Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 3koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, kanpo-ekintzaren arloko profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola argitara ematen duena eta beka eman gabe uzten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 137
  • Hurrenkera-zk.: 3302
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/03
  • Argitaratze-data: 2014/07/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako zuzendariaren 2013ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bidez, kanpo-ekintzaren arloko profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Beka horiek uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuak arautzen ditu.

Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzarako beka Jon Iñaki Múgica Irusta jaunari esleitu zitzaion, baina uko egin dio bekari.

Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz, 2013ko azaroaren 28ko Ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zitzaion, geratzen zen denborarako, eta horren arabera zegokiona ordainduta.

Beka ordezkoari esleitzeko behar ziren izapideak egin direlarik, espedientean agertzen da Marta Lázaro Soler andreak uko egin diola ordezko izateari.

Horiek horrela, kanpo-ekintzaren arloko profesionalak espezializatzeko beketatik Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan betetzekoa zena eman gabe utzi beharra dago.

Horren ondorioz, hau

Lehenengoa. Jon Iñaki Múgica Irustak eta Marta Lázaro Solerrek Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan kanpo-ekintzaren arloko profesionalak espezializatzeko bekari uko egiteko aurkeztu dituzten idazkiak onartzea.

Bigarrena. Beka eman gabe uztea.

Hirugarrena. Ebazpen honekin ez da amaitzen administrazio-bidea, eta beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 3a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.