Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko urriaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita zein itunpeko ikastetxe geratzen den Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpo, zein itunpeko ikastetxek jarraitzen duen proiektu horietan eta zein ordutegi dagokien.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4571
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/01
  • Argitaratze-data: 2014/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

323/2003 Dekretuak Hizkuntza Normalkuntzako Ulibarri programa arautu zuen. Dekretu horrek ezarritakoaren bidetik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2014ko ekainaren 4ko Agindua eman zuen argitara EHAAn ekainaren 6an. Agindu horretan ezartzen da ikastetxeek gehienez zenbat diru izango duten Ulibarri programarako 2014-2015 ikasturtean eta zer baldintza bete behar diren programan sartzeko.

323/2003 Dekretuaren III. kapituluko 7. artikuluan zehazten den JABA batzordea 2014ko uztailaren 7an bildu zen. Ulibarriren barruan dauden ikastetxeen berrikuspena egin eta gero, zera ikusi da: planera «bere gogoz eta bere baitarik» bildu ziren ikastetxeetako batek, arrazoi desberdinak direla medio, oraingoz horretan ez jarraitzeko gogoa edo ezina azaldu du. Hortaz, ikastetxe hau baja da oraingo ebazpenean. Horrezaz gain, zera baieztatu da: gainerako ikastetxeak «egungo egoeratik abiatuta eta beren baliabideak helburuetara zuzenduta» burutzen ari direla Hizkuntza Normalkuntzako Proiektua. Eskola bakoitzak 2013-2014 ikasturtean lau urteko proiektua prestatu du eta honen bidetik egin du 2014-15erako bere plana. Hortaz, gainontzeko ikastetxe guztiek jarraipena izango dute Ulibarri programan 2014-2015 ikasturtean.

Ondorioz, eta Batzordearen proposamenari jarraikiz, ebazpen honetan zehazten da zein itunpeko ikastetxe geratu den Hizkuntza Normalkuntzako Proiektuetatik kanpo; zein itunpeko ikastetxek jarraitzen duen barnean; eta, azkenik, ikastetxe bakoitzari esleitu behar zaion ordu-dedikazioa. Horren haritik, hau

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 1a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.