Egoitza elektronikoa

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 26koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariarena. Ebazpen honen bitartez, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Dekretu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko landetxeetan egindako inbertsioak diruz laguntzen dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 546
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/26
  • Argitaratze-data: 2013/01/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusi egin dira Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduaren babesean 2012ko ekitaldirako aurkeztu diren laguntza-eskaerak. Eskaera horiek Euskal Autonomia Erkidegoko landa turismoko establezimenduetan inbertitzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duen azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren babespean egin dira ikusi I., II. eta III. eranskinak. Ikusi egin dira, halaber, eskabideekin batera aurkeztutako agiriak (eskabide bakoitzari dagokion espediente-zenbakia eranskin horietan azaltzen da).

Kontuan hartuta, besteak beste, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erkidegoko Erregelamenduak (EE) eta Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Europako Erregelamenduak LGENF eta landa-garapenerako Europako laguntzak zehazten dituztela.

Kontuan hartuta, aipatutako erregelamenduei jarraikiz, LGENFari dagokiola Europako finantzaketa.

Kontuan hartuta, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileari dagokiola, baimena duen erakunde bakarra den aldetik, Europako erkidegoaren LGENF diru-laguntzen kargura finantzatutako laguntzak ordaintzea.

Kontuan hartuta Balioespen Batzordeak, azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 12. artikuluari jarraikiz, egindako ebazpen proposamena. Jakinda aipatu batzordea Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren 2012ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez izendatu zela.

Kontuan hartuta aurreko guztia, honako hau

Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ematea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landetxeek egindako inbertsioetarako diru-laguntzak. Laguntza horiek 2012an deitu ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duten pertsonak edo erakundeak, dagokien proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 89.997,03 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuarekin ordainduko da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2013ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta bete beharreko baldintzak (azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikulua). Justifikazio dokumentuak diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera gehienez aurkeztu behar dira.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egin dela egiaztatzeko agiriak ez badira epe horretan aurkezten, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da, eta, behar izanez gero, jasotako dirua bueltatu egin beharko da; hori, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 20. artikuluari jarraikiz.

Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak jasotzeko eskubidea aitortzea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landetxeek egindako inbertsioetarako laguntzak. Laguntza horiek 2012an iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 6ko Aginduaren bitartez. Goian aipatu eranskinean daude zehaztuta laguntza jasoko duten pertsonak edo erakundeak, dagokion proiektua, inbertsioa eta diru-laguntzaren zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira 40.433,45 eurokoa da eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura (LGENF) finantzatzen da.

Diruz lagun daitezkeen inbertitzeko proiektuak 2013ko abenduaren 31 baino lehen burutu behar dira.

Diru-laguntza jaso aurretik, jarduerak eta/edo inbertsioak egin eta ordaindu direla justifikatu behar da, kontuan hartuta aurkeztu behar diren dokumentuak eta horretarako baldintzak (azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuaren 18. artikulua eta abenduaren 4ko 1852/2009 Errege Dekretuaren 4. artikulua). Justifikazio dokumentuak aurkeztu behar dira, diru-laguntza jasoko duen proiektua egin eta ordaindutako egunetik hiru hilabetera, gehienez.

Inbertsioa ez bada egiten jarritako epean (luzapenak barne) edo inbertsioa egin dela egiaztatzeko agiriak ez badira epe horretan aurkezten, LGENF ordainketa egiteko betebeharretik libre geratuko da, Kontseiluaren ekainaren 21eko 1290/2005 Erregelamenduaren (EE) 29. artikuluari jarraikiz.

Diru-laguntzak emateko ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak hartuko du, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuari jarraikiz.

Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden eskatzaileei azaroaren 11ko 184/2008 Dekretuak erregulatzen dituen laguntzak ukatzea. Dekretu horrek erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko landetxeek egindako inbertsioetarako laguntzak. Laguntza horiek 2012an iragarri ziren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko maiatzaren 16ko Aginduaren bitartez. Aipatu eranskinean daude laguntzak ukatzeko arrazoiak.

Laugarrena. Kasu hauetan, diru-laguntzak eten egingo dira eta, behar denetan, jasotako dirua bueltatu egin beharko da: diru-laguntza jaso duen proiektua egin ez bada; diru-laguntza emateko betekizunak eta baldintzak ez badira betetzen eta mantentzen, batik bat landetxearen nekazaritza eta turismo ekintzak ez mantentzea, edota nekazari profesional bezala ez mantentzea edo, gutxienez, landetxea zabaldu zuenean Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak eman zion baimena jaso zuenetik zenbatzen hasita hamar urtean nekazaritza ekimenagatiko diru-sarrerak bere horretan ez mantentzea.

Bosgarrena. Erabaki honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta, interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Hori, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 26a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendaria,

JUAN PABLO MEDRANO OLMEÑO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.