Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 7koa, Kanpo Harremanetarako zuzendariarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beka bati uko egin zaiola jakinarazten duena eta ordezkoari esleitzen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 1324
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/07
  • Argitaratze-data: 2014/03/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako zuzendariaren 2013ko azaroaren 28ko Ebazpenaren bitartez, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak esleitu ziren. Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuak arautu zituen beka horiek.

Cecilia Barral Diegori esleitu zitzaion Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan burutu beharreko beka bat, eta esleipendunak uko egin dio bekari.

Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 12. artikuluan ezarritakoaren arabera, 2013ko azaroaren 28ko Esleipen Ebazpenean ordezko izendatutako pertsonari esleitu behar zaio beka, eta ordezkoak bekari geratzen zaion aldian baliatuko du beka, eta aldi horri dagokion diru-kopurua jasoko du.

Beraz, bidezkoa da aipatutako beka hori Teodor Nikolov-i esleitzea.

Horregatik guztiarengatik, hauxe

Lehenengoa. Cecilia Barral Diegok Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzan burutu beharreko bekari egindako ukoa onartzea.

Bigarrena. Beka hori Teodor Nikolov-i esleitzea.

Hirugarrena. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 7a.

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

LEYRE MADARIAGA GANGOITI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.