Arautegia

Inprimatu

2/2014 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, 2011-2016 aldian, Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeari dagokionez, zenbait jarduera Euskal Trenbide Sareari gomendiotan ematearena bigarrenez aldatzea baimentzeko erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 12
  • Hurrenkera-zk.: 240
  • Xedapen-zk.: 2
  • Xedapen-data: 2014/01/03
  • Argitaratze-data: 2014/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2013ko abenduaren 30ean egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau onartu zuen: 2011-2016 aldian, Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeari dagokionez, zenbait jarduera Euskal Trenbide Sareari gomendiotan ematearena bigarrenez aldatzea baimentzeko Erabakia; eta horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau,

Artikulua bakarra. 2011-2016 aldian, Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeari dagokionez, zenbait jarduera Euskal Trenbide Sareari gomendiotan ematearena bigarrenez aldatzea baimentzeko Erabakia, eranskinean jasotzen dena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 3a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URTARRILAREN 3KO 2/2014 EBAZPENAREN ERANSKINA

2011-2016 ALDIAN, EUSKAL TRENBIDE SAREA BERRIA ERAIKITZEARI DAGOKIONEZ, ZENBAIT JARRDUERA EUSKAL TRENBIDE SAREARI GOMENDIOTAN EMATEARENA BIGARRENEZ ALDATZEA BAIMENTZEKO ERABAKIA

Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanak, trenbideak eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1 21 eta 149.1.24 artikuluek.

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obren eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta lurreko garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumena eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.

2006ko apirilaren 24an lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berri bat (Euskal y-a), Europako aurreikuspenen arabera martxan jartze aldera behar diren jarduketak burutzeko. Egun berean, sinatzaile horiek beraiek lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, trenbide-sare berria eraikitzeko hainbat jarduketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendiotan emateko.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, interes publikoak lortzeko eraginkorragoa izango zelakoan, 2006ko ekainaren 27an egindako bilkuran erabaki zuen, 2006ko apirilaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez Sustapen Ministerioak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendiotan emandako jarduera batzuk Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea ente publikoari ematea gomendiotan; zehazki, EAEko trenbide-sare berriaren (Euskal y-aren) Gipuzkoako adarrean 2006-2010 epean eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak zuzendu, laguntza teknikoa eman, eta desjabetzearen kudeaketarako bulegoa mantendu eta desjabetze-espedienteen kudeaketa-administratiboan laguntzea. Kudeaketa-gomendio horren baitan sartutako lanak 2010eko abenduan amaitu ziren.

EAEko trenbide-sare berria eraikitzeko lanak 2016an bukatzea aurreikusten da. Hortaz, 2006ko apirilaren 24an sinatutako Lankidetza Hitzarmenak finkatutako zehaztapenekin bat jarraitzeko lanean, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2011ko uztailaren 12an egindako bileran, zera eman zion gomendiotan Euskal Trenbide Sareari: 2011-2016 aldian, Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeari dagokionez, zenbait jarduera, 141.810.000 euro-ko zenbatekoarekin.

Euskal Trenbide Sare Berria eraikitzeko lanen barruko tarteen burutzapenarekin bat etorriaz, 2011ko uztailaren 12an onartutako gomendioan hasieran aurreikusitako urtekoak aldatu egin ziren, 2011ko abenduaren 27an Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako Erabakiaren bidez aldatu ere, eta ondoko kontzeptu eta urtekoen arabera finkatu ziren:

BEZa barne

(Ikus .PDF)

Datozen sei urteetarako (2011-2016), Gipuzkoako adarrerako aurreikusitako kostuan oinarriturik zifratu ziren jarduera hauek, honelaxe banaturik (zifrak milioi eurotan datoz, BEZa barne dela):

(Ikus .PDF)

Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeko lanetan sartzen diren tarteak exekutatzeko erritmoa dela-eta, 2011ko uztailaren 12an onartutako eta 2011ko abenduaren 27an aldatutako gomendioan aurreikusitako urtekoen bigarren aldaketa egin behar da, betiere adostutako aurrekontu-banaketa bat etor dadin lanen exekuzio-graduarekin. Halaber, gomendioaren iraupenak 2016ko abenduaren 31ra artekoa izan behar badu ere, honako hau espezifikatu behar da: berariazko puntu bat jasoko da, non honako hauek zehaztuko diren: lanen exekuzioan diren atzerapenen ondoriozko epe-luzatze posibleak.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1.g artikuluak Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua proposamenez, eta hura aztertu ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak honakoa erabaki du:

ERABAKITZEN DU:

Lehenengoa. 2011-2016 aldian, Euskal Trenbide Berriaren Sarearen («euskal Y») Gipuzkoako adarrari dagozkion espedienteetako erakintza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko jarduerei dagokienez, Euskal Trenbide Sarea Berriari emandako gomendioan 2011-07-12n onartua eta 2011-12-27an aldatuan honako puntu hauek aldatzea: 4. Erreferentziako dokumentuak eta planteamendu orokorra; 6. Lanak baloratu eta ordaintzea; eta 7. puntua sartzea: indarraldia eta handitze posibleak. 2006ko martxoaren 24an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bidez, Sustapen Ministerioak eta Administrador de Infraestructuras Ferroviarias-ek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari gomendiotan emadakoak dira aipatu jarduerak.

Bigarrena. Gomendioaren aipatu aldaketa egiteko baldintzak erakai honen eranskinean jasotzen dira.

Hirugarrena. Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

2011-2016 aldian, Euskal Trenbide Sarea Berria eraikitzeari dagokionez, zenbait jarduera burutzeko, Euskal Trenbide Sareari emandako gomendioa bigarrenez aldatzea.

  1. Erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.

    Estatuko Administrazio Orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoan trenbide-sare berria eraikitzeko sinatutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritza ari da arduratzen euskal y-ko plataformako erakuntza-proiektuak idazten, Gipuzkoako adarrean, hasi Bergaran, 9+000 kp-an eta Irun eta Donostiarako sarreraraino, eta proiektuak idatzi ez ezik, eraikitzen eta finantzatzen ere ari da, nahiz eta aurrerago kupoan deskontatuta berreskuratuko duen dirua.

    Gipuzkoako adarreko obretarako aurreikusitako kostua, datozen sei urteetarako (2011-2016) 1.897,69 milioi eurokoa da (BEZa barne) (taulako zifrak ere milioi eurotan datoz):

    (Ikus .PDF)

    Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa-gomendio honen ondorioz, beraz, ETSk egingo ditu, EAEko trenbide-sare berriaren Gipuzkoako adarreko eraikuntza-proiektuak idazteko eta obrak zuzentzeko lanak (lankidetza-hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidego Administrazioari gomendiotan emandakoak, alegia).

  1. Egindako lanen balioespena eta ordainketa.

    Gomendiotan emandako lanek, BEZa barne, 141.810.000 euro egingo dutela jotzen da; eta sei urteko epea dago aurreikusita horiek burutzeko, erantsita datorren taulan jasotako kontzeptu eta urte-banaketaren arabera.

    Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak egiaztatutakoan. Horretarako, kasuan kasuko faktura aurkeztu beharko zaio Administrazioari.

    (Ikus .PDF)

  2. Indarraldia eta handitze posibleak.

    2016ko abenduaren 31ra arteko indarraldia du gomendio honek. Obrak burutzean diren atzerapenen ondorioz hasieran aurreikusitako epea luzatu ahal izango da.