Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2014ko ekainaren 19koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2013. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dira. KIZ programa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 127
- Hurrenkera-zk.: 3038
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/06/19
- Argitaratze-data: 2014/07/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Diru-laguntza publikoak emateko orduan, ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela eta, Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 28ko abuztuaren 4ko Aginduak honakoa xedatzen du: laguntzen ebazpena banan-banan jakinarazi beharko zaie interesdunei, eta hori horrela eginda ere, onuradunen eta emandako diru-laguntzen zenbatekoen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak (KIZ programa) arautzen dituen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduaren 12. artikuluko 3. puntuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, Teknologiaren zuzendariak, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 19a.
Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,
LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko ekainaren 19koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2013. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen z
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko ekainaren 19koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, Zientzia, Kooperatiba-Ikerketarako Zentroetako txertatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteei laguntzeko programa arautzen duen