Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 19koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan apustuak ustiatzeko baimenaren esleipendunaren nortasuna argitara ematen duena. Deialdia Segurtasuneko sailburuaren 2013ko uztailaren 17ko Aginduz egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 5368
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/11/19
  • Argitaratze-data: 2013/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Ogasun; Herrizaingoa

Testu legala

Herrizaingoko sailburuaren 2013ko uztailaren 17ko Aginduz lehiaketa publikorako deialdia egin da Euskal Autonomia Erkidegoan apustuak ustiatzeko baimen bat esleitzeko. Agindu horretako I. eranskineko zortzigarren oinarriko 3. paragrafoan xedatutakoa kontuan hartuz, esleipendunaren nortasuna Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da, nahiz eta interesdunei horren berri eman behar zaien prozedura administratiboa arautzen duen arautegian xedatutakoaren arabera.

Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren 2013ko azaroaren 15eko Ebazpenez esleitu zen aurreko paragrafoan aipatutako baimena.

Hortaz, hau

  1. Apustuak ustiatzeko baimena proiektu honi esleitzea:

    Euskal Kirol Apostuak, S.A. proiektua: 83,49 puntu.

    Enpresa honek lortu du gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez, I. eranskineko 6. ataleko bosgarren oinarrian ezarritakoaren arabera.

  2. Ebazpen honen eranskinean esleipendunari helaraziko zaio ebazpen honen edukia, I. eranskineko zazpigarren oinarrian aurreikusitako zehaztapenak izango dituena.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 19a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.