Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 25ekoa, Merkataritzako zuzendariarena, 2014. ekitaldiko Euskal Merkataritzako sariak emateko deialdia argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 2961
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/06/25
  • Argitaratze-data: 2014/07/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak Euskal Merkataritzako sariak arautzen ditu (2011ko martxoaren 28ko EHAA, 60. zk.)

Agindu honetako 4. artikuluan ezartzen denaren arabera, Aginduan arautzen diren sariak emateko deialdia egin behar da 2014 ekitaldiari dagokionez.

Beraz, aipatutako Aginduko 4. artikuluan ematen zaidan gaitasuna kontuan harturik, hau

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduak arautzen dituen Euskal Merkataritzako sarietarako 2014ko deialdia egitea da ebazpen honen xedea.

Aurkezten diren kandidaturak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Ikerketa Sailburuaren 2011ko martxoaren 16ko Aginduan arautzen diren sarien onuradun ahal izateko, Aginduan aipatzen diren baldintzak betetzen direla kreditatu beharko da.

  1. Kandidaturak eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dituzte eskatzaileek, eta Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan aurkeztu, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.

  2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau EHAAan argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

  3. Horretarako, I. eranskineko inprimakiak erabiliko dira, eta gehitu ahal izango dira egokiak diren memoria edo materialak, betiere DIN-A4 neurria gainditu gabe.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahal izango zaio Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 25a.

    Merkataritzako zuzendaria,

    JON ANDONI ZARATE ZARRAGA.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.