indarraldi berria 2011-2018 izango da.

Hirugarrena. Gomendioa aldatzeko baldintza zehatzak erabaki honen eranskinean daude jasota.

Laugarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea kudeaketa-gomendioaren aldaketa».

Erabakiaren eranskina: laugarren aldiz aldatzea Euskal Trenbide Sarearen esku utzitako gomendioa, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berria dela-eta 2011-2016 aldian zenbait lan gauzatzekoa.

  1. Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

    Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF Trenbide Azpiegituren Administratzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko izenpetutako lankidetza-hitzarmenarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritza ari da euskal Y-aren plataformako eraikuntza-proiektuak idazten, Gipuzkoako adarrean, Bergarako 9+000 kp-tik hasita Irun eta Donostiako sarreraraino, eta proiektuak idatzi ez ezik, eraikitzen eta finantzatzen ere ari da, aurrerago dirua kupotik deskontatuta finantzatu ere.

    Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua datozen zortzi urteetarako (2011-2018), 1.977,61 milioi eurokoa da (BEZa barne):

    (Ikus .PDF)

    Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa-gomendio horren ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak (lankidetza-hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidego Administrazioari gomendiotan emandakoak, alegia).

  1. Egindako lanak balioestea eta ordaintzea.

    Gomendiotan emandako lanen kostua, BEZa barne, 125.258.260 eurokoa da; eta zortzi urteko epea dago aurreikusita horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera.

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak egiaztatutakoan. Horretarako, aldez aurretik faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

    (Ikus .PDF)